Primoz Roglic da Itzuliko lehenengo liderra, Iruneko erlojupekoan erakustaldia emanda
Primoz Roglic esloveniarrak hasiera bikaina eman dio 2024ko Itzuliari, Irunen jokatutako 10 kilometroko erlojupeko saioan aurkariei, Remco Evenepoel eta Jonas Vingegarrd tartean, alde nabarmena aterata. Bera da aurtengo edizioko lehenengo liderra, Evenepoeli 11 segundo atera dizkio, eta Vingegaardi, aldiz, 15.
Roglic (Bora-hansgrohe), Evenepoel (Soudal Quick Step) eta Vingegaard (Visma-Lease a bike), gainontzeko faboritoekin batera, goiz ekin diote erlojupekoari, arratsalderako iragarrita zegoen euria ekiditeko.
Ondorioz, etapak lehenengo ordua bete duenerako ia guztia erabakita egon da. Ibilbidean igoera bakarra izan dute, 4. kilometroan, 3. mailako Olaberriara (1,7 kilometroko aldapa, % 5,2ko desnibelarekin), eta % 10eko azken aldapa laburrarekin.
Esloveniarrak 12 minutu eta 34 segundoko denbora egin du, guiztien artean azkarrena, azken metroetan okerreko bidea hartu eta zenbait segundo galdu dituen arren.
Roglicen antzera, Evenepoelek ere zorigaiztoko momentua izan du, irten eta gutxira erorikoa izan baitu, bihurgune batean. Ondorioz, Vingegaard izan da sentsazio kaskarrenak utzi dituena, erlojupeko garbia eginda Roglicekin eta Evenepoelekin denbora galdu duelako.
Jon Izagirre hamargarren izan da, Roglicek 21 segundo gehiago eginda, eta Pello Bilbao hamaseigarren, 25 segundo gehiago eginda.
ETAPA ETA NAGUSIA
1 - ROGLIC Primož (BORA) 0:12:34
2 - VINE Jay (UAE) +0:07
3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +0:10
4 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:11
5 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:15
6 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +0:16
7 - AYUSO Juan (UAE) (Emirates) d. b.
8 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) d. b.
9 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:19
10 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) +0:21
16 - BILBAO Pello (Bahrain-Victorius) +0:25
Zure interesekoa izan daiteke
Schachmannek irabazi du Gasteizko erlojupekoa, eta 2025eko Euskal Herriko Itzuliko lehenengo liderra da
64. Itzuliari hasiera eman dion 16,5 kilometroko banakako erlojupekoan, Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena. Joao Almeida (UAE) bigarren sailkatu da, irabazlearen denbora bera eginda, eta Florian Lipowitz (Red Bull-BORA) izan da hirugarrena, segundo batera.
Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 1. etapako ibilbideaz: potentzia eta aerodinamika, erlojupekoaren gakoak
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapa apirilaren 7an jokatuko dute, eta 16,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da; Gasteizen jokatuko dute, eta Buesa Arenan hasi eta amaituko da. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.