Bermeo Urdaibai
2024/07/06 - 23:24
2024ko Eusko Label Ligako Fabrika Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik
Urdaibai lehen postuan sailkatu da Eusko Label Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/06 - 22:09
Urdaibai argi eta garbi gailendu da Fabrika Banderan
Bermeotarrak aurkariak baino askoz gehiago izan dira, 18 segundo atera baitizkiote bigarren sailkatu den Zierbenari eta 32 segundo hirugarrenari, Hondarribiari.
2024/07/01 - 17:13
Urdaibai eta Arraun Lagunak, nagusi lehen bi jardunaldietan
Bizkaitarrek erakustaldia eman dute Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldietan eta sendo hasi dute denboraldia lidergoan. Beste horrenbeste egin du Arraun Lagunakek Euskotren Ligan, bitik bi irabazita.
2024/06/30 - 16:41
Urdaibaik 100. garaipena lortu du, ligako historian
Bermeoko trainerua jaun eta jabe izan da Bueuko Banderan, eta Eusko Label Ligako lider da, aurreneko bi jardunaldiak irabazita.
2024/06/30 - 16:12
Iker Zabala: ''Ez da erraza dena irabaztea, gure arraunlariek kriston kalitatea daukate''
Bitik bi, Urdaibaik Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldiak irabazi ditu Galiziako uretan, eta lider dira ligako sailkapenean.
2024/06/30 - 15:50
Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Bueuko Bandera
Bermeotarrek beste erakustaldi bat eman dute Galiziako uretan, eta Eusko Label Ligako 100. garaipena lortu dute. Zierbena izan da bigarrena, eta Orio, hirugarrena.
2024/06/29 - 22:52
Urdaibaik ez du hutsik egin Eusko Label Ligako estreinako estropadan
Bermeoko taldeak irabazi du Coruñako Bandera, 2024ko Eusko Label Ligako lehenengoa. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Hala, bada, Urdaibai da 2024 denboraldiko sailkapen nagusiko lehen liderra.
2024/06/29 - 21:51
Urdaibaik bikain ekin dio 2024ko Eusko Label Ligari, Coruñako Bandera irabazita
Bermeoko taldeak garaipena bereganatu du 2024 denboraldiko lehen estropadan, Coruñako uretan nagusituta. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren.
2024/06/27 - 15:01
Urdaibai, Zierbena eta Hondarribia Eusko Label Ligako buruan egotea espero da
Urdaibai aurreko urteko irabazlea da, eta aurtengo txapelketa irabazteko faborito nagusia bera da ere. Harengandik gertu Zierbena eta Hondarribia izango dira aurreikuspen guztien arabera. Orio berriz, ohorezko txandaren bila ibiliko da.
2024/06/24 - 23:10
Iker Zabala, Urdaibai: ''Nahiz eta gauza asko irabazi, prest daude berriz irabazteko''
Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu EITBn. Oso seguru azaldu da bere taldearen indarraz, eta aurkariak baino "koxka bat gorago" daudela ziurtatu du.
2024/01/03 - 15:55
Gorka Aranberriren eta Andrea Astudilloren nahiak, urte berriari begira
Bermeo eta Arraun Lagunak taldeetako patroiek, Gorka Aranberrik eta Andrea Astudillok, 2024rako dituzten asmoen eta nahien inguruan hitz egin dute bideo honetan.
2023/10/05 - 22:48
Nerea Perez eta Gorka Aranberrik irabazi dute patroi onenaren saria
Arraun denboraldia amaituta, patroi onenen sariak banatu dituzte. Nerea Perez Donostiarrako patroiak irabazi du Euskotren Ligako EITBren saria. Eusko Label Ligan, berriz, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak irabazi du CaixaBank Saria.
2023/09/20 - 16:45
Iker Zabala: ''Indartsuenak garela erakutsi dugu, eta mentalki ere sendoak garela''
Iker Zabala Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzaileak denboraldiaren balorazioa egin du, etorkizuneko asmoen inguruan hitz egiteaz gain. Oso pozik dago egindako lanarekin.
2023/09/17 - 22:42
Urdaibaiko zaleek harrera beroa egin diete 2023ko Eusko Label Ligako txapeldunei
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna, eta zaleek harrera egin diote taldeari. Festak eztanda egin du Brmeon taldeko kide guztiak oholtzara igo eta koroa jarraitzaileei eskaini dietenean.
2023/09/17 - 16:12
Urdaibaik Eusko Label Ligako txapeldunaren koroa jaso duen momentua
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bermeoko taldea hirugarren izan da El Corte Ingles Banderan, txapelketako azken estropadan, baina Bermeoko Ikurriñan utzi zuen erabakita liga. Bideo honetan duzu ikusgai nola jaso duten txapeldunen koroa.
2023/09/16 - 22:56
Urdaibaik Bermeoko Ikurrina irabazi eta Eusko Label Liga bereganatu du
Bermeoko trainerua aise nagusitu da bere etxean azken bi luzeetan erakustaldia emanda eta, Hondarribiari 18 segundo aterata, bere bederatzigarren Eusko Label Liga eskuratu du.
2023/09/16 - 22:29
2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik
Urdaibai nagusitu da Bermeoko Ikurrinan eta, garaipen horrekin, 2023ko Eusko Label Ligako txapeldun izandatu da. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/16 - 21:42
Urdaibai, 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna Bermeoko Ikurrina irabazita
Traineru bizkaitarrak Bermeoko Ikurrina irabazi du, bere etxean, eta Hondarribiari nahikoa alde atera dio txapeldun izateko.
2023/09/12 - 16:45
Alain Colunga, Urdaibaiko arraunlaria: ''Gure sekretu handiena dugun gogoa da''
Bermeo-Urdaibaik irabazitako zazpi banderetan hartu du parte Alain Colunga arraunlari ondarrutarrak. Besteak beste, taldearen sekretua zein den kontatu du elkarrizketa honetan.
2023/09/07 - 16:45
Iker Zabala: ''Edonork irabaz dezake, baina badakigu indartsuena Urdaibai dela''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak igandeko erronkari begira hitz egin du. Haren ustez, ez dute aurkaririk, eta erasora irtengo dira Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.