Orio
2022/08/22 - 18:19
Zarauzko Ikurrina: Orioren distira eta Urdaibairen eta Hondarribiaren arteko lehia ikusgarria
Asteburu zirraragarria izan da Zarauzkoa. Euskotren Liga amaitu da eta Oriok erakustaldia eman du beste behin. Eusko Label Ligan, berriz, bigarren jardunaldian sailkapen nagusian bizitzen ari den lehia uretan gorpuztu zuten Urdaibaik eta Hondarribiak.
2022/08/22 - 17:06
Nadeth Agirrek bereganatu du patroi onenaren EITB Saria
Nadeth Agirrek irabazi du EITBk babesten duen Euskotren Ligako patroi onenaren saria. Oriokoen patroiak 43 puntu eskuratu ditu, eta 9 puntuko aldea atera dizkio Arraun Lagunakeko Andrea Astudillo patroiari (34).
2022/08/21 - 14:54
Oriorentzat Euskotren Ligako garaikurra, Zarauzko Ikurriña eta patroi onenaren saria
Oriok Zarauzko Ikurriña irabazita itxi du Euskotren Liga. Matematikoki bi jardunaldiraen faltan irabazi zuen liga, eta abuztuaren 21ean jaso du txapeldunaren garaikurra. Zarauzko Ikurriña ere jaso du, eta Nadeth Agirrek bereganatu du patroi onenaren saria.
2022/08/21 - 14:50
June Aranbarri: “Gozamena da talde honekin horrelako garaipenak lortzea”
Orioko arraunlariak balio handia eman dio taldearen eta klubaren lanari Euskotren Ligako garaipenaren ospakizunetan. Gainera, horrelako garaipenen atzetik dagoen lana nabarmendu du.
2022/08/20 - 20:32
Orioren aurrerapauso handia Zarauzko Ikurrina irabazteko, lehen jardunaldian erakustaldia emanda
Ia 11 segundo atera dizkio bigarren izan den Arraun Lagunaki eta ikurrina bereganatzeko faborito nagusia da. Tolosaldea izan da hirugarren Donostiarraren aurretik.
2022/08/20 - 20:23
Oriok irabazi du Zarauzko lehen estropada
Orioko arraunlariak, Euskotren Ligako txapeldun direnak jada, azkarrenak izan dira asteburu honetan Zarauzko uretan egin den lehen estropadan.
2022/08/20 - 20:22
Nadeth Agirre: ''Bigarren jardunaldian zerotik hasi eta irabazten saiatuko gara''
Orioko patroia den Nadeth Agirrek Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian Arraun Lagunakekiko lortu duten abantailaz hitz egin du, estropadaren analisia egiteaz gain.
2022/08/16 - 18:46
Behin Euskotren Liga irabazita, Orio Zarautz eta Kontxara begira
Oriok Euskotren Liga bereganatu zuen asteburuan txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Dagozkion ospakizunak egin ostean, oriotarrak Zarauzko eta Kontxako estropada garrantzitsuetan dute begia jarrita.
2022/08/14 - 23:09
Oriok zaleekin batera ospatu du Euskotren Ligako garaipena
Orioko neskek beren hirugarren liga poltsikoratu dute asteburu honetan Castroko bandera irabazita. Herritarrek merezitako harrera egin diete.
2022/08/14 - 16:56
Oriok Euskotren Ligako titulua bereganatu du, Castron irabazita
Horiek lehia estua izan dute Arraun Lagunakekin. Oriotarrek 14 ehuneneko abantailarekin irabazi dute Castroko Bandera eta Euskotren Liga bereganatu dute.
2022/08/14 - 14:42
Nadeth Agirre: “Gaurko helburua bandera zen eta horrekin batera datorren saria sekulakoa da”
Orioko patroia pozik agertu da Castron irabazi eta Euskotren Liga bereganatu ostean. Agirrek azpimarratu du estropada gogorra izan dela, eta itsasoaren egoera ez dela onena izan gaineratu du.
2022/08/14 - 14:09
Orio, Euskotren Ligako txapeldun
Castroko Bandera irabazita oriotarrek Euskotren Ligako titulua bereganatu dute. Lehen bandera izan ezik jokoan egon diren beste guztiak irabazi ditu Oriok.
2022/08/13 - 23:14
Orio, Euskotren Liga irabaztetik oso gertu
Oriotarrek nahikoa dute bihar Arraun Lagunaken aurretik gaeratzearekin Euskotren Liga irabazteko.
2022/08/13 - 20:39
Orio Euskotren Ligako titulua lortzetik pauso bakarrera, Ondarroako Bandera bereganatu ostean
Estropadako lehen zatia oso berdindua izan da, ziabogatik aurrera, baina, Oriok abantaila hartu du.
2022/08/13 - 20:28
Orio, nagusi Ondarroako uretan ere
Orioko neskek beste garaipen bat gehitu dute Ondarroako uretan. Larunbat honetakoarekin, bederatzi bandera bereganatu dituzte jada, eta Castron Euskotren Liga matematikoki irabazteko aukera izango dute.
2022/08/13 - 20:24
Azkonobieta: ''Liga nahiko bideratuta dago, baina estropadaz estropada eta banderen bila goaz''
Oriok bereganatu du Ondarroako Bandera eta Euskotren Liga irabaztetik pauso bakarrera dago. Ondarroan garaipena lortu ostean Itxaso Azkonobietak estropadaren analisia egin du.
2022/08/07 - 17:21
Orio aise nagusitu da Getarian
Orio nagusi izan da beste behin eta Euskotren Ligako titulua gero eta gertuago du. Gaur, bigarren luze aparta egin eta gero, ez dute aurkaririk izan.
2022/08/07 - 15:17
Nadeth Agirre: ''Hasieran kosta egin zaigu erritmoa hartzea, baina azken luze oso ona egin dugu''
Orioko patroia den Nadeth Agirrek Euskotren Ligako Getariako Ikurrinan lortutako estropadaren analisia egin du.
2022/08/07 - 14:59
Oriok gero eta gertuago du Euskotren Ligako titulua, Getariako Ikurrinan nagusitu ostean
Oriotarrek bigarren luzean estropada hautsi dute eta aise nagusitu dira Getariako uretan. Ligako sailkapenean sei puntuko errenta lortu dute zortzigarren bandera jarraian irabazita.
2022/08/07 - 14:43
Oriok ez die aukerarik eman aurkariei Getariako Ikurrinan
Oriok beste asteburu bikain bat biribildu du igande honetan Getariako Ikurrina bereganatuta eta larunbatean Hondarribiko Bandera irabazita. Bideo honetan duzu ikusgai azken txanpa Orioren ontzitik ikusita.