Arrauna
2025/09/14 - 23:39
Gogoz ospatu dute oriotarrek Kontxa bereganatu izana
Oriok 33. Kontxako Bandera eskuratu du, eta zaleek ez dute aukera galdu merezi bezala ospatzeko.
2025/09/14 - 17:24
Musikaz eta ''txapeldunak'' oihukatuz hartu dituzte Arraun Lagunakeko neskak
Arraun Lagunakek laugarrenez altxatu du Kontxako Bandera, eta, Euskotren Liga irabazi ostean, denboraldia borobildu du. Zaleekin ospatu dute garaipena.
2025/09/14 - 17:01
Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa
Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 33 garaipenekin. Bestalde, Hondarribiak hirutan irabazi du (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022, 2023 eta 2024) hartu zutelarik haren lekukoa.
2025/09/14 - 16:56
Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa
Galizako Rias Baixas eta San Juan dira Kontxako Banderako trainerurik sarituenak, bost garaipenekin. Arran Lagunakek, ordea, azken hiru edizioak irabazi ditu.
2025/09/14 - 16:36
Honela jaso du Oriok 2025eko Kontxako Bandera, historian irabazi duen hogeita hamahirugarrena
Aurretik, Orioko arraunlariak elkarrekin dantzan ikusi ahal izan ditugu; Gorka Aranberri patroiak sari bat jaso du, eta, segituan, Eneko Goia Donostiako alkateak emandako bandera astindu du, pozarren.
2025/09/14 - 16:36
2025eko Kontxako Banderaren irudirik onenak
2025eko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Orioren garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
2025/09/14 - 16:04
Oriok hogeita hamahirugarrenez irabazi du Kontxa
Iker Zabalaren gizonek erabateko nagusitasuna erakutsita eskuratu dute Kotxako Bandera. Aurten Eusko Label Liga irabazi ondoren, 33. aldiz irabazi du Kontxako Bandera Oriok.
2025/09/14 - 15:59
Arraun Lagunakek laugarrenez eskuratu du Kontxako Bandera, beste behin nagusitasuna erakutsita
Juan Mari Etxaberen taldeak ez die inolako aukerari eman aurkariei. Hasi eta segituan atera die traineru bateko aldea Tolosaldeari eta Oriori, eta, azkenean, bi jardunaldiak zenbatuta, 17 segundoko abantailarekin eskuratu du 2025eko Kontxako Bandera.
2025/09/14 - 15:24
Gorka Aranberri: ''Kontxako hamargarren bandera hau beretzat doa, Joxe Marirentzat''
Orioko patroiak Kontxako hamargarren bandera eskuratu du igande honetan. "Hamargarren bandera beretzat doa, Joxe Marirentzat", adierazi du Aranberrik erabat hunkituta.
2025/09/14 - 14:51
Arraun Lagunakek eta Oriok irabazi dute 2025eko Kontxako Bandera
Igande honetan jokatu duten bigarren jardunaldian, gizonezkoen estropadan, Orio izan da nagusi, Zierbenaren aurretik, eta garaipena eskuratu du; emakumezkoen estropadan, Arraun Lagunakek lehen jardunaldian erakutsitako nagusitasuna berretsi du.
2025/09/14 - 14:39
Maider Bereau: ''Aurten Joanarekin Kontxako Bandera irabaztea oso berezia da niretzat''
Iparraldeko bi ordezkari izan ditu ontzian aurten Arraun Lagunakek. "Joanarekin Kontxako Bandera irabaztea oso berezia da", adierazi du Maider Bereau arraunlariak; izan ere, Joana Halsouet da Kontxako Bandera irabazi duen Iparraldeko lehen patroia.
2025/09/14 - 14:15
Jule Arkotxa: ''Kontxako Bandera irabazita, beti izan dudan ametsa bete dut''
Donostia Arraun Lagunakek nagusitasun handiz irabazi du Kontxako Bandera laugarrenez, hirugarren urtez jarraian. Denboraldiari bukaera ezin hobea eman diote, Euskotren Liga ere aise bereganatu baitute. "Gaur, beti izan dudan ametsa bete dut", adierazi du Jule Arkotxa arraunlari lekeitiarrak.
2025/09/14 - 13:45
Arraun Lagunak nagusi Kontxan, erakustaldia emanda
Lehenengo jardunaldian bezala, Arraun Lagunak oso nagusi izan da bigarrenean ere, eta laugarrenez irabazi dute Kontxako Bandera, hirugarrena jarraian.
2025/09/14 - 11:38
2025eko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
2025/09/13 - 17:35
Zazpi traineruk azken entrenamendua egin dute Donostiako uretan
Zazpi traineruk azken entrenamendua egin dute Donostiako uretan, Kontxako jardunaldi erabakigarriaren bezperan. Gizonezkoetan, Orio, Bermeo, Donostiarra, Getaria eta Lekittarra izan dira; eta emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak eta Donostiarra.
2025/09/13 - 15:48
Zierbena eta Orio gizonezkoetan eta Arraun Lagunak emakumezkoetan, bandera astintzeko irrikaz
Gizonezkoen estropada historiako lehiatuena izango da, Zierbena eta Orioren artean 10 ehuneneko alde estua dagoelako. Emakumezkoen kasuan, Arraunek 10 segundora ditu Tolosaldea eta Orio.
2025/09/12 - 17:29
Jon Salsamendi: ''Igande honetako estropadan ez da kontenplaziorik egongo''
Bermeok sei segundoko desabantailarekin ekingo dio Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiari. Bizkaiko ontziak azken hiru urteetako edizioak irabazi ditu, eta arraunlariek sentsazio onak dituzte igandera begira.
2025/09/11 - 17:54
Iker Zabala: ''Igandean, Zierbenak edo guk, bietako batek, estropada apurtu egingo du''
Orioko entrenatzailea baikor agertu da igandean jokatuko den Kontxako Banderako bigarren jardunaldiari begira. Lehenengotik, Zierbenak 10 ehuneneko aldea du gipuzkoarrekin.
2025/09/10 - 16:55
Dani Perez, Zierbenako entrenatzailea: ''Estropada psikologiko oso gogorra izango dela uste dut''
Oriori jarritako zigorra tarteko, Zierbenak hamar ehunen ateratzen dizkiola hasiko du Igandeko erronka. Dani Perez entrenatzailearekin egon gara, eta historiako lehenengo Kontxa lortzeko ahal duten guztia egingio dutela adierazi digu.
2025/09/09 - 23:10
Irati Gaztelumendi, Orioko arraunlaria: ''Nik aukerak ikusten ditut, gainera iganderako itsasoa dator''
Arraun Lagunakek ia 11 segundoko aldea ateratzen die oriotarrei, baina bi metroko olatuak espero dira datorren iganderako, eta itxaropentsu dira.