2024ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Ezpeleta-Altsasu (190,9 km)
190,9 kilometroko ibilbidea, tartean mendiko sailkapenerako puntuagarriak diren sei mendate; hori gainditu beharko dute 2024ko Euskal Herriko Itzuliko txirrindulariek hirugarren etapan, apirilaren 3an (asteazkena da). Aurtengo Itzuliko etaparik luzeena da, Ezpeletan hasi eta Altsasun amaituko da, eta, eguna bukatuta, parte-hartzaileek Itzuliko erdia izango dute burututa, kontuan izanik probak sei etapa dituela eta, beraz, beste hiru egun geldituko direla aurretik.
Hirugarren etapa honetako sei mendateei erreparatuta, nabarmentzekoa da hiru 2. mailakoak direla, Otsondo, Usategieta eta Lizarrusti hain zuzen ere, eta gainerako hirurak, Uitzi, Zuarrarrate eta Olaberria, 3. mailakoak. Lanean hasi eta berehala, 8,5. kilometroan, tropela Otsondoko pankartapean igaroko da; mendate hori etapan 300 metro eginda hasiko dira igotzen, eta batez beste %Ā 5,7ko malda du. Elizondo eta Doneztebe atzean utzita, Hego Euskal Herrian, Nafarroan, Usategieta igotzen hasiko dira; mendate horrek 11,2 kilometroko igoera du, eta %Ā 3,2koa da, batez beste. Lasterketako 59,8. kilometroan iritsiko dira ziklistak mendate horretako gainera.
Ia segituan, Itzulia Leitzan izango da, eta Uitzi igoko dute; hori 4,7 kilometroko ahalegina izango da, eta batezbesteko malda %Ā 6,9koa du. Lekunberrira jaitsiko dira txirrindulariak, hori eginda, eta, ia-ia arnasa hartzeko tarterik izan gabe, Zuarrarrate igoko dute (6,8 kilometro, %Ā 3,6ko malda).
Etxarri Aranatzek emango dio ongietorria gerora, eta, ondoren, 123. kilometroan, hirugarren etapa honetako aurreneko esprint berezia jokatuko dute, Altsasun. Otsaurten eta Zegaman izango da Itzulia hori eginda, eta Olaberria mendatea dator jarraian; igoera hori laburra da, 1,6 kilometrokoa, baina gogorra ere bai, batez beste %Ā 7,5eko malda baitu. Etapa, puntu horretan, 154,2. kilometroan izango da.
Lizarrusti izan liteke erabakigarria. Mendate horretako pankartatik helmugara, 18 kilometro geldituko dira. Lizarrusti 6,4 kilometroko igoera da, eta batez beste %Ā 4,7ko malda du. Igoera amaitutakoan, Etxarri Aranatzeko esprint berezia izango da, eta horrek, nolabait, etapa garaipenarekin lotutako lehiari hasiera emango dio.
Azken zatia laua da, azkarra. Altsasun ikusiko dugu 2024ko Itzuliko hirugarren podiuma, eta sailkapen nagusia gero eta argiago geldituko da. Hori bai, oraindik hiru etapa izango dira Eibarreko amaierara arte.
PROFILA
--------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 3. etapa (apirilak, 3).
Ibilbidea: Ezpeleta-Altsasu.
Distantzia: 190,9 kilometro.
Goranzko desnibel metatua: 3.008 metro.
Hasiera ordua: 12:43an.Ā
Amaiera ordua: 17:45ean (38 km/h); 17:29an (40 km/h); 17:16an (42 km/h).
3. ETAPAKO MENDATEAK
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
3. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
Alex Aranburu nagusitu da Beasainen, Itzulian, hasiera batean deskalifikatu badute ere
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarrak eskuinaldetik hartu du biribilgune bat, aurkariek ez bezala, eta epaileek deskalifikatzea erabaki dute. Azkenean, baina, ebatzi dute berea dela garaipena. Sailkapen nagusian, Schachmannek lider jarraitzen du.
Senideek Alex Aranburu zoriondu dute, Beasaingo etapa irabazi duela baieztatutakoan
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra lehen postuan helmugaratu da, baina, minutu batzuen buruan, deskalifikatu egin dute, hasieran; epaileek, baina, atzera bota dute erabaki hori, eta Ezkio-Itsasoko ziklista da etapako irabazlea.
Alex Aranburuk irabazi du Itzuliko 3. etapa, epaileek haren deskalifikazioa atzera botata
Ezkio-Itsasoko txirrindulariak lehen postuan zeharkatu du helmuga Beasainen, baina epaimahai teknikoak erabaki du, hasiera batean, hura deskalifikatu eta Romain Gregoireri ematea garaipena; minutu batzuen buruan, dena dela, epaileek ebatzi dute euskal ziklista dela behin betiko irabazlea.
Alex Aranburuk biribilgunea eskuineko aldetik hartu duen unea
Alex Aranburuk Itzuliko 3. etapa irabazi du hasiera batean; gerora, baina, epaimahai teknikoko epaileek deskalifikatu egin dute, azken biribilgunea okerreko partetik hartu omen duelako. Azkenik, epaileek bertan behera utzi dute gipuzkoarrari jarritako zigorra.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 3. etapako ibilbideaz: Zaldibiako zubiaren arriskua
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapa Gipuzkoan izango da osorik, Zarautzen hasi eta Beasainen amaituko baita, 156,3 kilometro egin ostean. Itzuliaren antolatzaileen iritziz, 64. ekitaldiko "etapa nagusia" da. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zarautz-Beasain (156,3 km)
Zazpi mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Santa Ageda, 2. mailakoa da. Etapa Gipuzkoan jokatuko dute, eta oso gorabeheratsua izango da; Itzuliak berak adierazi duenez, "seigarrenarekin batera, etapa nagusia izan liteke".