KAE-1 ligan atzeratutako estropada abuztuaren 24an jokatuko da, eta ETE ligakoa bertan behera utzi dute
KAE-1 eta ETE ligetako klubek ostiralean beroaldiaren ondorioz atzeratutako bi estropaden inguruko behin betiko erabakia hartu dute. Horrela, KAE-1 ligako 13. jardunaldia datorren igandean jokatuko dute, abuztuaren 24an, eta ETE ligako 14. jardunaldia, aldiz, ez da jokatuko.
KAE-1 ligaren kasuan, abuztuaren 24ko datak 8 boto jaso ditu alde eta 4 kontra, beharrezkoa den bi herenetako gehiengoa lortuz.
Aurretik, estropada abuztuaren 22an egiteko aukera bozkatu eta baztertu dute, kontra 9 boto eta alde 3 bakarrik lortuta.
ETE Liga
Emakumezkoen bigarren mailako estropadari dagokionez, botazio bakarra egin dute, estropada abuztuaren 24an lehiatuko den erabakitzeko. Bost klubek egun horren alde bozkatu dute eta lauk, berriz, kontra.Ā Ondorioz, bi herenetako gehiengoa lortu ez dutenez, ligako 14. jardunaldia bertan behera geratu da.
Datorren larunbatean jokatuko dute ligako azkena, Bilbon.
Zure interesekoa izan daiteke
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.Ā
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu. Ā Ā
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.
Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n
Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".
Iker Zabala Orioren entrenatzailea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en
Oriok 2025eko Eusko Label Liga irabazi du, bai eta Kontxako Bandera ere. Entrenatzailea 20:35etik aurrera izango da Kirolak saioko platoan, ETB1en.
Santurtzik eta San Juanek herritarren harrera beroaz gozatu dute
Bi traineruak maila gorenera igo dira asteburu honetako play-offean garaile atera ondoren, eta gogotik ospatu dute herritarrekin.
Santurtzi, Chapela, San Juan eta Donostiarra goi-mailan arituko dira datorren denboraldian
Emakumezkoen play-offean, San Juan nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Bantxa ontzia bigarren izan da. Gizonezkoetan, berriz, Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian, igande honetan bukatu den play-offean lehen bi postuak eskuratu ondoren.