Itzulia
2021/04/09 - 19:00
Fraileren eta Aranbururen erasoa, maldan behera!
Ondarroara heltzeko 20 kilometro falta zirela maldan behera jo dute erasoa Astana taldeko Omar Frailek eta Alex Aranburuk.
2021/04/09 - 18:58
Education Firstek tropelaren erritmoa asko bizitu du
Euskal herriko Itzuliko 5. etapa 30 kilometroren faltan Education Firstek erritmoa bizitu du oso ihesaldiko lagunak harrapatzeko.
2021/04/09 - 17:52
6 gizon protagonista Ondarroa bidean
Amador, Leknessund, Honore, Bernard, Cerny eta Schelling txirrindulariek osotu dute Euskal Herriko Itzuliko 6. etapako ihesaldia.
2021/04/09 - 17:26
Gaur 18 urte Valverdek bere lehen garaipena lortu zuen
Egun Movistarren dagoen Alejandro Valverdek duela 18 urte erdietsi zuen bere lehen garaipena profesionaletan Kelme taldearekin. 41 urterekin tropelean jarraitzen du.
2021/04/09 - 16:55
Hondarribiak hartuko du gaur irteera
Euskal Herriko Itzuliko 5. etapa Hondarribian hasi da eta Ondarroan amaituko da. Txirrindulariek 161 kilometro egin beharko dituzte.
2021/04/09 - 16:17
Guerrero, Aristi eta Aranburu, Hoondarribiko irteeran
Oscar Guerrero, Israel taldeko zuzendaria, Mikel Aristi Euskaltel-Euskadiko txirrindularia eta Alex Aranburu, Astanakoa, gaurko etapaz mintzatu dira.
2021/04/08 - 22:00
Ion Izagirre garaile, Pello Bilbao bigarren, eta McNulty da lider berria
Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapak ikuskizun bikaina eskaini du. Eus txirrindularien arteko lehia egon da etapa garaipenarengatik, baita lider aldaketa ere.
2021/04/08 - 21:19
Pello Bilbaoren etsipena eta Ion Izagirreren poza, irabazlea nor izan den jakin denean
Itzuliko laugarren etapako irabazlea nor izan den jakiteko fotofinsha erabili behar izan dute epaileek. Horrela erreakzionatu dute Pello Bilbaok eta Ion Izagirrek.
2021/04/08 - 20:24
Ion Izagirreren erreakzioa etapa garailea dela ohartu denean
Ion Izagirrek irabazi du Itzuliko laugarren etapa, esprint estuan Pello Bilbao mendean hartuta. Ormaiztegikoa honela ohartu da garaipena berea izan dela.
2021/04/08 - 20:22
Laugarren etapako azken kilometroak
Itzuliko laugarren etapak amaiera estua eta emozioz betea izan du. Bideo honetan dituzu ikusgai azken hamar kilometroak.
2021/04/08 - 19:49
Ion Izagirre: ''Hasiera batean Pellok irabazi duela uste izan dut''
Astana taldeko txirrindularia Itzuliko 4. etapan gailendu da, Pello Bilbaorekin esprint estu-estua jokatu ostean.
2021/04/08 - 19:43
Ion Izagirre eta Pello Bilbao, bi lagunen besarkada
Astana taldeko txirrindulariak etapa askoz beranduago jakin du Pello Bilbao laguna gutxigatik gainditu duela Hondarribiko helmugan.
2021/04/08 - 19:26
Ion Izagirrek etapa garaipena lortu du, esprintean Pello Bilbaori nagusituta
Ormaiztegiko txirrindularia izan da Itzuliko laugaren etapako irabazlea. Gernikarra, aldiz, bigarren izan da, esprint estu baten ostean. McNulty da lider berria.
2021/04/08 - 19:17
Izagirreren garaipena, zentimetro batzuengatik
Astana taldeko Ion Izagirrek erdietsi du garaipena Hondarribiko helmugan. Bahrain taldeko Pello Bilbao izan da bigarren, zentimetro batzuengatik.
2021/04/08 - 18:34
Mikel Landaren erasoa Erlaitzeko aldapetan
Team Bahrain Victorious taldeko gizonak erasoa jo eta aurrera egin du 1. mailako Erlaitzeko aldapetan.
2021/04/08 - 18:01
Team Bahrain Victorious taldea lanean Jaizkibelen
Pello Bilbaoren eta Mikel Landaren Team Bahrain Victorious taldeak erritmoa bizitu du oso Jaizkibeleko aldapetan.
2021/04/08 - 17:24
Lau gizonek egin dute aurrera
Asko kostata, baina azkenean Lopez (TFS), Martin (COF), O'Connor (ACT) eta Cepeda (CJR) ziklistek egin dute aurrera eguneko ihesaldia eratuz.
2021/04/08 - 16:25
Gasteizek hartu du gaurko irteera
Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa Gasteizen hasi eta 189 kilometro egin eta gero Hondarribian amaituko da.
2021/04/08 - 15:45
Pello Bilbaoren eta Aranbururen iritzia irteeran
Gasteizeko irteeran Pello Bilbao Bahrain taldeko txirrindulariak eta Alex Aranburu Astana taldekoak gaur gertatu daitekeena aztertu dute.
2021/04/08 - 11:59
Erlaitz, diferentziak egiteko igoera
Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak Euskal Herriko Itzuliko 4. etapa aztertu dute. Jaizkible eta Erlaitz igoko dute azken kilometroetan.