Ondarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bermeok irabazi du Euskadiko trainerilla txapelketa

Emakumezkoen lasterketa ez da lehiatu hiru ontzik bakarrik eman dutelako izena.
18:00 - 20:00
Bermeok erakustaldia eman du Euskadiko trainerillen txapelketan

Bermeoko ontzia gailendu da Euskadiko trainerillen txapelketako gizonezkoen kategoria gorenean, igande honetan Ondarroako uretan jokatutako estropadan.

Bermeo aise gailendu da; Zierbenari 14 segundo atera dizkio eta Ondarroari, berriz, 36. Laugarren postua Isuntzarentzat izan da, 1:15era,

Emakumezkoen kategorian ez da lehiarik izan, hiru ontzik bakarri izena eman dutelako.

Gazteen mailan, aldiz, gizonezkoen eta emakumezkoen estropadak jokatu dira. Gizonezkoetan urrea Santurtzik eraman du, Ondarroaren, Kaikuren eta San Juanen aurretik, eta emakumezkoetan Kaiku izan da nagusia, Zumaiaren, Isuntzaren eta Ondarroaren aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X