Atletismoa
2019/11/10 - 13:19
Chakib Lachgar eta Gema Barrachina garaile Behobia-Donostian
Marokoarrak garaipena lortu du bere lehen parte-hartzean, eta Iraitz Arrospide izan da bigarren. Emakumezkoetan, Barrachinak 14 segundo atera dizkio bigarren sailkatuari, Diana Martini.
2019/11/08 - 14:14
Horrelakoa da Behobia-Donostia lasterketako ibilbidea
Lasterketa goizeko 10:15ean hasiko da, 20 kilometroko ohiko ibilbidearekin, Donostiako Boulevarren dagoen helmugara iritsi arte.
2019/11/08 - 12:27
Hemen da mendeurrenaren Behobia, 33.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin
Haile Gbrselassie, bi aldiz txapeldun olinpikoa izandakoa, bertan izango da eta horrek ikusmina areagotu du. Eguraldi kaskarra eman dute iganderako, tenperaturak nekez iritsiko dira 10 graduetara.
2019/11/04 - 17:35
Gebrselassie izango da Behobia-Donostia lasterketako gonbidatu berezia
Haile Gebreselassie etiopiarra ostiralean helduko da Donostiara, eta antolatzaileek programatutako hainbat ekintzetan parte hartuko du.
2019/10/17 - 16:46
Behobia-Donostia, hauteskunde orokorren egun berean egiteak ekarriko dituen aldaketak
Fortuna taldeko antolatzaileek simulazio bat egin dute Hiru Hondartzetako Krosean ByPass teknikaz baliatuz, hauteskunde eguneko trafikoa ez oztopatzeko baliabideak aztertuz.
2019/10/17 - 16:20
ByPass teknika, hauteskunde egunean Behobia-Donostiako trafikoa hobetzeko aukera
Azaroaren 10ean egingo den lasterketak bat egingo du Espainiako hauteskunde orokorrekin, eta horrek eragin ditzakeen antolakuntza zailtasunak aurreikusteko, Hiru Hondartzetako krosean egindako simulazioa ezinbestekoa izan da.
2019/10/13 - 20:27
Kosgeik maratoiko munduko marka berria ezarri du emakumezkoen mailan
Brigid Kosgei keniarrak 2 ordu, 14 minutu eta 4 segundoko marka egin du Chicagoko maratoian. Bi ordu eta 15 minutuko marka hobetzea lortu duen lehen emakumea da.
2019/10/12 - 14:52
Historian sartu da Kipchoge, maratoi distantziako lasterketa bi ordutik behera eginez
Maratoi distantzia osatzen duten 42.195 kilometroetan inoizko markarik ikusgarriena lortu du Kenyako korrikalariak, 1:59:40ko denboran eginez. Alegia, kilometroa 2 minutu eta 50 segundotan.
2019/10/12 - 14:37
Eliud Kipchogek egindako maratoi ikusgarriaren irudirik onenak
Korrikalari kenyarrak maratoi distantziako munduko markarik onena egin du Vienan 42 kilometroak 1:59:40ko denboran burutuz, alegia, 100 metro bakoitza 17 segundotan soilik eginez.
2019/10/11 - 19:10
Kipchogeren erronka, zuzenean, EiTBn
42 kilometrotan 2 ordutik jaistea, bere helburua. Lasterketa larunbatean jokatuko da eta zuzenean ikusteko aukera izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2019/10/11 - 12:36
Maratoi distantziako inoizko markarik ikusgarriena lortu nahi du Kipchogek
Gainditzeko sortuak omen dira markak eta hori argi du korrikalari kenyarrak, zeinak larunbat goizaldean, Vienan, maratoia bi ordutik behera bukatzeari ekingo dion. ETB1ek emanaldi berezia prestatuko du.
2019/10/10 - 17:24
Bilboko Gaueko Maratoiak bere marka hobetuko du, 13.400 atleten parte-hartzearekin
56 herrialdetako atletak izango dira bertan, eta parte-hartzeaileen % 35 emakumeak izango dira.
2019/10/07 - 19:18
AEB, jaun eta jabe 4x400 errelebokako emakumezkoen eta gizonezkoen mailetan
Gizonezkoen zein emakumezkoen Amerikako Estatu Batuetako selekzioek, munduko tituluak irabazi zituzten 4x400 metro errelebokako finaletan.
2019/10/07 - 19:07
Nia Alik eskuratu du munduko txapeldunaren titulua 100 metroko hesi-lasterketan
Nia Ali estatubatuarrak lehen aldiz lortu du urrezko domina aire librean egindako 100 metroko hesi-lasterketan, bere bizitzako marka onena (12.34) eginda. Lehen domina du bigarrenez ama izan ostean.
2019/10/07 - 18:52
Cheptegeik garaipen historikoa lortu du 10.000 metroko lasterketan
Ugandako Cheptegei korrikalaria da munduko txapeldun berria, urteko marka onena eginda (26:48.36). Kejelcha (26:49.34) etiopiarra izan da bigarren, eta Kipruto (26:50.32) keniarra hirugarren.
2019/10/07 - 18:43
Peters, munduko txapelduna xabalina-jaurtiketan
Grenadako Anderson Petersek irabazi du xabalina-jaurtiketako proba 2019ko Dohako Munduko Txapelketan. 21 urteko jaurtitzaileak, 86,89 metroko jaurtiketarekin erdietsi zuen titulua.
2019/10/07 - 18:33
Mihambo, luzera-jauziko erregina
Malaika Mihambo 25 urteko alemaniarra da luzera-jauziko munduko txapeldun berria, 7,30 metroko markarekin.
2019/10/06 - 15:57
Yulimar Rojas, munduko txapelduna jauzi hirukoitzean; Ibarguen, hirugarren
Venezuelako Yulimar Rojas da jauzi hirukoitzeko munduko txapelduna, 15,37 metroko markarekin. Shanieka Ricketts bigarren izan da 14,92 metrorekin, eta Caterine Ibarguen hirugarren 14,73 metrorekin.
2019/10/06 - 15:42
Kovacs, munduko txapeldun pisu-jaurtiketako historiako final onenean
Joe Kovacs estatubatuarra da pisu-jaurtiketako da munduko txapelduna, 22,91 metroko markarekin. Ryan Crouser izan da bigarren, eta Tomas Walsh hirugarren, biak 22,90 metroko markarekin.
2019/10/06 - 15:31
AEB gizonezkoetan eta Jamaika emakumezkoetan, 4x100 metroetako munduko txapeldunak
Amerikako Estatu Batuetako selekzioa nagusitu zen gizonezkoen 4x100 probako finalean. Emakumezkoen mailan, Jamaika izan zen jaun eta jabe.