Eusko Label Liga
2024/07/20 - 15:54
Orbañanosek Amunarrizi: ''Traineru barruan zu bezalako pieza bat izatea oso garrantzitsua da''
Hondarribiko entrenatzailea eta patroia Euskadi Irratiko "Bat Bikoa" saioan izan dira, arraun kontuez solasean.
2024/07/19 - 16:32
Jon Elortegi, Kaikuko entrenatzailea: ''Ez gara potentzia handiko taldea, baina bai langilea eta oso gogorra''
Elortegi gustura dago taldearen errendimenduarekin. Sei jardunaldi jokatuta, Kaiku hamargarren da Eusko Label Ligako sailkapenean, arrisku postuetatik kanpo.
2024/07/18 - 16:25
Mikel Arostegi, Orioko entrenatzailea: ''Entrenatzea eta aurrera jarraitzea dira sekretuak''
Ondo ekin dio Eusko Label Ligari Orioko taldeak. Mikel Arostegi entrenatzaileak azaldu duenez, ontzia "arin" doala ikusten du eta taldekideei ausartasunez arraun egiteko esaten die.
2024/07/14 - 18:52
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/14 - 18:38
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/14 - 16:53
Urdaibaik Bilboko Banderako arantza atera du
Ez da sorpresarik izan, eta Urdaibaik irabazi du Sestaoko Bandera. Atzetik aurrera eginda, Bou Bizkaiak estropada irauli du sasoiko bosgarren bandera eskuratu eta uztailaren 13ko arantza kentzeko.
2024/07/14 - 16:50
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/14 - 16:25
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Banderaren laburpena
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera, Zierbena izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako unerik onenak.
2024/07/14 - 16:15
Gorka Aranberri: ''Indarra ez dugu galdu, eta irabazteko gosea ere ez''
Urdaibaik bereganatu du Sestaoko Bandera, eta atzoko arantza kendu du, atzetik aurrera eginda irabazten badakiela erakutsita. Hondarribiak lan bikaina egin du, baina azken luzean indarra galdu du, eta azken txanpan aurrea hartu diote Aranberrik zuzendutako traineruak eta Zierbenak.
2024/07/14 - 16:10
Urdaibairen, Zierbenaren eta Hondarribiaren arteko lehia estua Sestaoko Banderaren azken metroetan
Eusko Label Ligako Sestaoko Banderak amaiera estua eta ikusgarria izan du. Urdaibai izan da irabazlea, Zierbena bigarrena eta Hondarribia hirugarrena. Azken metro zirraragarriak eskaini dizkigute hirurek.
2024/07/14 - 16:02
Urdaibaik irabazi du Sestaoko Bandera, atzetik aurrera eginda
Ohorezko txanda oso parekatua eta emozio handikoa izan da. Hondarribia joan da aurretik, bi segundoko aldearekin, baina Urdaibaik eta Zierbenak aurrea hartu diote azken txanpan, eta hirugarren tokian amaitu du Sestaoko estropada.
2024/07/13 - 23:40
2024ko Eusko Label Ligako Bilboko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren izan da Eusko Label Ligako Bilboko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/13 - 23:21
2024ko Eusko Label Ligako Bilboko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Bilboko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/13 - 23:08
2024ko Eusko Label Ligako Bilboko Bandera: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako Bilboko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada Bizkaiko taldeko arraunlariek eta patroiak.
2024/07/13 - 23:05
Zierbenak 86 ehunenengatik irabazi du Bilboko Bandera
Zierbenak borroka gogorra izan du azken unera arte Urdaibairekin, aurreko estropadetako irabazlearekin, denboran berdinduta joan baitira estropadan. Azkenean, Zierbenak 86 ehuneneko aldearekin irabazi du.
2024/07/13 - 22:22
Aitor Lazkano: ''Irabazteko gogoa genuen, badakigu Urdaibairi sufriarazi diezaiokegula noizbehinka''
Aitor Lazkano Zierbenako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Eusko Label Ligako Bilboko Bandera irabazi ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/07/13 - 21:56
Zierbenak Urdaibairen bolada ona eten du Bilboko Banderan nagusituz
Bi traineruak berdinduta egon dira estropada osoan zehar, eta azken txanpan Zierbena nagusitu da, 86 ehunen gutxiago behar izan baititu ibilbidea osatzeko.
2024/07/10 - 21:14
Zierbena, lehen garaipenaren bila
Eusko Label Ligako aurreneko lau estropadak jokatuta, Zierbena bigarren postuan dabil, txapelketari ezin hobeto ekin dion Urdaibairen atzetik; itxaropena dute, dena den, garaipen bat laster erdiesteko.
2024/07/07 - 16:53
Beste asteburu biribil bat Urdaibairentzat
'Bou Bizkaia'k Petronor Bandera irabazi du Zierbenako uretan, Ligako laugarren jardunaldian bere laugarren garaipena erdietsita.
2024/07/07 - 16:52
Urdaibaik irabazi du Petronor Bandera
Lautik lau eskuratu dituzte bizkaitarrek, eta jaun eta jabe dira Eusko Label Ligako sailkapenean. Hondarribia izan da bigarren Zierbenako uretan jokatutako estropadan, eta etxeko taldea, galipoak, hirugarren.