Itzulia
2022/04/05 - 22:35
Julian Alaphilippek zapuztu du Ibon Ruizen ametsa
Julian Alaphilippek irabazi du Itzuliko bigarren etapa, esprintean nagusituta. Tropelak ihes eginda ibili den Ibon Ruiz harrapatu du helmugarako 500 metro falta zirenean. Primoz Rogliek lidergoari eutsi dio.
2022/04/05 - 21:23
Alaphilippe: ''Bikain egin dugu, bagenekien esprintean zer egin behar genuen''
Julian Alaphilippe, Itzuliko bigarren etapako irabazleak, EITB Mediarekin hitz egin du etapa amaitu ostean.
2022/04/05 - 21:07
Ibon Ruiz: ''Atzera begiratu eta tropela ikusi dudanean, mundua gainera etorri zait''
Kern Pharma taldeko txirrindularia lasterketaren buruan iritsi da azken 500 metroetara, baina orduan harrapatu du tropelak. Ezin izan du garaipena lortu, baina mendiko sailkapeneko liderra da. Etaparen analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/04/05 - 20:22
Burgos BH eta Caja Rural taldeetako kirol-zuzendarien arteko tentsioa
Ruben Ruiz (Burgos BH) zuzendariaren autoan jarritako kamara bati esker Itzulia barrutik bizi dezakegu.
2022/04/05 - 19:43
Vianan amaitu den Itzuliko 2. etapako azken kilometroak
Emozio handiko momentuak bizi dira Euskal Herriko Itzuliko 2. etapako azken kilometroetan. Julian Alaphilippek irabazi du.
2022/04/05 - 19:27
Alaphilippe aise nagusitu da esprintean eta bigarren etapa bereganatu du
Julian Alaphilippek irabazi du Itzuliko bigarren etapa, esprintean nagusituta. Tropelak ihes eginda ibili den Ibon Ruiz harrapatu du helmugarako 500 metro falta zirenean. Primoz Rogliek lidergoari eutsi dio.
2022/04/05 - 19:09
Iheslarien arteko borroka, Aguilarreko gainean
Kern Pharma taldeko Ibon Ruizek jantzi du mendiko elastikoa bigarren egunean 12 puntu lortu eta gero.
2022/04/05 - 18:05
Itzulia, Burgos BH taldeko autotik ikusita
Ruben Perez Burgos BH taldeko kirol-zuzendaria bere txirrindulari batekin lasterketa jokatzen ari dela.
2022/04/05 - 17:07
Jumbo-Visma, tropelaren buruan, buru-belarri lanean
Julen Amezketa (CJR), Ander Okamika (BBH), Ibai Azurmendi (EUS), eta Ibon Ruiz (EKP) txirrindulariak dira ihesaldiko lau lagunak.
2022/04/05 - 15:32
Lau euskal txirrindulari eguneko lehen ihesaldian
Leitzatik atera de Itzuliko 2. etapa eta ihesaldia eratu egin da lau euskal ziklistekin: J. Amezketa (CJR), A. Okamika (BBH), I. Azurmendi (EUS) eta I. Ruiz (EKP).
2022/04/05 - 15:21
Giro ikusgarria Leitzako irteeran
Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa Leitzatik atera da. bertan Izagirre anaiekin eta Pello Bilbaorekin izan gara.
2022/04/04 - 22:40
Erlojupeko bizikleta, aerodinamika lagun
Ivan Velascok, Movistar Teameko arduradun teknikoak, erlojuaren kontrako etapetan erabiltzen diren bizikleten ezaugarriak azaldu ditu. Bizikletak bereziak dira, halako etapa azkar eta teknikoentzat propio diseinatutakoak.
2022/04/04 - 22:35
Roglicek hegan egin du Hondarribiko erlojupekoan
Primoz Roglic nagusi izan da Itzuliko lehen etapan. Hondarribian egin den erlojupekoan bost segundo atera dizkio bigarren izan den Evenepoeli eta 16 hirugarren amaitu duen Cavagnari. Esloveniarrak erakustaldia eman du.
2022/04/04 - 21:11
Asier Etxeberria, ''oso pozik'' Itzuliko lehen etapako saiatuenaren saria irabazi ostean
Euskaltel Euskadi taldeko Asier Etxeberriari eman diote Euskal Herriko Itzuliko lehen etapako saiatuenaren saria. Oso pozik azaldu da, eta taldea gogotsu dagoela gaineratu du.
2022/04/04 - 20:28
Remco Evenepoelek sasoia dagoela erakutsi du
Quick-Step Alpha Vinyl Team taldeko Remco Evenepoel ziklistak 9:53ko denbora egin du.
2022/04/04 - 20:06
Roglicek bere semearekin ospatu du liderraren maillota
Jumbo Visma taldeko Primoz Roglic esloveniarrak iaz jantzi zuen liderraren elastikoaren jabe da berriro.
2022/04/04 - 20:03
Roglic esloveniarraren erakustaldia erlojuaren kontra
Jumbo Visma taldeko Primoz Roglicek erdietsi du garaipena Hondarribian eta Itzulia 2022ko lehen liderra da.
2022/04/04 - 19:48
Roglicek erakustaldia eman du erlojupekoan eta Itzuliko lehen liderra da
Primoz Roglic da 2022ko Euskal Herriko Itzuliko lehen liderra. Esloveniarra nagusitu da lehen etapako erlojupekoan, eta bost segundo atera dizkio bigarren izan den Evenepoeli. Cavagna hirugarren izan da, 16 segundora. Ion Izagirrek Roglicek baino 20 segundo gehiago behar izan ditu.
2022/04/04 - 18:32
Euskaltel-Euskadi, prest lasterketa on bat egiteko
Asier Etxeberria ziklistak 10:55ko denbora egin du Hondarribiako erlopupekoan.
2022/04/04 - 18:20
Thomasen eta Ion Izagirreren azken metroak
INEOS taldeko Geraint Thomasek eta egun Cofidisen dagoen Ion Izagirrek oso erlojupeko ona egin dute Hondarribian Itzuliko estreinaldian.