Castron
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orio eta Arraun Lagunak nagusitu dira 2025eko Espainiako traineru txapelketan

Gizonezkoetan, Orio bikain garaitu ditu Zierbena eta Donostiarra. Emakumezkoetan, berriz, donostiarrek Tolosaldea eta Hibaikaren aurretik sartu dira.
Orio eta Arraun Lagunak nagusitu dira 2025eko Espainiako traineru txapelketan
Orio eta Arraun Lagunak nagusitu dira 2025eko Espainiako traineru txapelketan Argazkia: EITB Media

Orio, gizonezkoetan, eta Donostia Arraun Lagunak, emakumezkoetan, nagusitu dira Espainiako txapelketan, Castro Urdialesen jokatutako estropadetan.

"San Nikolas" ontziak pronostikoak bete ditu, eta A Finala irabazi du 19:36.34ko denborarekin. 5 segundo atera dizkio bigarrenari, Zierbenari (19:41.54) eta 14, berriz, podiuma osatu duen Donostiarra ontziari (19:50.67). Bermeo (19:57.29) izan da laugarren, eta Chapela (20:30.59), bosgarren.

B Finalean, Koxtape PedreƱa, Astillero, Castropol eta CastreƱa baino azkarragoa izan da.

20250615144259_orio_
18:00 - 20:00

Emakumezkoen finalean, bestalde, gipuzkoarren nagusitasuna berretsi du Espainiako LXXVIII. Txapelketak, Donostia Arraun Lagunak (10:35.25) Tolosaldearen (10:40.93) eta Hibaikaren (10:53.99) aurretik iritsi baita helmugara. Laugarren postua, berriz, Astillerok eskuratu du (11:03.49) eta bosgarrena Zarautzek (11:05.58).

20250615145159_arraun-lagunak_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X