Rosaren erakustaldia etapa nagusian; lidergoa Henaorentzat
Diego Rosak Euskal Herriko Itzuliaren etapa nagusia irabazi du, Arrateko helmugan eta inoiz baino gogorrago. Erakustaldia emanda egin du, ihesaldian. Italiarrak txirrindularitzatik jaitsi, eta eskuan altxatu duela igaro du helmuga, irribarretsu.
Sergio Henaok (Sky) liderraren maillota eskuratu du, bigarren helmugaratuta. Alberto Contadorrekin (Tinkoff-Saxo) heldu da, eta Purito Rodriguez (Katiuxa) eta Thibaut Pinot (FDJ) sartu dira gero.
Jardunaldiko hirugarren mendatean ihes eginda (zortzi izan dira guztira), Rosak bakarrik hasi du Izuako igoera gogorra ere (3,7 kilometro, 10,95% pendizean). Astanako txirrindularia izan da lehenengoa goian. Atzetik zetorren lauko taldea sakabanatzen hasi da, eta tropelak atzerago zetozen gainontzekoak harrapatu ditu.
Wilco Keldermanek (Astana) ahulezia erakutsi du tropelean. Taldekidarik gabe geratu da, baina jaitsieran talde nagusira heldu da.
Mikel Landak eta David Lopezek (Astana) Urkaregiko igoeran jo dute erasoa, eta laserketa buruaren bila ibili diren Maxime Monfort, Sander Armee (Lotto-Soudal) eta Carlos Verona (Etixx-Quick Step) harrapatu dituzte. Lopezek erritmoa jarri du, hutsartea zabaltzen saiatzen, atzetik Movistar kontrakoa egiten saiatzen zen bitartean.
Arraten gora, Contadorrek tropeleko erritmoa apurtu du. Henaok ondo jarraitu dio, eta biek Landaren asmoak zapuztu dituzte. Nairo Quintana (Movistar) atzean geratu da, ezinean. Etapa guztiko gogortasuna azken igoera honetan izan da nabaria, sakabanatuago igo baitute txirrindulariek.
Rosak eguna biribiltzen zuen bitartean, Henaok eta Contadorrek batera igo dute arrate. Lidergoa, Kolonbiakoarentzat.
5. ETAPAKO SAILKAPENAK
Zure interesekoa izan daiteke
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30etatik 18:30ak arte.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Seixasen eta Lipowitzen arteko lehia azken kilometroan
Paul Seixas (Decathlon) Itzuliko liderrak irabazi du Eibarren abiatu eta amaitu den etapa nagusia, eta, horrela, hirugarren garaipena lortu du edizio honetan. Florian Lipowitz (Red Bull-Bora) eta Javier Romo (Movistar) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
Auto batek Markel Beloki jo du!
Itzuliko 5. etapa lehiatzen ari zenean, helmugarako 45 kilometroren faltan, Lidl-Trek taldeko auto batek kolpe bat eman dio Markel Beloki euskal txirrindulariari. Susto galanta hartu du, baina, zorionez, ez da ezer larririk gertatu.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.
Pello Bilbao: “Nire mentalitatea, Itzulian, bukaerara itxarotea izan da, indarrak ahalik eta ondoen kudeatzea”
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dabil, eta maila ona eman du Galdakaoko etapan, Alex Aranburuk garaipena lortu duen egunean.