Donostiarra eta Lekittarra izan dira onenak Portugaleteko play-offetako uretan
Igande honetan Portugaleten jokatu den Eusko Label Ligako play-offetan Lekittarra traineru bizkaitarra eta Astillero kantabriarra izan dira azkarrenak eta datorren denboraldian, ACT mailan aritzeko txartela erdietsi dute; arrauneko mailarik gorenean, alegia.
Lekeitioko traineruak, nagusitasunez irabazi zuen larunbat honetan Bermeon jokatu zen play-offetako estropada eta erabakita utzi du igande honetan ere Eusko Label Ligarako igoera, jardunaldko bigarren denborarik onena eginez.
"San JosƩ XV" trainerua, bestalde, larunbat honetan egindako denboragatik lortutako laugarren postutik gora egitea lortu du eta Samertolameu traineruakin puntuei dagokionez berdinketa gauzatu ostean, estropada irabaztearekin batera, traineru galiziarri 44 ehuneneko aldearekin irabaztea lortu du.
Aresek inolako aukerarik gabe bukatu du estropada, laugarren postua eskuratu baitu, eta tamalez, txanponaren beste aurpegia, San Juanek ezagutu du, mailaz jaitsiko baita, eta ondorioz, datorren denboraldian ARC 1 Ligan arituko da.
Euskotren Liga
Euskotren Ligako play-offari dagokionez, bi ziren maila igoera jokoan zuten traineruak: Donostiarra eta Hondarribia. Biak ala biak maila ederra eskaini dute, baina aurreikuspenekin bat, Donostiarra izan da azkenean garaile, eta ondorioz, datorren denboraldian Hondarribiak ez da lehen mailan arituko.
Ā

Zure interesekoa izan daiteke
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Orioko gizonezkoen traineruak historiako denboraldia burutu du, 16 garaipen eskuratuta. Emakumezkoen estropadetan, Arraunlagunak nagusitu da Euskotren Ligan, Donostiako Banderan, Gipuzkoakoan eta Espainiakoan. Liga nagusietan, Kaikuko eta Caboko gizonezkoek maila galdu dute, eta gauza bera gertatu zaie Hondarribiko emakumeei.
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.
Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n
Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".
Iker Zabala Orioren entrenatzailea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en
Oriok 2025eko Eusko Label Liga irabazi du, bai eta Kontxako Bandera ere. Entrenatzailea 20:35etik aurrera izango da Kirolak saioko platoan, ETB1en.
Santurtzik eta San Juanek herritarren harrera beroaz gozatu dute
Bi traineruak maila gorenera igo dira asteburu honetako play-offean garaile atera ondoren, eta gogotik ospatu dute herritarrekin.
Santurtzi, Chapela, San Juan eta Donostiarra goi-mailan arituko dira datorren denboraldian
Emakumezkoen play-offean, San Juan nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Bantxa ontzia bigarren izan da. Gizonezkoetan, berriz, Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian, igande honetan bukatu den play-offean lehen bi postuak eskuratu ondoren.
Mikel Olazabalen agurra, bere azken arraun emanaldiaren ostean
Mikel Olazabal EITBko kazetariak agur esan die arraun emanaldiei, 42 denboraldiren ostean. Honela esan du agur, bere azken emanaldian.