Txirrindularitza
2025/07/08 - 19:35
Pogacarren erasoa eta Vingegaarden erantzuna Tourreko 4. etapako Saint-Hilaireko aldapan
2025eko Frantziako Tourreko laugarren etaparen azken txanpa ikusgarria izan da. Helmugarako 5,5 kilometro falta zirenean Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek maldan gora duten gaitasuna erakutsi dute.
2025/07/08 - 17:39
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
2025/07/08 - 14:26
Donostiako Klasikoak Murgilerako igoera berreskuratuko du
Dena prest dago abuztuaren 2an egingo den lasterketarako. Ibilbideak 211 kilometro izango ditu, 6 mendate puntuagarrirekin. Irteera eta helmuga Donostiako Bulebarren egongo dira.
2025/07/07 - 21:50
Lapurtutako 11 bizikletak berreskuratu ditu Izagirre eta Aranbururen Cofidis taldeak
Lapurreta gertatu zen hoteletik gertu aurkitu dituzte bost bizikleta, eta gainerako seiak, aldiz, Belgikako mugatik gertu.
2025/07/07 - 20:16
Bi eroriko, Frantziako Tourreko 3. etapako azken kilometroetan
2025eko Frantziako tourreko hirugarren etapako azken hiru kilometroetan bi eroriko izan dira. Horietako batean, Remco Evenepoel joan da lurrera. Azken metroetako erorikoa oso gogorra izan da; Jordi Meeusek hartu du kolpe gogorrena.
2025/07/07 - 20:14
Tim Merlierrek eskuratu du garaipena Dunkerqueko esprintean, Jonathan Milani oso gutxigatik gailenduta
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarrak irabazi du 2025eko Frantziako Tourreko etapa. Erorikoek markatu dute eguna; Jasper Philipsenek izan du nabarmenena, eta aurtengo lehenengo liderrak lasterketa utzi behar izan du. Van der Poelek maillot horiari eutsi dio.
2025/07/07 - 20:09
2025eko Frantziako Tourreko 3. etapa erabaki duen esprint estua
Tim Merlier belgikarrak irabazi du, esprint estuan, Dunkerquen amaitu den Frantziako Tourreko hirugarren etapa gorabeheratsua. Jonathan Milan italiarrara bigarren helmugaratu da, milimetro gutxiko aldearekin.
2025/07/07 - 18:52
Jasper Philipsenek Frantziako Tourra utzi du, 3. etapan erorikoa izan du eta
Alpecin-Deceuninckeko esprinterrak erorikoa izan du hirugarren etapa amaitzeko 60 kilometro falta zirenean, eta lasterketa utzi behar izan du. Bryan Coquardekin (Cofidis) tupust egin eta lurrera joan da. Philipsen aurtengo Tourreko 1. etapako irabazlea eta lehen liderra izan da.
2025/07/07 - 17:34
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
2025/07/07 - 11:19
2025eko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila: Amiens Métropole-Rouen (174,2 km)
Txirrindulariek 3. eta 4. mailako bost mendate igo beharko dituzte azken 40 kilometroetan.
2025/07/06 - 21:19
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
2025/07/06 - 20:03
Van der Poelek irabazi du bigarren etapa, eta horiz jantzi da
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra gainditu du azken esprintean, Philipsen taldekidearen tokia hartu du sailkapen nagusian, eta, ondorioz, maillot horia jantzi du.
2025/07/06 - 20:02
Frantziako Tourreko 2. etapa: azken kilometroa aldapa gora eta Van der Poelen garaipena
Frantziako Tourreko 2. etaparen amaiera ikusgarria izan da. Aldapa gora egin dute azken kilometroa, eta Mathieu van der Poel, Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard bete-betean sartu dira garaipena eskuratzeko lehian.
2025/07/06 - 18:55
2025eko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila: Valenciennes-Dunkerque (178,3 km)
Txirrindulariek igoera puntuagarri bakarra izango dute, Mont Cassel, 4. mailakoa, etapako 147,4. kilometroan.
2025/07/06 - 18:18
11 bizikleta lapurtu dizkiote Cofidis taldeari Tourrean
Hoteleko aparkalekuan gertatu da, Lilletik gertu, Frantziako iparraldean, eta Alex Aranburu eta Ion Izagirre euskaldunen taldeari egin diote lapurreta.
2025/07/06 - 12:28
Ikusi hemen Frantziako Tourreko gaurko etaparen profila: Lauwin-Planque – Boulogne-sur-Mer (209 km)
Mendi ertaineko etapa izango da, eta lehen 100 kilometroetatik aurrera hasiko dira liskarrak. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/05 - 20:13
Frantziako Tourreko lehenengo etapa erabaki duen esprinta
Jasper Philipsen belgikarrak irabazi du Lilleko esprinta, eta 2025eko edizioko lehen liderra da.
2025/07/05 - 20:06
Jasper Philipsenek irabazi du Tourreko lehen etapa, esprintean
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindularia lasterketaren buruan kokatu da haizearen eraginez tropela zatitu ostean, eta taldekideen laguntza eta babesa izan ditu Frantziako Tourrean hamargarren garaipena lortzeko.
2025/07/05 - 15:40
Frantziako Tourreko gaurko etapako profila: Lille-Lille (185 km)
Ibilbide guztia laua da, esprinter batek maillot horia janzteko aproposa, baina 2020tik ez da halakorik gertatu. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/03 - 23:39
Frantziako Tourrak lasterketan parte hartuko duten txirrindulari guztiak txalotu ditu, Lillen
Lasterketaren 112. edizioa Lillen hasiko da, larunbatean. Ostegunean, talde bakoitzak proban lehiatzeko hautatu dituen ziklistak aurkeztu dituzte; han izan dira Ion Izagirre eta Alex Aranburu, Vingegaard eta Pogacar faborito nagusiekin batera.