Oriok Ondarroan ere ez du aurkaririk izan
Oriok irabazi du larunbat honetan jokatu den Eusko Label Ligako XLI. Ondarroako Bandera. Gipuzkoako traineruak aurtengo 12. bandera irabazi du, eta are bideratuago utzi du liga, 176 puntu baititu jada.
Hasiera ohi baino parekatuagoa izan da ohorezko txandan. Oriok eta Zierbenak erritmo bizia jarri dute, baina lehen ziabogaren ostean Donostiarrak olatu ona harrapatu du eta buruan jarri da. Hala ere, ez du asko iraun, eta hirugarren ziabogarako, Oriok, aurreko estropadetan bezala, bere nagusitasuna erakutsi du, 19 minutu eta 49 segundoko denboraĀ eginda. 10 segundoko abantaila atera dio bigarrenari, Zierbenari, 17koa Donostiarrari eta 32koa Urdaibairi.
OndarroaĀ gainditu beharreko lehen denbora ezarri du bere etxean, lehen txandan 20 minutu eta 45 segundoko denborarekin nagusituta. Haren atzetik heldu dira Cabo (+10), Ares (+19) eta Kaiku (+47).
Bigarren txandan, aldiz, Getaria izan da jaun eta jabe, eta Urdaibai gainditu du sailkapenean. Gipuzkoako trainerua nagusitu zen Ondarroan iaz, eta aurten ere sorpresa eman nahi izan dute. Lehen ziabogatik agindu dute, eta helmugan alde zabala atera die aurkariei, 20 minutu eta 16 segundoko denbora markatuta. Hondarribia 12 segundora heldu da, Lekittarra 30era eta San Juan 45era.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamaseigarren bandera irabazita biribildu du Oriok denboraldia
Portugaleteko Bandera ere bereganatuta, marka guztiak hautsi ditu Oriok aurten, Eusko Label Liga eta Kontxa poltsikoratuta.
Gorka Aranberri: ''Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke''
Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta Eusko Label Ligan aurten 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu horrela. "Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke", esan du Gorka Aranberri patroiak.
Gogoz ospatu dute oriotarrek Kontxa bereganatu izana
Oriok 33. Kontxako Bandera eskuratu du, eta zaleek ez dute aukera galdu merezi bezala ospatzeko.
Oriok hogeita hamahirugarrenez irabazi du Kontxa
Iker Zabalaren gizonek erabateko nagusitasuna erakutsita eskuratu dute Kotxako Bandera. Aurten Eusko Label Liga irabazi ondoren, 33. aldiz irabazi du Kontxako Bandera Oriok.
Gorka Aranberri: ''Kontxako hamargarren bandera hau beretzat doa, Joxe Marirentzat''
Orioko patroiak Kontxako hamargarren bandera eskuratu du igande honetan. "Hamargarren bandera beretzat doa, Joxe Marirentzat", adierazi du Aranberrik erabat hunkituta.
Gorka Aranberri: ''Zigorra jarri badigute jartzekoa izango zen, onartu eta listo''
Oriori hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
Oriotarrek harrera beroa egin diete Eusko Label Ligako txapeldunei
Oriok 2025eko Eusko Label Ligako txapela lortu du Galiziako uretan, 14 estropada irabazita. Etxean zain izan dituzte zaleak, lorpena batera ospatzeko.
Oriok Eusko Label Liga irabazi du, Aresko Bandera eskuratuta
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
Ibon Arruti, Orioko arraunlaria: ''Liga irabazita, Kontxara begira gaude''
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta. Denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasunarekin gailendu da San Nikolas ontzia Galiziako uretan. "Ez dago atsedenik. Liga irabazita, Kontxara begira gaude", adierazi du Ibon Arruti Orioko arraunlariak.
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta
Orio zen Liga irabazteko faborito nagusia, eta nagusitasun handiz gailendu da. Galiziako uretan, Urdaibai izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena. Bestalde, Cabo bigarren mailara jaitsiko dela baieztatu da.