Bermeo Urdaibai
2023/07/29 - 22:52
Urdaibaik geldiezin jarraitzen du Getxon ere
Bermeotarrek Getxoko Ikurrina eskuratu dute aurkari zuzenak atzean utziz, eta sailkapen nagusiko lidergoa sendotu dute. Atzetik, Hondarribia, Zierbena eta Donostiarra daude.
2023/07/29 - 22:37
Alain Colunga: ''Gaur izan da bertatik disfrutatu dugun estropada bakarra''
Urdaibai garaile atera da Getxoko uretan 13 urteren ondoren, Eusko label Ligako bosgarren garaipena eskuratuz. Alain Colungarekin izan gara estropada nola bizi izan duten jakiteko.
2023/07/29 - 22:04
Urdaibaik jarraipena eman dio bolada onari Getxoko Bandera eskuratuz
Bermeotarrek hirugarren garaipena jarraian bereganatu dute, bosgarrena guztira. Hala, kolpe garrantzitsua eman diote Ligari.
2023/07/23 - 16:55
Asteburu biribila Urdaibairentzat, Caixabank Bandera ere irabazita
Bou Bizkaia jaun eta jabe izan da Castroko uretan. Larunbatean eskuratutako lidertazari eutsi diote eta orain puntu bateko aldea dute gaur bigarren izan den Hondarribiarekin.
2023/07/23 - 16:50
Urdaibai Caixabank Banderan ere nagusi izan da
Urdaibai goitik-behera nagusitu da, lau luzeetan izan da azkarrena. Hondarribiak bigarren postuan amaitu du, ia 9 segundora, eta Zierbenak, hirugarren, 14 segundora.
2023/07/23 - 16:23
Gorka Aranberri: ''Konfiantzarekin gaude, eta horri esker, holako estropadak ateratzen dira''
Urdaibaik irabazi du 2023ko Eusko Label Ligako Caixabank Bandera Castron eta bizkaitarrek lidergoa mantzentzen dute.
2023/07/23 - 16:08
2023ko Eusko Label Ligako Caixabank Bandera: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Caixabank Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/22 - 22:55
Urdaibai Sestaoko Banderan nagusi izan da
Urdaibaik bere hirugarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Sestaoko Bandera irabazita. Bizkaitarrek denborarik onena egin dute, Zierbenaren, Hondarribiaren eta Donostiarraren aurretik.
2023/07/22 - 22:51
2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbenak bigarren postua lortu du Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/22 - 22:20
Gorka Aranberri: ''Lider bagaude esan nahi du taldea oso lan ona egiten ari dela''
Urdaibaik irabazi du 2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera Sestaon eta bizkaitarrak dira ligako lider berriak.
2023/07/16 - 16:27
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Orioko Bandera, erakustaldia emanda
Bermeoko taldeak bereganatu du garaipena Orion. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Eusko Label Ligako sailkapen nagusian Hondarribia da liderra, Urdaibai bigarren bi puntura eta Zierbena hirugarren hiru puntura.
2023/07/16 - 16:18
Gorka Aranberri: ''Merezimedu osoarekin irabazi dugu gaur Orion''
Eusko Label ligako Orio Kanpina Banderan nagusi izan da Bermeo Urdaibai. Gorka Aranberrik Urdaibaiko patroiak adierazi duenez, merezimendu osoarekin irabazi dute, hoberen moldatu baitira. "Buruarekin egin dugu arraunean, eta oso pozik gaude" gaineratu du Aranberrik.
2023/07/09 - 16:53
2023ko Eusko Label Ligako Petronor Bandera: Urdaibairen estropada amaiera, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Petronor Bandera, eta bideo honetan ikus ditzakezu estropadako azken metroak ontzi barruan nola bizi izan dituzten, minikameren irudiei esker.
2023/07/09 - 16:39
Urdaibaik atzean utzi ditu aurkari guztiak Zierbenan
Bermeo-Urdaibai arraun taldeak 2023ko denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu du Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldian, Zierbenako uretan. Bizkaitarrak Hondarribiarekin berdinduta daude 31 punturekin. Ama Guadalupekoa bigarren izan da estropadan, irabazlearengandik 18 segundora.
2023/07/09 - 16:16
Urdaibaik hegan egin du Zierbenako uretan eta jipoia eman die gainontzeko aurkariei
Zierbena da Eusko Label Ligako lider berria, etxeko uretan bosgarren eginda. Bizkaitarrak Hondarribiarekin berdinduta daude 31 punturekin. Ama Guadalupekoa bigarren izan da estropadan, irabazlearengandik 18 segundora.
2023/07/09 - 16:03
Aranberri: ''Zalantzan jarrai nahi gaituzte, baina talde honetan ez dago zalantzarik''
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Petronor Bandera eta estropada amaitu ostean EITB Mediak Gorka Aranberri patroiarekin hitz egin du.
2022/11/10 - 17:54
2018ko Kontxako Banderako Urdaibairen helegitea bertan behera geratu da
Lehen jardunaldian Zierbena eta Urdaibairen arteko talka izan zen. Epaileek azken postuan utzi zuten Urdaibai. Talde bizkaitarrak helegitea aurkeztu zuen bere garaian, baina Euskadiko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio Donostiako Udalari; beraz, 2018ko Kontxako Bandera Hondarribian geratuko da.
2022/09/20 - 16:57
Iker Zabala: "Esku artean daukagun taldea mantentzea izango da asmoa"
Behin aurraun denboraldia amaituta, Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzailearen batu gara denboraldi arrakastatsuaren nondik norakoak azaldu eta etorkizunerako asmoei buruz hitz egiteko.
2022/09/19 - 22:50
Urdaibai eta Hondarribia, 20 urte lehian
Ez da berria aurten Urdaibai eta Hondarribiak izan duten lehia. Azken 20 urteetan askotan ikusi da. Horren erakusgarri dira bideo honetan bildu ditugun datu guztiak.
2022/09/19 - 17:15
Bermeo-Urdaibai, gorenean, Eusko Label Liga 8. aldiz irabazi eta gero
Arraun denboraldia amaitu da, eta Bermeo-Urdaibai izan da talderik nabarmenena Kontxa eta Eusko Label Liga bereganatuta. Bideo honetan azken jardunaldiak emandakoak laburbiltzen dira.