3. ESTROPADA PUNTUAGARRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondarribiak Zumaiako 5. Ikurrina irabazi du, eta ETE Ligako lider jarraitzen du

Hibaika eta Zumaia heldu dira Ama Guadalupekoaren atzetik, hurrenez hurren.
18:00 - 20:00
Hondarribiak bigarren bandera eskuratu du ETE Ligan

Hondarribiko ontzi gipuzkoarrak irabazi du Zumaiako 5. Ikurrina, ETE Ligarako puntuagarria den hirugarren estropada, eta emakumezkoen traineruen sailkapenean lehenak izaten jarraitzen dute gipuzkoarrek.

Pasaian jokatu zen lehen estropadan irabazle izan zen Ama GuadalupekoaĀ hiru segundotan gailendu zaio Hibaikari, eta zazpi segundotan, berriz, Zumaiari. Zarautzek, Deustuk, Ondarroak, Hernanik, Castrok eta Portugaletek ordena horretan osatu dute sailkapena.

Hiru estropadaren ondoren, ETE Ligaren buruan Hondarribia (24 puntu) dago, Hibaikak (23), Deustuk (20), Zumaiak (19), Ondarroak (15), Zarautzek (14), Hernanik (11), Castrok (6) eta Portugaletek (3) jarraitzen diotelarik.

Zumaiako 5. Ikurrinaren sailkapena:

Clasificación de la V Ikurrina de Zumaia (en euskara). Foto: EITB MEDIA Clasificación de la V Ikurrina de Zumaia (en euskara). Foto: EITB MEDIA

ETE Ligako sailkapen nagusia:

La clasificación general de la Liga EFE (en euskara). Foto: EITB MEDIA La clasificación general de la Liga EFE (en euskara). Foto: EITB MEDIA

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X