Hondarribia
2022/09/17 - 22:06
Hondarribiak garaipena eskuratu du Bermeoko uretan
Hondarribiak eta Urdaibaik lehia gogorra izan dute lehen postua lortzeko, baina azkenean gipuzkoarrak nagusitu dira. Hala, azken bandera Portugaleten jokatuko da erlojupeko formatuan.
2022/09/08 - 19:33
Hondarribia, lasai eta itxaropentsu iganderako
Mikel Orbañanos Hondarribiko entrenatzailearen esanetan, Kontxako Banderako 1. jardunaldian "Ama Guadalupekoa"ren jarduna ona izan zen. 2. jardunaldiari begira, txanda bereganatu nahiko luke, eta gero bandera irabazten saiatu.
2022/08/28 - 17:15
Hondarribia nagusi Boiroko behe-lainoan
Hondarribiak erritmo bizia ezarri du Boiroko estropadan, bertan behera uzteko zorian egon dena behe-lainoagatik, Eusko Label Ligako azken aurreko jardunaldian.
2022/08/28 - 16:37
Hondarribiak nagusitasunez irabazi du Boiron
Berdeek estropada bikaina egin dute hasieratik, Urdaibai aurkari nagusia atzean utziz. Liga irabazteko lehian, liderrarekiko hiru puntura jarri da "Ama Guadalupekoa" bi jardunaldiren faltan.
2022/08/28 - 16:20
Hondarribiak ia jokatu gabe geratu den bandera bereganatu du
Eguraldia eta behe-lainoa direla eta, estropada 50 minutu inguru atzeratu behar izan dute, bandera lehiatuko zen edo bertan behera utzi beharko zuten jakin gabe.
2022/08/21 - 16:35
Ioseba Amunarriz: “Pena da azkeneko bi minutuetan ikurrina galtzea, baina pozik nago egindako estropadarekin”
Hondarribiaren patroiarentzat pena izan da Zarauzko Ikurrina azkeneko txanpan galtzea. Hala ere, 12 puntuekin pozik dago eta liga irabazteko lehian sartuta jarraitzen dutela azpimarratu du.
2022/08/21 - 16:03
Urdaibaik bereganatu du Zarauzko Ikurrina; Hondarribia, nagusi bigarren jardunaldian
Hondarribia nagusitu Zarauzko bigarren jardunaldian Urdaibai bi ehunenengatik mendean hartu ostean. Hala ere, Bermeokoek irabazi dute ikurrina, lehen jardunaldian hiru segundoko abantaila lortu baitzuten gipuzkoarrekiko.
2022/08/14 - 16:11
Mikel Orbañanos, Hondarribia: ''Lehengo asteburukoa ez zen samurra izan, buelta ematen jakin dugu''
Mikel Orbañanos, Hondarribiako prestatzailea, pozik agertu da Euskal Telebistako kameren aurrean. Lehengo astean egindako akatsari buelta ematen jakin, eta Castroko Bandera irabazi dute hondarribitarrek.
2022/08/14 - 16:06
Hondarribia garaipenaren bidera bueltatu da Castron
Ama Guadalupekoak tartea ireki du bigarren luzean; hortik aurrera, errenta kudeatzen jakin du. Azkenean, Urdaibairekiko bost segundoko errentarekin helmugaratu dira eta Eusko Label Liga irabazteko lehian, bete-betean sartuta jarraitzen dute.
2022/08/14 - 15:57
Hondarribia, garaile Castroko Banderan Urdaibai mendean hartuta
Jaun eta jabe izan da Hondarribia Castroko uretan eta bandera bereganatu du. Gainera, puntu bat jan dio Eusko Label Ligako sailkapen nagusian liderra den Urdaibairi. Bermeoko taldea bigarren izan da Castron. Donostiarrak amaitu du hirugarren postuan.
2022/08/11 - 17:05
Carrion: ''Ziaboga gaizki hartzearen errua ez da pertsona bakarrarena, talde osoarena baizik''
Gonzalo Carrion Hondarribia B taldeko prestatzailea da eta EITB Mediarekin hitz egin du Hondarribiak Getariako Ikurrinan ziaboga hartzerakoan egin zuen akatsa azaltzeko.
2022/08/07 - 16:54
Mikel Orbañanos: ''Hanka sartu dugu''
Hondarribiako prestatzailearen hitzetan 2. ziabogan "hanka sartu" dute eta ondorioz, "zigorra" jaso dute.
2022/08/07 - 16:04
Hondarribiak gaizki egin du bigarren ziabogako maniobra eta garaipenaren lehiatik kanpo geratu da
Ama Guadalupekoa, gehiegi itxi da bigarren ziabogako maniobra egiterakoan Urdaibarekin batera estropadaren lidertzan zegoenean. Lehenengo txandan, Aresi berdina gertatu zaio kale berberetik.
2022/08/02 - 18:14
Ioseba Amunarriz, Hondarribiko patroia: ''Liga irabazteko hautagai on bat gara''
Pasa den asteburuan, Urdaibairekin izandako borroka estua izan du hizpide Amunarrizek gure mikrofonoetan. Gainera, bere trainerua liga irabazteko hautagai on bat dela adierazi du.
2022/08/01 - 23:19
Hondarribiak lau bandera lortu ditu azken sei jardunaldietan
Berdeak Eusko Label Ligako liderrak dira. Irabazi ez dituzten banderetan, bigarren postuari heltzea lortu dute, erregulartasun horrek eman die sailkapenaren goialdean mantentzeko beta.
2022/07/31 - 18:23
Hondarribia garaile Urdaibai mendean hartuta amaiera lehiatu batean
Bi traineruek elkarren parean egin dute arraun laugarren luzean, baina azken unean Hondarribiak aurrea hartu eta 12 ehunenekogatik soilik irabazi du.
2022/07/31 - 17:03
Laugarren bandera Hondarribiarentzat
Hondarribia izan da nagusi Lekeitioko uretan Eusko Label Ligan, azken txanpan Urdaibairi garaipena kenduta. Bi traineruak parez-pare aritu dira uneoro, baina gipuzkoarrak iran dira garaipena lortu dutenak.
2022/07/31 - 16:02
Egiazu: ''Beroketan beldurra genuen lehen kalearengatik, baina aurrean ikusi gara, eta borrokatu dugu''
Hondarribiak irabazi du Lekeition jokatu den El Correo Bandera eta estropadaren ostean Beñat Egiazu arraunlariak EITB Mediarekin hitz egin du.
2022/07/24 - 16:56
Hondarribia, garaipena eta lidertza
Ama Gadalupekoak nagusitasunez irabazi du Santurtziko bandera. Hondarribiak 7 segundo sartu dizkio Urdaibairi. Donostiarrak hirugarren postuan bukatu du, eta horrenbestez, ligako lider berria Hondarribia da.
2022/07/24 - 16:15
Urko Redondo: ''Arraunean oso ondo egin dugu, estropada konpletoa izan da, horrekin jarraitu behar dugu''
Santurtziko Ikurrinarekin asteburuko bi estropadak irabazi ditu Hondarribiak. Urko Redondo aurraunlariak taldearen lana aztertu du.