Tokio 2020
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maialen Chourrauten prentsaurrekoa eta omenaldia, zuzenean, eitb.eus-en

Lasarteko kirolariak zilarrezko domina irabazi berri du Tokioko Olinpiar Jokoetan, bere ibilbideko hirugarrena.
Maialen Chourraut, zilarrezko dominaduna Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan
Maialen Chourraut, zilarrezko dominaduna Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan. Argazkia: Efe.

Maialen Chourraut Tokio 2020 Olinpiar Jokoetako zilarrezko dominadunak prentsaurrekoa emango du arratsaldean Donostian, goizean Madrilera Tokiotik iritsi ostean.

Lasarteko kirolariak zilarrezko domina irabazi berri du Tokioko Olinpiar Jokoetan, bere ibilbideko hirugarrena. Aurretik, gipuzkoarrak brontzea irabazi zuen Londres 2012ko jokoetan eta urrea Rio 2016koetan.

Prentsaurrekoaren ostean, Chourrauti omenaldia egingo diote Kontxako hondartzan, Club Atletico San Sebastianen parean.

Hedabideen aurreko agerraldia eta omenaldia zuzenean emango du eitb.eus-ek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X