2023tik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kirolari transgeneroek KAE eta ETE ligetan parte hartu ahal izateko araudia onartu da

Kantauriko Arraun Elkarteak eta Emakumeen Traineruen Elkarteak arautu egin dute kirolari transgeneroen parte hartzea arraun txapelketetan.
Arrauna
Arrauna. Argazkia: EITB Media

Kirolari transgeneroek arraun txapelketetan parte hartu ahal izateko araudia onartu dute Kantauriko Arraun Elkarteak (KAE) eta Emakumeen Traineruen Elkarteak (ETE).

Talde bateko arraunlaria den edonork generoa aldatu badu, une horretan indarrean dagoen Nazioarteko Arraun Federazioaren arautegia aplikatuko du Kantauriko Arraun Elkarteak.

2023ko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen Kantauriko Arraun Elkarteak eta Emakumeen Traineruen Elkarteak azaroaren 26an onartutako araudia. Ondorioz, arraunlariak gizonezkoen KAE Ligan parte hartu ahalko du nortasun agirian zehaztutako sexua emakumezkoa ez bada. Era berean, arraunlariak emakumezkoen ETE Ligan lehiatzeko aukera izango du bere nortasun agiriko sexua emakumezkoa bada.

Kirolariaren jaiotzako sexua ez bada emakumezkoa eta genero aldaketa egin bada, ETEn haren izen-ematea eta parte-hartzea onartzeko, testosterona maila jakin bat betetzen duela egiaztatu beharko du: 5 nmol/L-tik beherako testosterona tasa aurreko hamabi hilabetean. Gainera, KAEren Lehiaketa Batzordeak Nazioarteko Arraun Federazioaren arautegian oinarrituta exijitzen dituen baldintzak bete beharko ditu. Gai honi buruz erabakiak hartzeko, KAEk adituei txostenak eskatu ahalko dizkie.Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X