Zierbenak irabazi du Coruñako Bandera eta bikain hasi du Eusko Label Liga
Zierbena da VII Cidade da Coruñako Banderako irabazlea, igande honetan, uztailaren 2an, Coruñako uretan nagusi izan ostean. Ondorioz, Eusko Label Ligako liderra da Bizkaiko taldea, eta denboraldiari hasiera bikaina eman dio.
Lehen txandan traineru hauexek lehiatu dira: Hondarribia (1. kalea), Kaiku (2. kalea), Samertolameu (3. kalea) eta Ondarroa (4. kalea). Bigarrenean, aldiz, beste hauek: Getaria (1. kalea), Orio (2. kalea), Lekittarra (3. kalea) eta Zierbena (4. kalea). Azkenik, hirugarren txandan aritu dira: Donostiarra (1. kalea), Urdaibai (2. kalea), Cabo (3, kalea) eta Santurtzi (4. kalea).
Estreinako txandan aise nagusitu da Hondarribia, estropada 21 minutu eta 56 segundotan bukatuta. Ondarroa ere oso ondo ibili da, eta bigarren amaitu du 11 segundora. Txandako hirugarren Samertolameu izan da Hondarribiarekiko 37 segundora, eta laugarren postuan amaitu du Kaikuk (22'46").
Bigarren txandan, ordea, Zierbena izan da onena. Oriok indartsu ekin dio estropadari, baina Zierbena izan da lehena lehen ziabogan, eta ordutik inork ezin izan du haren erritmoa jarraitu. Gainera, bigarren txandako onena izateaz gain, Zierbenak (21'45") Hondarribiari 10 segundo sartu dizkio. Bigarren txandako bigarrena izan da Getaria Zierbenarekiko 16 segundora, Orio hirugarren 19ra eta Lekittarra laugarren 38ra.
Hala, bada, hirugarren txandako traineruentzat Zierbenaren marka izan da erreferentzia. Urdaibai izan da hirugarren txandako onena 22 minutu eta 6 segundoko markarekin, baina Bermeokoek Zierbenak baino 21 segundo gehiago behar izan dituzte estropada bukatzeko. Hortaz, Zierbenak bereganatu du A Coruñako Bandera. Hirugarren txandan bigarren izan da Donostiarra (22'17"), Cabo hirugarren (22'41") eta Santurtzi (23'08") laugarren.
Traineru guztiek lanak amaituta, Zierbena izan da nagusi, Hondarribia bigarren 10 segundora, Getaria hirugarren 16ra, Orio laugarren 19ra eta Urdaibai bosgarren 20ra.
Beraz, Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan da Zierbena 12 punturekin, bigarren da Hondarribia (11 puntu), hirugarren Getaria (10 puntu), laugarren Orio (9 puntu) eta bosgarren Urdaibai (8 puntu). Azken-aurreko postuan da Kaiku 2 punturekin eta Santurtzi da azkena puntu bakarrarekin.
A Coruñako Banderako sailkapena:
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia:
Zure interesekoa izan daiteke
Zierbena, garaipenek hauspotuta
Denboraldiko hirugarren bandera irabazi zuen Zierbenak Getarian. Garaipenak indarra eman die eta gogotsu daude bai asteburuan Galizian jokatuko diren estropadetarako, baita Kontxarako ere.
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena gailendu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Getariak garesti saldu dio etxeko ikurrina Zierbenari
Zierbenak irabazi du Getariako Ikurrina eta, horrenbestez, hirugarren garaipena lortu du ligan. Getaria izan da bigarrena, eta Orio liderra, berriz, hirugarrena.
Aitor Lazkano (Zierbena): ''Kontxara paparra aterata joateko balio behar digu garaipen honek''
Zierbenak estropada bikaina eginda irabazi du Getariako Ikurrina, eta, horrela, hirugarren bandera lortu du Eusko Label Ligan. Aitor Lazkano patroia pozarren agertu da garaipenarekin.
Zierbena hobeto dabil aurkarien erreferentziarik gabe
Zierbenak denboraldiko bigarren garaipena bereganatu zuen Lekeition, eta biak ala biak aurkarien erreferentziarik gabe lortu ditu. Dani Perez entrenatzaileak EITB Mediari azaldu dio Zierbena zergatik dabilen hobeto erreferentziarik gabe.
2025eko XL El Correo Ikurrina: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena gailendu da XL El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbenak irabazi du El Correo Ikurrina, Lekeition
Denborako bigarren bandera irabazi du Zierbenak, El Correo Ikurrina. Bigarren txanda jokatu du, bigarren zatian bakarrik gelditu eta erlojupeko murgildu dira, 20 minutu eta bost segunduko denborarekin amaituz.
Urdax Antepara: ''Horrelako estropada biribilek konfiantza ematen digute''
Banderaz bandera joateko kontzentratuta dago Zierbena. Estropada biribila egin dute Lekeition, baita El Correo Ikurrina eraman ere. Taldeko Urdax Antepara arraunlariarekin izan gara.
Zierbena eta Arraun Lagunak ozta-ozta nagusitu dira Lekeitioko estropada zirraragarrian
Bigarren txandan aritu den Zierbena segundo bateko aldearekin gailendu zaio Oriori, eta Donostia Arraun Lagunakek, berriz, 66 ehunenengatik irabazi du Euskotren Bandera. Bi estropadetan fotofinsh-a erabili behar izan dute, garailea nor izan den jakiteko.
Zierbena, lehia bizirik mantentzeko prest
Joan den larunbatean Pasaiako Bandera irabazita, indartsu dago Zierbenako arraun taldea. Unax Antepara arraunlariak nola sentitzen diren azaldu du elkarrizketa honetan.