Jose Luis Korta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n

Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Jose Luis Kortari elkarrizketa
Jose Luis Kortari elkarrizketa

Abuztuan iragarri zuen moduan, Jose Luis Kortak arrauna utziko du, 76 urterekin, arraunlaritzan bizi osoa eman eta gero. Batetik, IƱigo Barrena kazetariak elkarrizketatuko du, Kirolak saioko platoan, 20:35ean, ETB1en; 21:40an, ostera, ETB2n ere erantzungo ditu oriotarrak Jon Balentziagaren galderak.

Besteak beste, historia egin du Kontxako Banderan; izan ere, zortzi aldiz irabazi du arraunlari izanda, hirutan patroi moduan, eta seitan, entrenatzaile gisa. Kaiku, Oio eta Castro taldeetan lan egin du, esaterako. Bere ibilbidearen azken txanpa Castron garatu du, taldea entrenatzen.Ā 

Gaur gauean, bere lorpenez ez ezik, arraunlaritza uzteko erabakiaz ere mintzatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X