Eusko Label Liga
2024/07/06 - 21:38
2024ko Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Orioren estropada, ontzi barrutik
Oriok hirugarren postua lortu du Euskotren Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/01 - 17:13
Urdaibai eta Arraun Lagunak, nagusi lehen bi jardunaldietan
Bizkaitarrek erakustaldia eman dute Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldietan eta sendo hasi dute denboraldia lidergoan. Beste horrenbeste egin du Arraun Lagunakek Euskotren Ligan, bitik bi irabazita.
2024/06/30 - 16:41
Urdaibaik 100. garaipena lortu du, ligako historian
Bermeoko trainerua jaun eta jabe izan da Bueuko Banderan, eta Eusko Label Ligako lider da, aurreneko bi jardunaldiak irabazita.
2024/06/30 - 16:12
Iker Zabala: ''Ez da erraza dena irabaztea, gure arraunlariek kriston kalitatea daukate''
Bitik bi, Urdaibaik Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldiak irabazi ditu Galiziako uretan, eta lider dira ligako sailkapenean.
2024/06/30 - 15:50
Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Bueuko Bandera
Bermeotarrek beste erakustaldi bat eman dute Galiziako uretan, eta Eusko Label Ligako 100. garaipena lortu dute. Zierbena izan da bigarrena, eta Orio, hirugarrena.
2024/06/29 - 22:52
Urdaibaik ez du hutsik egin Eusko Label Ligako estreinako estropadan
Bermeoko taldeak irabazi du Coruñako Bandera, 2024ko Eusko Label Ligako lehenengoa. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Hala, bada, Urdaibai da 2024 denboraldiko sailkapen nagusiko lehen liderra.
2024/06/29 - 22:46
Aranberri: ''Nik uste dut txanda ona tokatu zaigula, eta uste dut estropada oso oso konpletoa egin dugula''
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroik EITB Mediarekin hitz egin du Bermeoko taldeak Eusko Label Ligako Coruñako Bandera irabazita. Pozik azaldu da taldeak egindako lanarekin.
2024/06/29 - 21:51
Urdaibaik bikain ekin dio 2024ko Eusko Label Ligari, Coruñako Bandera irabazita
Bermeoko taldeak garaipena bereganatu du 2024 denboraldiko lehen estropadan, Coruñako uretan nagusituta. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren.
2024/06/27 - 15:01
Urdaibai, Zierbena eta Hondarribia Eusko Label Ligako buruan egotea espero da
Urdaibai aurreko urteko irabazlea da, eta aurtengo txapelketa irabazteko faborito nagusia bera da ere. Harengandik gertu Zierbena eta Hondarribia izango dira aurreikuspen guztien arabera. Orio berriz, ohorezko txandaren bila ibiliko da.
2024/06/24 - 23:10
Iker Zabala, Urdaibai: ''Nahiz eta gauza asko irabazi, prest daude berriz irabazteko''
Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu EITBn. Oso seguru azaldu da bere taldearen indarraz, eta aurkariak baino "koxka bat gorago" daudela ziurtatu du.
2024/05/24 - 14:47
Bederatzi talde aurkeztu dira Eusko Label Ligako play-offerako
Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da, eta, orain, onartuak izan diren taldeek euren lekua lortu beharko dute kirol-merituen bidez.
2024/01/03 - 15:55
Gorka Aranberriren eta Andrea Astudilloren nahiak, urte berriari begira
Bermeo eta Arraun Lagunak taldeetako patroiek, Gorka Aranberrik eta Andrea Astudillok, 2024rako dituzten asmoen eta nahien inguruan hitz egin dute bideo honetan.
2023/10/22 - 16:50
TKEk zigorra ezarri dio Cabo da Cruzeko arraunlari bati dopinagatik
Traineruen Kluben Elkarteak jakinarazi duenez, Roberto Torres Lopezek positibo eman zuen Zarauzko Ikurrinan egindako dopin kontrol batean. Ondorioz, datorren denboraldiko lehen lau estropadetan ezingo du parte hartu, hori baita diziplina epaileak ezarri dion zigorra.
2023/10/05 - 22:48
Nerea Perez eta Gorka Aranberrik irabazi dute patroi onenaren saria
Arraun denboraldia amaituta, patroi onenen sariak banatu dituzte. Nerea Perez Donostiarrako patroiak irabazi du Euskotren Ligako EITBren saria. Eusko Label Ligan, berriz, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak irabazi du CaixaBank Saria.
2023/09/20 - 16:45
Iker Zabala: ''Indartsuenak garela erakutsi dugu, eta mentalki ere sendoak garela''
Iker Zabala Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzaileak denboraldiaren balorazioa egin du, etorkizuneko asmoen inguruan hitz egiteaz gain. Oso pozik dago egindako lanarekin.
2023/09/17 - 22:42
Urdaibaiko zaleek harrera beroa egin diete 2023ko Eusko Label Ligako txapeldunei
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna, eta zaleek harrera egin diote taldeari. Festak eztanda egin du Brmeon taldeko kide guztiak oholtzara igo eta koroa jarraitzaileei eskaini dietenean.
2023/09/17 - 20:19
2023ko Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia bigarren izan da Eusko Label Ligako El Corte Ingles Banderan, denboraldiko azkenenegoan. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, EITB Mediaren minikameraren irudiei esker.
2023/09/17 - 19:24
2023ko Eusko Label Ligako egutegia
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
2023/09/17 - 16:54
Zierbena, nagusi El Corte Ingles Banderan; Urdaibaik Eusko Label Ligako koroa jaso du
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako azken estropada, El Corte Ingles Bandera. Urdaibaik ligako txapeldunak, aldiz, koroa altxatu du.
2023/09/17 - 16:52
2023ko Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera, denboraldiko azkena. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, EITB Mediaren minikameraren irudiei esker.