Bermeo Urdaibai
2022/09/18 - 23:22
Bermeotarrek harrera beroa egin diete Eusko Label Ligako irabazleei
Urdaibai da 2022ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bermeoko taldeak amaiera bikaina eman dio denboraldiari, eta herritarrek behar bezala ospatu nahi izan dute lorpena.
2022/09/18 - 16:00
Urdaibairen azken txanpa liga irabazteko
Bizi bermeotarren azken txanpa eta ospakizuna Portugaleten irabazi eta Eusko Label Liga eskuratzeko. Urdaibaik denboraldi biribili itxi du: Bizkaiko Txapelketan, Euskadiko Txapelketan, Kontxako Banderan eta Eusko Label Ligan gailendu da Bou Bizkaia.
2022/09/18 - 15:27
Urdaibai, Eusko Label Ligako txapeldun denboraldiko azken bandera irabazita
Bermeoko taldeak El Corte Ingles Bandera bereganatu du Portugaleten eta Eusko Label Liga irabazi du.
2022/09/17 - 22:12
Epailea Hondarribiaren eta Urdaibaren artean sartu da bi taldeen arraunen arteko talka eragozteko
Bermeoko Ikurrinako ohorezko txandako azken luzean epailea Hondarribiaren eta Urdaibaren artean sartu da bi taldeetako arraunak talka egitea saihesteko. Urdaibairen arraunek ia talka egin dute epailearen ontziarekin.
2022/09/17 - 21:47
Irteera baliogabetu dute epaileek Bermeoko Ikurrinako ohorezko txandan
Irteera lerroa apurtu dela eta, behin irteera emanda, epaileek baliogabetzat eman dute Bermeoko Ikurrinako ohorezko txandako irteera. Oriok, Donostiarrak, Hondarribiak eta Urdaibaik berriro ekin behar izan diote estropadari.
2022/09/12 - 18:41
Urdaibaik eta Oriok irabazi zuten Kontxako Bandera, biak ala biak pozarren jaso zituzten jarraitzaileek
Bermeotarrek lehiakideekiko abantaila handiagoarekin eta lasaiago irabazi zuten bandera. Oriotarrek, berriz, lehen jardunaldian lortutako abantailari esker gailendu ziren, izan ere, 14 ehuneneko aldea izan zuten helmugan. Hala ere, bai Bermeon eta bai Orion ospakizuna ederra izan zen.
2022/09/12 - 13:23
Harrera jendetsua Urdaibaiko aurraunlariei Bermeora iristean
Urdaibaik erabateko nagusitasunez gailendu zen Kontxako Banderako 2. jardunaldia, eta ez zuen izan arazorik garaikur preziatua seigarrenez irabazteko. Bermeora heltzean, arraunlariek jendetza izan zuten zain
2022/09/11 - 16:59
Urdaibaik bere seigarren Kontxa eskuratu du
Bermeotarrak azkarrenak izan dira bigarren jardunaldian ere eta nagusitasunez eskuratu dute seigarrenez Kontxako Bandera. Bigarren postua Donostiarrarentzat izan da eta hirugarrena Hondarribiarentzat.
2022/09/11 - 15:59
Horrelakoak izan dira traineru barrutik Urdaibairen azken metroak eta ospakizuna
Bermeotarrek estropada aparta egin dute eta bakarka sartu dira helmugan. Bizi traineru barrutik azken txanpa eta arraunlarien poza Kontxako Bandera irabazi berritan.
2022/09/11 - 15:36
Urdaibairen azken metroak 2022ko Kontxako bandera eskuratzeko
Bermeo Urdaibaik nagusitasun osoz bereganatu du 2022ko Kontxako Bandera. Bideo honetan "Bou Bizkaia" ontziaren bigarren jardunaldiko azken metroak ikus daitezke.
2022/09/11 - 15:23
Gorka Aranberri: “Taldea horrelakoak egiteko prest zegoen, lehertzea falta zitzaion eta gaur egin dugu”
Gorka Aranberri oso pozik agertu da bere 7. Kontxa irabazi eta gero. Aurkariak aldamenean izanik, gaur lan zoragarria egin dutela nabarmendu du Bermeotarren patroiak.
2022/09/05 - 23:06
Iker Zabala: ''Eurak erasora irtengo dira, gu ez gara defendatzera aterako, gu ere erasora aterako gara''
Iker Zabalak, Urdaibaiko entrenatzaileak, Kontxako bigarren jardunaldian erasora irtengo direla adierazi du. Ia 8 segundoko aldea du Hondarribia eta Donostiarrarekiko.
2022/09/03 - 00:32
Epaileak atzera bota du Urdaibaik Zarauzko Ikurrinan egindako inpugnazioa
12 puntuak Ama Guadalupekoarentzat izan ziren, beraz, momentuz ez dago aldaketarik sailkapen nagusian.
2022/08/27 - 23:13
Urdaibai, garaipena lidergoa sendotzeko
Bermeoko traineruak urteko seigarren garaipena eta bosgarren bandera lortu du Areseko uretan. Lau puntuko errenta du orain Urdaibaik Hondarribiarekiko.
2022/08/27 - 22:40
Urdaibai, jaun eta jabe Aresen
Bermeoko traineruak estropada hautsi du bigarren luzean eta jaun eta jabe izan da Aresen. Bou Bizkaiak lau puntuko errenta du orain Hondarribiarekiko Euskolabel Ligako sailkapen nagusian.
2022/08/27 - 22:13
Urdaibaik lidergoa sendotu du Galiziako uretan jokatutako lehen jardunaldian
Hondarribia 8 segundora sartu da eta bermeotarrek orain 4 puntuko abantaila dute berdeekiko.
2022/08/27 - 22:12
Iñaki Goikoetxea: “Estropada ona ikusi da, erritmo handikoa eta luzea”
Urdaibaiko arraunlaria pozik dago bere taldeak lortutako garaipenarekin. Gaur uretik kanpo geratu da, baina denboraldi luze batean normaltzat jotzen ditu entrenatzaileak egindako aldaketak.
2022/08/23 - 22:22
Urdaibaik inpugnatu egin du Zarautzeko ikurrinaren bigarren jardunaldiko denboren neurketa
Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak bere Facebook kontuan zabaldu duenez, Bermeoko klubak uste du ez zela "fotofinish"aren irudia ondo erabili.
2022/08/22 - 23:45
Eusko Label Liga, emozioz gainezka
Urdaibaik 3 puntuko abantaila du Hondarribiarekiko eta lau estropada geratzen dira.
2022/08/21 - 17:11
Urdaibaik irabazi du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldia Hondarribiarentzat izan den arren
Bideofinishak erabaki du bigarren jardunaldiko irabazlea, Hondarribia. Hala ere, Urdaibaik atzo lortutako abantailak Ikurrina eman die bermeotarrei.