Donostiarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Zierbenan
Donostiarrak hegan egin du Zierbenako uretan, eta nagusitasun osoz irabazi du XXXIX. Petronor Bandera, Eusko Label Ligarako seigarren estropada puntuagarria. Hala, lidergoa sendotu du traineruen maila gorenean.
Ohorezko txandako lau txalupa indartsuenak biltzen dituen hasiera luze baten ondoren, 'Torrekua'ko arraunlariek euren indarra ezarri dute lehen ziabogaren ondoren.
Donostiarra eta Hondarribia, larunbatean Orion irabazle, parez pare ibili dira Urdaibairekin segundo bakarrera eta Oriorekin hirura, baina lurreko balizetara itzultzean Arkaitz Diazen taldeak beste martxa bat jarri du.
Helmugan irabazleek 18 segundo baino gehiago atera dizkiote Hondarribiari, 21 Oriori eta minutu erdi Urdaibairi.
Datorren asteburuan Eusko Label Ligak hitzordu bikoitza izango du Nerbioi itsasadarreko uretan. Larunbatean Sestaoko Udalaren XXI. Bandera jokatuko da Portugalete parean, eta igandean Santurtziko XLIII Ikurriña, Abratik gertuen dagoen eremuan.
Zure interesekoa izan daiteke
2025eko Eusko Label Ligako Fabrika Bandera: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarrak irabazi du Eusko Label Ligako Fabrika Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Donostiarrak etxean nork agintzen duen erakutsi du Fabrika Banderan
Parekatua hasi da Eusko Label Ligako ohorezko txanda, baina Donostiarrak olatu on bat baliatu du aurkariak atzean utzi eta estropada bereganatzeko. Urdaibai izan da bigarren, eta Orio, berriz, hirugarren.
Arkaitz Diaz: ''Oso ondo aprobetxatu dugu itsasoak eman digun aukera''
Donostiarra alde handiarekin gailendu da Kontxako uretan Fabrika Bandera eskuratzeko. Arkaitz Diaz patroiarekin izan gara, estropada amaitu eta berehala.
Donostiarra olatu gainera igo da etxean irabazteko
Lehen ziabogaren ostean, olatu bikaina hartu du aurkariei ihes egin eta denboraldiko lehen bandera bereganatzeko.
Igor Makazaga: ''Estropada onak egin arren, gure maila hobetu dezakegu''
Eusko Label eta Euskotren ligetako hirugarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Larunbatean, Donostian izango dira estropadak, Donostiarraren etxean. Aitzakia hori baliatu dugu Igor Makazagarekin denboraldi hasieraren gainean hitz egiteko.