Itzulia
2024/04/04 - 20:22
2024ko Itzuliko 4. etapako azken kilometroa
Lasterketako 4. etapa esprintean amaitu da, eta Louis Meintjes (Intermarché-Wanty) izan da irabazlea, helmugatik 10 kilometrora Karel Vaceki (Burgos-BH) eraso egin ostean. Une horretatik aurrera, txekiarrak bakarrik egin du aurrera. Bideo honetan ikus daiteke gertatutakoa.
2024/04/04 - 19:42
4. etapa bertan behera utzi dute eta sei iheslariek bakarrik jokatuko dute garaipen partziala
Tropelak martxa neutralizatua egingo du Legutioraino eta helmugatik gertu iheslariek garaipena izango dute jokoan esprintean.
2024/04/04 - 19:31
Honelakoa izan da Vingegaard, Evenepoel eta Roglicen erorikoaren sekuentzia 2024ko Itzulia 4. etapan
2024ko Itzuliko 4. etapan, Olaeta mendateko jaitsieran, Vingegaard beste 11 txirrindularirekin batera erori da, tartean Primoz Roglic esloveniarra, lasterketako liderra, eta Remco Evenepoel belgikarra. Guztiek lasterketa utzi dute.
2024/04/04 - 19:10
Jonas Vingegaard ospitalera eraman dute eroriko izugarri bat izan ondoren
Jonas Vingegaard danimarkarra (Visma Lease a Bike) izan da erorikoak gehien kaltetu duen txirrindularietako bat, Itzuliaren 4. etapan. Ospitalera eraman behar izan dute, oxigenoarekin eta lepokoa jantzita.
2024/04/04 - 19:08
Vingegaardek, Roglicek eta Evenepoelek eroriko larria izan dute Itzuliko 4. etapan, eta lasterketa utzi dute
Vismako danimarkarra anbulantziaz eraman dute, immobilizatuta; erorikoa Legutioko helmugarako 34 bat kilometro gelditzen zirela jazo da.
2024/04/04 - 18:47
Evenepoelek, Roglicek eta Vingegaardek eroriko izugarria izan dute Itzuliko 4. etapan
Txirrindulari ugari lurrera joan dira Olaetako jaitsierako bihurgune batean, horien artean faboritoetako batzuk: Evenepoel, Roglic eta Vingegaard.
2024/04/04 - 18:02
11 arabar txirrindulari dabiltza profesionaletan, horietako hiru WorldTourrean, aurten
Mikel Landa, Oier Lazkano eta Markel Beloki dabiltza maila gorenean, eta beste zortzi ProTeam mailako taldeetan. Euskaltel-Euskadin, adibidez, bost daude, tartean Andoni Lopez de Abetxuko eta Ion Abesrasturi.
2024/04/04 - 14:52
2024ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Etxarri Aranatz-Legutio (159 km)
Txirrindulariek lau mendate gainditu beharko dituzte 63. Euskal Herriko laugarren etapan, horietako bi jardunaldiko azken 30 kilometroetan. Araban jokatuko dituzte etapako kilometro gehienak.
2024/04/04 - 00:59
Quinten Hermansek irabazi du Itzuliaren 3. etapa; Roglicek eta Ayusok erorikoak izan dituzte
Belgikarrak Altsasun izandako esprintean lortu du garaipena, eta Alex Aranburu hirugarren postuan sailkatu da. Primoz Roglic liderrak eta Juan Ayusok erorikoak izan dituzte, baina helmugaratu dira.
2024/04/03 - 22:39
2024ko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
Itzuliko 3.etapa esprintean amaitu da, eta Quinten Hermans (Alpecin) izan da irabazlea. Azken kilometroaren aurretik eroriko handi bat izan da tropel erdian. Hemen ikus daiteke bertan gertatutakoa.
2024/04/03 - 22:03
Jorge Azanza: ''Ihesaldietan ahalik eta gehien egotea da gurea, ahalik eta ondoen''
Euskaltel-Euskadi taldeko zuzendaria pozik azaldu da asteazkenean James Fouche txirrindulariak emandako mailarekin; izan ere, zeelandaberritarra eguneko ihesaldian sartu da. Esan duenez, taldearen helburua da, bereziki, ihesaldi horietan izatea.
2024/04/03 - 21:53
Pello Bilbao: ''Ostegunean, Gatzaga igoera serioa da; baliteke Vingegaard edo Evenepeoel mugitzea''
Bahrain Victorious taldeko txirrindulari gernikarra sailkapen nagusiko hamargarren postuan dabil, aurreneko hiru etapak jokatuta. Laugarren etapa aztergai, bizkaitarrak uste du faborito nagusietako batzuek aurrera egiteko garaia izan litekeela.
2024/04/03 - 19:41
Quinten Hermansek irabazi du Altsasun, esprintean; Alex Aranburu hirugarren helmugaratu da
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren helmugan. Ez dago aldaketarik sailkapen nagusian, eta Primoz Roglicek lider jarraitzen du; esloveniarrak erorikoa izan du, bai eta Juan Ayusok ere.
2024/04/03 - 18:45
Primoz Roglicek erorikoa izan du Itzuliko 3. etapan
Primoz Roglic esloveniarrak erorikoa izan du 2024ko Itzuliko etapan, Altsasuko helmugarako 38 kilometro falta zirela. Borako txirrindulariak bizikleta hartu, eta lasterketan jarraitu du.
2024/04/03 - 18:31
Itzulia Altsasun da; bertan, 2002an, Aitor Osak etapa irabazi eta sailkapen nagusiko garaipena bideratu zuen
Itziarko txirrindularia iBanesto.com taldean zebilen, garai hartan. Bingen Fernandezekin iritsi zen helmugara, eta esprintean mendean hartu zuen hori. Urte hartako Itzulia eskuratu zuen.
2024/04/02 - 22:02
Paul Lapeira nagusi izan da Kanbon, eta Roglicek lidertzari eutsi dio
Frantziarra azkarrena izan da azken metroetan jokatutako esprintean. Ion Izagirrek erorikoa izan du eta ia minutu erdi galdu du lider esloveniarrarekiko.
2024/04/02 - 20:29
Bingen Fernandez: ''Jon Izagirre erori egin da azken kilometroetan''
Cofidis taldeko txirrindulariak 23 segundo galdu ditu erorikoaren ondorioz eta orain 22. postuan da sailkapen nagusian, Roglic liderrarengandik 44 segundora.
2024/04/02 - 19:43
Itzuliko 2. etapako azken kilometroa
Paul Lapeira frantziarra gailendu da Itzuliko 2. etapa erabaki duen esprintean. Alex Aranburuk bosgarren egin du.
2024/04/02 - 19:23
Paul Lapeirak irabazi du esprintean, Kanbon
Etapako azken lau kilometroetan bi eroriko izan dira, eta tropela etenda iritsi da helmugara. Ion Izagirre izan da kaltetuetako bat, eta dagoeneko 44 segundora dauka Primoz Roglic liderra.
2024/04/02 - 16:45
100 bete dira lehen Euskal Herriko Itzulia egin zenetik
1924ko abuztuaren 7tik 10era egin zuten Euskal Herriko Itzuliaren lehen edizioa. Gerraren ondorioz hainbat urtez etenda egon ostean, 1969an itzuli zen errepidera lasterketa.