Txirrindularitza
2025/10/07 - 16:57
Gorka Corres profesionaletan arituko da, Caja Rural-Seguros RGA taldean
Txirrindulari gasteiztarra, 20 urtekoa bera, Caja Rural-Alea taldetik iritsi da Nafarroako taldera, alegia, filialetik. Hain zuzen, beste bi txirrindulari ere igo dira bigarren talde horretatik: Ellande Larronde, eta Iker Villar.
2025/10/07 - 13:37
Diego Uriartek Kern Pharmarekin berritu du 2027ra arte
23 urteko txirrindulari nafarrak beste bi urtez jarraituko du taldean. Aurten, Andaluziako Itzuliko etapa bat irabazi du.
2025/10/07 - 13:09
Ane Santesteban txirrindularia elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en
Profesional mailan 17 urte eman ondoren, erretiroa hartu du Laboral Kutxa taldeko txirrindulariak. Errenteriarra 20:35etik aurrera izango da Kirolak saioko platoan, ETB1en.
2025/10/06 - 20:03
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
2025/10/05 - 20:45
Pogacarrek Europako errepideko txapelketa irabazi du, beste erakustaldi batekin
Esloveniarrak 4 ordu, 59 minutu eta 29 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 40,57 km/h-ko abiaduran, eta 30 segundoko aldea atera dio Evenepoeli eta 3.41ekoa Seixasi.
2025/10/05 - 18:04
Ane Santestebanek agur esan dio txirrindularitzari Eibarren
Ane Santestebanek bere azken lasterketa lehiatu du Eibarren, bere taldekideez eta gertukoenez inguratuta. Egun berezia izan dela aitortu du, eta bizikletak asko eman diola.
2025/10/05 - 16:27
Usoa Ostolazari Eibarren irabaztea galarazi dion erorikoa
Zarauztarra lasterketa buruan zihoan helmugarako lau kilometrora erorikoa izan duenean. Gainera, katea atera egin zaio eta minutu preziatuak galdu ditu lastreketara itzuli aurretik.
2025/10/04 - 20:34
Demi Volleringek Europako errepideko txapelketa irabazi du
Helmugara iristeko 37 kilometro falta zirenean egindako ihesaldi baten ostean, txirrindulari nederlandarrak urrea lortu du Drome eta Ardèche eskualdean jokatu den Europako Errepide Txapelketan.
2025/10/03 - 20:31
Paula Ostiz: ''Egindakoa sinestezina da, oraindik ez dut dena asimilatu''
Paula Ostiz txirrindulari iruindarrak irabazi du 2025eko Europako Errepide Txapelketa, junior mailan, Guilherand-Granges eskualdean. Ostiz, orain dela bi egun erlojupekoa ere irabazi zuena, azkarrena izan da lasterketan, Anja Grossman suitzarraren eta Chantal Pegolo italiarraren aurretik.
2025/10/03 - 18:33
Paula Ostizek Europako errepideko txapelketa irabazi du
Nafarrak bere bigarren lasterketa irabazi du hiru egunetan, azken esprintean Grossman suitzarrari irabazita.
2025/10/03 - 17:04
Ane Santesteban: ''Urte polita izan da; asko disfrutatu dut eta lasai noa''
Txirrindulari errenteriarrak amaiera emango dio bere ibilbide profesionalari 34. urterekin.
2025/10/03 - 16:05
Ane Santestebanen agurra, osorik: ''Bizikleta utziko dut, baina ez kirol honekin dudan konpromisoa''
Gipuzkoarrak 34 urterekin hartuko du erretiroa, 17 denboraldi bizikleta gainean egin ostean. Igandean, Eibarren, bere azken lasterketa korrituko du.
2025/10/01 - 21:08
Marlen Reusserrek eta Remco Evenepoelek irabazi dute 2025eko Europako Txapelketako erlojupekoa
Txirrindulari suitzarrak laugarren aldiz eskuratu du titulua, eta flandriarrak, ordea, bi urrezko domina ditu irabazita Europako Txapelketako erlojupekoan. Biak ala biak, halaber, Ruandan jokatutako Munduko Txapelketan ere gailendu ziren, irailaren 21ean.
2025/10/01 - 14:47
Paula Ostizek Europako Txapelketa irabazi du, erlojupekoan, junior mailan
Txirrindulari nafarrak, 18 urtekoa bera, zilarrezko domina eskuratu zuen espezialitate horretan bertan, eta urrezkoa errepideko proban, duela egun batzuk, Munduko Txapelketan; orain, Frantzian, Drome-Ardache eskualdean, azkarrena izan da.
2025/09/29 - 19:09
Maite Urteaga, Urko Berrade, Markel Beloki eta Igor Arrieta 2025eko Europako Txapelketan izango dira
Elite mailako errepideko probak asteburuan jokatuko dituzte; larunbatean, urriaren 4an, emakumezkoen lasterketa izango da, eta igandean, hilaren 5ean, gizonezkoena. Europako Txapelketa asteazkenean hasiko dira jokatzen, Frantzian, Drome-Ardeche eskualdean.
2025/09/28 - 19:46
Pogacar, txirrindularitzako munduko txapeldun bigarrenez jarraian
Esloveniarrak 6 ordu, 21 minutu eta 20 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 42,089 km/h-ko abiaduran, eta 1 minutu eta 28 segundora helmugaratu da Remco Evenepoel.
2025/09/27 - 20:30
Magdeleine Vallieres kanadarrak irabazi du urrezko domina munduko txapelketan, ezustekoa emanda
Kanadako txirrindularia iheskideei aurrea hartuta helmugaratu da. Niamh Fisher-Black zeelandaberritarra eta Mavi Garcia espainiarra izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
2025/09/27 - 14:07
Paula Ostiz, munduko txapelduna junior mailan
Iruñeko txirrindularia nagusitasunez gailendu da Kigaliko helmugan, eta gaur urrezko domina lortuta, aste historikoa biribildu du, astearteko erlojupekoan zilarra bereganatu baitzuen.
2025/09/24 - 21:54
Kern Pharma taldeak Cesar Perez fitxatu du 2028ra arte
Murtziakoa hirugarren errefortzua izango da, bikote nafarrarekin batera, 2025erako.
2025/09/24 - 19:29
Usoa Ostolazak seigarren postua eskuratu du Munduko Txapelketako taldekako erlojupeko mistoan
Txirrindulari gipuzkoarrak Espainiako selekzioarekin jokatu du proba hori, asteazkenean; Australiak bereganatu du urrezko domina, Frantziak, zilarrezkoa, eta Suitzak, brontzezkoa.