Itzulia
2023/04/06 - 19:35
Vingegaardek Mikel Landa gainditu du bien arteko esprintean, Santurtzin
Bi txirrindulariek La Asturianako igoeran utzi dituzte atzean aurkari guztiak, eta euren arteko lehian daniarra izan da azkarrena helmugan.
2023/04/06 - 19:25
Vingegaard eta Landa La Asturianako igoeran ihes egin duten unea
Itzuliko 4. etapako azken igoeran, Jonas Vingegaardek eta Mikel Landak atzean utzi dituzte gainerako aurkariak, eta, horrela gainditu dute La Asturianako mendatea, aurkariei 30 segundoko aldea aterata.
2023/04/06 - 19:07
Vingegaard eta Izagirreren arteko lehia Itzuliko 4. etapan, esprint berezia irabazteko
Jonas Vingegaard liderra eta Jon Izagirre ormaiztegiarrak norgehiagoka estua izan dute Itzuliko 4. etapako azken esprint berezia eskuratzeko xedearekin.
2023/04/06 - 16:25
Omar Frailek Santurtziko etaparen gaineko xehetasunen berri eman digu, berak diseinatu baitu
Ineos - Grenadiers taldeko txirrindulariaren asmoa izan da ahalik eta ziklista gehienek izatea aukera "ikuskizun ederra emateko". Azken igoera, La Asturiana, gogorra izango da, eta jaitsiera erabakigarria izan liteke: "Aldeak markatzeko modukoa da", dio santurtziarrak.
2023/04/06 - 15:54
Itzulian Hikarako igoeran zer gertatu zen azaldu digu Sergio Higuitak
Bora - hansgrohe taldeko txirrindulari kolonbiarrak esan duenez, ondo zebilen lasterketako onenen parean lehiatzeko, baina oztopatu zuten eta ezin izan zuen garaipenagatik borrokatu.
2023/04/06 - 15:01
Alex Aranburu eta Jon Izagirrek Itzuliko 4. etaparako dituzten asmoez hitz egin digute
Alex Aranburu (Movistar) eta Jon Izagirre (Cofidis) Itzuliko lehen hamar onenen artean daude kokatuta, eta bata zein bestea laugarren etapa irabazteko lehian egon daitezkeen txirrindulariak dira. Honako hauek esan dizkigute.
2023/04/06 - 12:21
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)
Ibilbidean lau mendate puntuagarri izango dira, eta azkena, La Asturiana, 2. mailakoa, helmugarako soilik 15 kilometro geratzen direnean gaindituko dute. Azken jaitsiera, Zugaztietatik, erabakigarria izan liteke.
2023/04/05 - 22:43
Vingegaardentzat Itzuliko 3. etapa eta lidertza
Jonas Vingegaardek bereganatu du garaipena Euskal Herriko Itzuliko 3. etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Etapan bigarren eta hirugarren izan dira Mikel Landa eta Enric Mas hurrenez hurren. Landa bigarren da sailkapen nagusian Vingegaardekiko 5 segundora.
2023/04/05 - 22:32
Euskaltel-Euskadiko Martin, Etxeberria eta Bou min hartuta daude, baina Itzulian jarraituko dute ostegunean
Euskal taldeak baieztatu egin duenez, hiru txirrindulariak Euskal Herriko Itzuliaren osteguneko etaparen irteeran izango dira.
2023/04/05 - 22:31
Vingegaardek maillot horia janzteko joera du
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etapan Jonas Vingegaard nagusitu da. Danimarkarrak liderraren elastikoa jantzi du, azken igoeran Mikel Landa eta Enric Mas mendean hartuta.
2023/04/05 - 21:20
Barrenetxea: ''Mendiko maillota irabaztea posible dela amesten hasi beharko da''
Jon Barrenetxea Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Itzuliko 3. etapa amaituta. Mendiko maillotarekin jarraitzen du hiru etapa gainditu ostean.
2023/04/05 - 21:18
Euskal Herriko Itzuliko 3. etapako une ikusgarrienak
Bideo honetan dituzu ikusgai Euskal Herriko Itzuliko unerik zirraragarrienak. Txirrindulariek Errenteria eta Amasa-Villabona arteko 162,8 kilometroko ibilbideari egin diote aurre.
2023/04/05 - 20:32
Aranburu: ''Etapa oso gogorra izan da, Mas ondo dago eta gure helburua da berari laguntzea''
Alex Aranburu Movistar taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Itzuliko 3. etapa amaituta. Aranburu 10. izan da Vingegaard irabazlearekiko 12 segundora eta 8. da sailkapen nagusian liderrarekiko 24 segundora.
2023/04/05 - 19:55
2023ko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
Bideo honetan duzu ikusgai 2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etapako azken kilometro zirraragarria. Amaierako azken malda erabakigarria izan da.
2023/04/05 - 19:25
Vingegaard da Itzuliko lider berria hirugarren etapako azken aldapan Landa mendean hartu ostean
Jonas Vingegaardek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa. Azken maldan jaun eta jabe izan da danimarkarra. Mikel Landa bigarren izan da, eta Enric Mas hirugarren.
2023/04/05 - 16:32
Abraham Olanok Hikako igoerako aldapa gogorren sekretuak azaldu dizkigu
Itzuliko 3. etapako amaiera ezin gogorragoa izango da txirrindularientzat, % 26rainoko aldapak izango baitituzte zain Hikan. Abraham Olanok horien berri eman dio ETBri.
2023/04/05 - 12:22
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Errenteria – Villabona (162,8 km)
Mendiko sailkapenerako puntuagarriak diren sei mendate daude etapa honetan, 3. mailakoak denak; bereziki gogorra izango da, baina, bukaera, Hikan, % 26rainoko aldapak baitaude.
2023/04/04 - 20:55
Alex Aranburu: ''Ez neukan asmorik saiatzeko beheraka, baina tartetxoa ikusi dut eta saiatu naiz''
Movistarreko txirrindularia bikain dabil Itzulian, beti onenen parean: "Bi egunetan gelditu naiz gertu", deitoratu du, bigarren etapa amaituta.
2023/04/04 - 20:50
Mikel Landaren ihesaldia Itzuliko bigarren etapan
Etapa serio jartzen hasi da 47 kilometrora, Saldiasko Bigarren Mendatean gora (2,3 km % 9,2ra), non Mikel Landak erasoa jo du.
2023/04/04 - 20:40
Jon Barrenetxea: ''Gaurko helburua zen ihesaldian sartzea eta puntu gehiago biltzea, eta lortu egin dut''
Lehen bi etapak amaituta, Caja Rural taldeko txirrindularia dago Mendiko sailkapeneko lehen postuan: "Banekien sasoi onean iristen nintzela, baina Itzulia oso zaila da. Maillot hau ahalik eta egun gehien nahi dut soinean eraman", adierazi du.