Arrauna
2025/09/09 - 16:59
Ramon Erostarbe: ''Bandera irabaztera goaz, baina bigarren geratzea ere sari ona da guretzat''
Kontxako igande erabakigarriaren inguruko hausnarketa egin dugu Ramon Erostarbe Tolosaldeako entrenatzailearekin. Hamar segundu atera zizkien Arraun Lagunakek lehen jardunaldian eta horren inguruan ere aritu da.
2025/09/09 - 11:35
Mariaje Torres, Kontxako Banderaren antolatzailea: ''Ez dago inolako zigor ekonomikorik''
Igandean Oriok jasotako zigorraren harira, Donostia Festak Kontxako Banderaren erakunde antolatzailearen zuzendariak, Mariaje Torresek, argitu du ez Oriok ez beste inork ez duela isun ekonomikorik jaso.
2025/09/08 - 16:30
Arraun Lagunakek eskura du Kontxako Bandera
Lorea Etxabe Arraun Lagunak taldeko arraunlariak Kontxako Banderaren gainean hitz egin du, irabazteko duten gosea azpimarratuta. Lehen jardunaldian, Tolosaldeari 10 segundoko errenta atera zion.
2025/09/07 - 20:11
Urdax Antepara: ''Birizik ateratzea zen helburua, eta oso pozik gaude''
Zierbenak egin du denborarik onena Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, Oriok baino 10 ehunen gutxiago, epaileek Gipuzkoako ontziari jarritako hiru segundoko zigorra kontuan izanda.
2025/09/07 - 16:57
Zierbena aurretik jarri da Kontxako Banderan, epaileek Orio zigortu eta gero
Orio izan da azkarrena uretan, baina hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
2025/09/07 - 16:38
Iker Zabala, Oriok jasotako zigorrari buruz: ''Hau onartezina da''
Iker Zabala Orioko entrenatzailea oso minduta agertu da Kontxako Banderaren estropadaren amaieran. Horren ustez, epaileek Oriori ezarritako 3 segundoko zigorra "onartezina" da.
2025/09/07 - 16:25
Arraun Lagunakek urrats handia egin du Kontxako Bandera irabazteko
Arraun Lagunak, Kontxako Banderaren egungo txapelduna, 2024ko eta 2023ko lorpena errepikatzeko bidean da, Tolosaldea (bigarren) eta Orio (hirugarren) 10 segundoko desabantailarekin abiatuko baitira datorren igandeko bigarren jardunaldi erabakigarrian.
2025/09/07 - 15:47
Gorka Aranberri: ''Zigorra jarri badigute jartzekoa izango zen, onartu eta listo''
Oriori hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
2025/09/07 - 15:27
Joseba Fernandez, Kontxako epaile eta antolatzaileei: ''Zer bilatzen ari zarete? Nora goaz?''
Joseba Fernandez San Juan traineruko entrenatzaile eta arraunlaria oso haserre agertu da epaile eta antolatzaileekin Kontxako Banderaren lehen jardunaldiaren ostean. Traineruekiko oso jarrera zorrotza izatea egotzi die.
2025/09/07 - 15:26
Zierbenak eman du lehen kolpea Kontxako Banderan, epaileek Orio zigortu eta gero
Orio izan da azkarrena uretan, baina hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
2025/09/07 - 14:22
Hiru segundoko zigorra ezarri diote Orioko traineruari, estropada hasi aurretik
Epaileek hiru segundoko zigorra ezarri diote Orioko traineruari euren taldeko bi zodiac zero kalean sartuta zeudelako Kotxako Banderako gizonezkoen 1. txandari hasiera ematear zeudenean.
2025/09/07 - 13:56
Arraun Lagunakek erakustaldia emanda irabazi du Kontxako lehen jardunaldia, Tolosaldeari 10 segundo aterata
'Lugañene' traineruak bereganatu du garaipena 2025eko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, bigarrenari, Tolosaldeari, 10 segundoko errenta aterata. Orio izan da hirugarren, 10 segundo eta 84 ehunenera, eta Zumaia laugarren, 15 segundora.
2025/09/07 - 13:40
Joana Halsouet: ''Oso determinatuak atera gara, eta gure estropadaz pozik gaude''
Donostia Arraun Lagunakek indar erakustaldia egin du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, eta Tolosaldeari nahiz Oriori 10 segundoko tartea atera die datorren igandeko lehia erabakigarriari begira. Joana Halsouet patroia gustura agertu da bere traineruak egindako lanarekin.
2025/09/07 - 11:33
2025eko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
2025/09/06 - 17:21
Arraun Lagunak eta Orio faborito nagusi, ezustekoetarako egokia izan daitekeen lehenengo jardunaldian
Estropada zuzen-zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek 10:45etik aurrera.
2025/09/06 - 16:33
Honelakoa da Kontxaren atariko entrenamendu bat, uretatik bertatik ikusita
San Juan Kontxan lehiatuko da berriro, zortzi urteren ostean, eta lehen jardunaldiari begira azken entrenamendua egin dute Joseba Fernandezen gidaritzapean. EITBko kamera batek bertatik bertara jarraitu du saioa.
2025/09/05 - 18:35
Iñaki Goikoetxea (Lekittarra): ''Herria oso pozik dago, eta horrek betetzen gaitu''
26 urte igaro eta gero, Lekittarra Kontxako Banderan lehiatuko dela eta, Iñaki Goikoetxea patroia pozarren topatu dugu.
2025/09/04 - 23:19
Kontxarako gizonezkoen sailkatze estropadak utzitako irudirik onenak
Kontxarako gizonezkoen sailkatze estropadan egon den itsasoak irudi ikusgarriak utzi ditu eta Lekittarraren eta San Juanen poztasuna ekarri du.
2025/09/04 - 22:21
Joseba Fernandez (San Juan): ''Uste dut igandean arrosez beteko dugula Donostia''
Joseba Fernandez San Juan ontziko entrenatzaile eta arraunlaria harro agertu da bere taldeak egindako lanaz, eta Kontxari begira ezustekoak gerta daitezkeela ohartarazi du.
2025/09/04 - 21:43
Iñaki Goikoetxea eta Osertz Aldai (Lekittarra), erabat hunkituta Kontxarako sailkapena eskuratu ostean
Lekittarra ontziko Iñaki Goikoetxea patroia eta Osertz Aldai entrenatzaile eta arraunlaria, erabat hunkituta agertu dira EITBko mikrofonoen aurrean, 26 urteko itxaronaldiaren ostean Kontxarako sailkapena lortu eta gero.