Bermeo Urdaibai
2024/08/10 - 22:37
2024ko Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/10 - 22:22
Gorka Aranberri: ''Hau pultsu bat da eta azkeneraino eutsi behar diogu''
Joan den igandean, Orion, Urdaibaik kolpea hartu zuen, baina gaur Hondarribiko Bandera eskuratu du eta Eusko Label Ligako lidertzari eusteko puntuak bildu ditu. Hori dela eta, Gorka Aranberri patroia pozarren agertu da.
2024/08/03 - 22:33
Urdaibaik ez die aurkariei zirrikiturik utzi Castron, eta bederatzigarren bandera irabazi du
'Bou Bizkaia'k CaixaBank Bandera irabazi du, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik sailkatuta. Bermeotarrak sendo daude Eusko Label Ligako lidergoan, bigarren sailkatua 13 puntura duela.
2024/08/03 - 22:31
Mikel Azkarate: ''Ligan abantaila handia daukagu, baina gure asmoa estropada guztiak irabaztea da''
Castroko Banderan gailendu ondoren, Mikel Azkarate Urdaibaiko arraunlariak aitortu du Eusko Label Ligan abantaila handia dutela, baina azpimarratu du ez dutela errenta horrekin jokatuko, eta berretsi du euren asmoa estropada guztiak irabazteko lehiatzea dela.
2024/08/03 - 22:08
2024ko Eusko Label Ligako CaixaBank Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako CaixaBank Bandera, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/29 - 17:00
Arraun Lagunak eta Urdaibai, traineru geldiezinak
Arraun Lagunak eta Urdaibai asteburuko protagonistak izan dira berriz ere Euskotren eta eusko Label ligetan, hurrenez hurren. Izan ere bi traineruak erakustaldia emanda gailendu ziren Getxon eta Lekeition.
2024/07/28 - 19:11
2024ko Eusko Label Ligako El Correo Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako El Correo Ikurrina. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek eta taldeko patroiak nola bizi izan duten estropada.
2024/07/28 - 17:13
Urdaibaik enegarren erakustaldia eman du
Bermeoko traineruak ez du aurkaririk izan, eta abantaila handiarekin iritsi da helmugara buruan, zortzigarren bandera bereganatzeko.
2024/07/27 - 22:45
Urdaibaik gogotik lan eginda irabazi du zazpigarrena
Zierbena bakarrik izan da gai Urdaibairi presioa egiteko, baina Bermeoko traineruak zazpigarren bandera eskuratu du.
2024/07/27 - 22:02
Gorka Aranberri: ''Gu ez gara erlaxatuko''
Urdaibaik zazpigarren bandera irabazi du Eusko Label Ligan, Getxoko Ikurrina eskuratuta. Bermeoko taldea sendo dago Ligako sailkapenaren lehen postuan.
2024/07/23 - 19:15
Michel Ciznero: ''Ez nuen espero debuta hain azkar egitea; oso urduri nengoen''
Michel Ciznero arraunlariak debuta egin zuen aurten Urdaibaiko tostetako batean. Argentinan jaiotako 21 urteko gazteak bi bandera irabazi ditu dagoeneko Eusko Label Ligan. Bere estreinaldia Bueuko uretan izan zen eta taldeak garaipena erdietsi zuen.
2024/07/21 - 16:40
Urdaibai garaipenaren bidera itzuli da Boiroko Banderan
Indar erakustaldia eginda, Urdaibai denboraldiko seigarren estropadan nagusitu da, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
2024/07/21 - 15:59
Bezperan galdutakoa berreskuratu du Urdaibaik, Boiroko Bandera irabazita
Indar erakustaldia eginda, Urdaibaik denboraldiko seigarren bandera eskuratu du, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik sartuta. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
2024/07/14 - 16:53
Urdaibaik Bilboko Banderako arantza atera du
Ez da sorpresarik izan, eta Urdaibaik irabazi du Sestaoko Bandera. Atzetik aurrera eginda, Bou Bizkaiak estropada irauli du sasoiko bosgarren bandera eskuratu eta uztailaren 13ko arantza kentzeko.
2024/07/14 - 16:50
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/13 - 23:21
2024ko Eusko Label Ligako Bilboko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Bilboko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/07 - 16:53
Beste asteburu biribil bat Urdaibairentzat
'Bou Bizkaia'k Petronor Bandera irabazi du Zierbenako uretan, Ligako laugarren jardunaldian bere laugarren garaipena erdietsita.
2024/07/07 - 16:52
Urdaibaik irabazi du Petronor Bandera
Lautik lau eskuratu dituzte bizkaitarrek, eta jaun eta jabe dira Eusko Label Ligako sailkapenean. Hondarribia izan da bigarren Zierbenako uretan jokatutako estropadan, eta etxeko taldea, galipoak, hirugarren.
2024/07/07 - 16:15
Gorka Aranberri: ''Taldea behar da, motorra behar da, eta nik badauzkat''
Urdaibaik Petronor Bandera irabazi du Zierbenako uretan, Ligako laugarren jardunaldian bere laugarren garaipena erdietsita. "Taldea behar da, motorra behar da, eta nik badauzkat", adierazi du Gorka Aranberri patroiak.
2024/07/07 - 16:05
2024ko Eusko Label Ligako Petronor Bandera: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik bereganatu du garaipena Eusko Label Ligako Petronor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.