Akordioaren luzapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CaixaBankek eta TKEk 2028ra arte luzatu dute elkar lotzen dituen akordioa

Finantza-erakundeak eta Traineruen Kluben Elkarteak elkarlanean jarraituko dute, gutxienez beste hiru urtez. CaixaBankek Euskotren Ligako liderren maillota eta Eusko Label Ligako patroi onenaren maillota eta koroa babesten ditu.
Juan Pedro Badiola eta Borja Rodrigo
Juan Pedro Badiola (CaixaBank) eta Borja Rodrigo (TKE). Argazkia: TKE

Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) eta CaixaBankek 2028ra arte berritu dute elkar lotzen dituen babes akordioa. Beraz, TKEk eta CaixaBankek elkarlanenan jarraituko dute, gutxienez beste hiru urtez.

Finantza-erakundearen logotipoak (izarra) Euskotren Ligako liderren maillota apaintzen jarraituko du. Horrez gain, Eusko Label Ligako patroi onenaren maillotari eta txapelketako garaikurrari (Caixabank Koroa) izena ematen jarraituko du.

Gainera, uztailaren 27an, Castro-Urdialesen (Kantabria) jokatuko da CaixaBank Bandera. Eusko Label Ligan XIII. CaixaBank Bandera egongo da jokoan; Euskotren

Ligan, aldiz, IX. CaixaBank Bandera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X