Sorpresarik gabe Zarautzen: Orio eta Arraun Lagunak garaile
Ez da ustekabekorik izan Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldian. Orio eta Donostia Arraun Lagunak dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako trainerurik onenak, hurrenez hurren. Atzo nagusitasun handiarekin gailendu ziren biak, eta gaur beste horrenbeste egin dute Zarauzko Ikurrina bereganatzeko eta nork bere liga erabakita uzteko.Ā
Gizonezkoen proban, Orio 12 segundoko abantailarekin atera da, atzo egindako lan onari esker, baina, sailkapenari begiratu gabe, dena ematera irten da San Nikolas ontzia. Horrela, bada, hasieratik bukaeraraino joan dira buruan, eta ondorengo postuetan ere ez da aldaketarik izan: Zierbena izan da bigarrena, Getaria hirugarrena eta Urdaibai laugarrena.
Emoziorik gabeko estropada izan da. Orioren nagusitasuna nabarmena izan da, eta gainerako traineruen artean ere ez da lehiarik egon. Ziabogaz ziaboga, Iker Zabalak entrenatzen dituen mutilak aldea handitzen joan dira. Halaber, ohi duten moduan, azken luzean erritmoa gogortu dute, eta zuloa areagotu da.Ā
Azkenean, Oriok 19 minutu eta 47 segundo behar izan ditu bigarren jardunaldian lanak bukatzeko eta Zarauzko Ikurrina 12. aldiz eskuratzeko. Zierbena izan da bigarrena (+10), Getaria hirugarrena (+19) eta Urdaibai laugarrena (+19).
Lehenengo txandan, Donostiarra izan da azkarrena (20 minutu eta 4 segundo). Bigarrenean, berriz, Ondarroa ehunengatik gailendu zaio Lekittarrari, eta Kaikuk 50 segundoko atzerapena izan du, lehen ziabogan denbora asko galdu duelako arrauna kateatuta geratu zaiolako.Ā
Emaitza horiek kontuan hartuta, Oriok erabakita utzi du Eusko Label Liga, eta ziurtzat eman daiteke Cabo mailaz jaitsiko dela.
Euskotren Ligari dagokionez, Donostia Arraun Lagunakek bereganatu du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian ere nagusitasun handiz gailenduta. Gainera, atzo baino arinago ibili da Lugañene trainerua, eta estropada eremu horretako marka onena (2016koa) hobetu du, errekor berria ezarrita: 10 minutu eta 29 segundo.
Joana Halsouet patroiak zuzendutako kuadrilla 10 segundoko abantailarekin abiatu da, baina, hala ere, ez dute espekulatu eta indarrean atera dira. Berehala ipini dira buruan, eta aurkariek ez dute inolako aukerarik izan Arraun Lagunak estu jartzen saiatzeko ere.
Maniobraren ostean, 5 segundora zuen Tolosaldea, 4ra Orio eta 6ra Zumaia; eta bueltako luzean, zuloa gehiago handitu da, eta amaieran atzoko sailkapena errepikatu da: Arraun Lagunak, Tolosaldea (+9), Orio (+10) eta Zumaia (+11). Ā
Juan Mari Etxaberen neskek erakustaldia emanda irabazi dute Zarauzko Ikurrina, eta Euskotren Liga bideratuta utzi dute, bukatzeko bi jardunaldiren faltan. Bigarren posturako, berriz, lehia izango dute Oriok eta Tolosaldeak.
Donostiarra da azken-aurrekoa sailkapen nagusian, eta, gaur-gaurkoz, Hondarribia jaitsiko litzateke mailaz. Ā
Zure interesekoa izan daiteke
Hamaseigarren bandera irabazita biribildu du Oriok denboraldia
Portugaleteko Bandera ere bereganatuta, marka guztiak hautsi ditu Oriok aurten, Eusko Label Liga eta Kontxa poltsikoratuta.
Gorka Aranberri: ''Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke''
Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta Eusko Label Ligan aurten 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu horrela. "Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke", esan du Gorka Aranberri patroiak.
Gogoz ospatu dute oriotarrek Kontxa bereganatu izana
Oriok 33. Kontxako Bandera eskuratu du, eta zaleek ez dute aukera galdu merezi bezala ospatzeko.
Oriok hogeita hamahirugarrenez irabazi du Kontxa
Iker Zabalaren gizonek erabateko nagusitasuna erakutsita eskuratu dute Kotxako Bandera. Aurten Eusko Label Liga irabazi ondoren, 33. aldiz irabazi du Kontxako Bandera Oriok.
Gorka Aranberri: ''Kontxako hamargarren bandera hau beretzat doa, Joxe Marirentzat''
Orioko patroiak Kontxako hamargarren bandera eskuratu du igande honetan. "Hamargarren bandera beretzat doa, Joxe Marirentzat", adierazi du Aranberrik erabat hunkituta.
Gorka Aranberri: ''Zigorra jarri badigute jartzekoa izango zen, onartu eta listo''
Oriori hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
Oriotarrek harrera beroa egin diete Eusko Label Ligako txapeldunei
Oriok 2025eko Eusko Label Ligako txapela lortu du Galiziako uretan, 14 estropada irabazita. Etxean zain izan dituzte zaleak, lorpena batera ospatzeko.
Oriok Eusko Label Liga irabazi du, Aresko Bandera eskuratuta
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
Ibon Arruti, Orioko arraunlaria: ''Liga irabazita, Kontxara begira gaude''
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta. Denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasunarekin gailendu da San Nikolas ontzia Galiziako uretan. "Ez dago atsedenik. Liga irabazita, Kontxara begira gaude", adierazi du Ibon Arruti Orioko arraunlariak.
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta
Orio zen Liga irabazteko faborito nagusia, eta nagusitasun handiz gailendu da. Galiziako uretan, Urdaibai izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena. Bestalde, Cabo bigarren mailara jaitsiko dela baieztatu da.