Itzulia Women
2025/08/15 - 21:06
Oriok liga erabakita uzteko kolpea eman nahi du Zarautzen
Bestalde, emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunek Zarauzko Bandera bereganatzen badu, Oriorekiko aldea handituko du, eta, ondorioz, urrats handia emango du liga berriro irabazteko.
2025/08/15 - 19:41
Eder Etxeberria: ''Alarma gorriarekin ez da gomendatzen inolako kirol ekitaldirik egotea''
Ostiral honetan Castron jokatzekoak ziren KAE-1 ligako eta ETE ligako estropadak bertan behera utzi dituzte beroaldiaren ondorioz. Eder Etxeberria kirol medikuak horrelakoetan nola jokatu azaldu digu.
2025/08/14 - 17:14
Bertan behera geratu dira Castron ostiral honetan jokatzekoak ziren estropadak, tenperatura altuengatik
KAE-1 eta ETE ligetako 13. eta 14. jardunaldiak ziren jokatzekoak, hurrenez hurren.
2025/08/14 - 14:47
Euskotren Ligako azken postua utzita, gehiago nahi du Donostiarrak
Euskotren Ligako sailkapeneko azken postua uztea lortu du Donostiarrak Galizian egindako estropaden ostean. Orain, taldeak gorantz jotzea du helburu. Naroa Garamendik EITB Mediarentzat aztertu du orain arte lortutakoa, eta denboraldi amaierara arteko helburuak ere izan ditu mintzagai.
2025/08/13 - 17:04
Zumaiako Saregileak, Euskotren ligako ezustekoa
Bederatzi urteren ostean bueltatu da Zumaia Euskotren Ligara. Ezusteko itzela ematen ari da gainera, laugarren postuan nahiko egonkortuta baitago. Taldeko Maddi Aranburu eta Ainhoa Segurola arraunlariekin bildu gara taldeak egoera nola bizi duen jakiteko
2025/08/12 - 16:55
Ondarroa, helburua beteta, baina denboraldiarekin pozik ez
Denboraldiaren azken txanpa iristear, jarritako helburu apala bete duten arren, Ondarroa ez dago egindako lanarekin gustura. Orain, etxeko estropadan jendea pozik uztea eta Kontxan egotea dute helburu.
2025/08/11 - 22:45
Santurtzi eta Arkote, igoera play-offetik gertu KAE1 Ligan; puntu 1 Zarautzen eta San Juanen artean, ETE Ligan
KAE1 Ligan Santurtzik eta Arkotek oso hurbil dute Eusko abel Ligara igotzeko play-offerako txartela. Bestalde, ETE Ligan lehia estua dute Zarautzek eta San Juanek; Zarauzko taldeak puntu bakarra ateratzen dio San Juanekoari.
2025/08/11 - 16:26
Arraun Lagunakek eskura du Euskotren Ligako titulua
Arraun Lagunak denboraldi bikaina egiten ari da, eta oso gertu du Euskotren Ligako titulua. EITB Mediak Juan Mari Etxabe entrenatzailearekin hitz egin du. Orain arte egindako lana eta taldeak sasoi amaierara arte dituen helburuak izan ditu mintzagai.
2025/08/10 - 18:29
Oriok marka guztiak hautsi nahi ditu
Boiroko uretan ere Orioko trainerua izan da jaun eta jabe, Eusko Label Ligan bederatzigarren bandera eskuratuz. Bazirudien Donostiarrak aurre egingo ziola, baina azkenean betikoa izan da garaile.
2025/08/10 - 16:48
Arraun Lagunakek Galizian emandako asteburua borobildu du Boiron
Donostiako traineruak Euskotren Ligako Rianxeira Bandera ere irabazi du, Orioren aurretik sailkatuta. Hala, bederatzigarren bandera eskuratu eta ia erabakita utzi du liga.
2025/08/10 - 16:03
Arraun Lagunakek eta Oriok ez dute huts egin eta Boiroko uretan ere nagusitu dira
Larunbatean eskuratu zuten bandera kontuan izanda, bederatzigarren bandera lortu eta Galizian emandako asteburua borobildu dute.
2025/08/09 - 22:58
Oriok bere zortzigarren bandera irabazi du Pobra do Caramiñalen
Gorka Aranberriren ontzia izan da azkarrena, 19:36ko denbora eginda. Zierbena 4 segundora iritsi da, Donostiarra 20ra eta Hondarribia 22ra.
2025/08/09 - 22:51
Arraun Lagunak nagusitu da Galiziako lehen estropadan
Donostiako taldeak bigarren ziabogan lortu du estropada irabazteko aldea, Tolosaldea eta Orio oso gertutik zituela.
2025/08/09 - 22:00
Arraun Lagunakek eta Oriok denboraldiko zortzigarren bandera irabazi dute Pobra do Caramiñalen
Bi traineruak garaile argiak izan dira Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako 9. jardunaldian, Galiziako uretan.
2025/08/09 - 21:05
Getariako entrenatzailea, oso haserre: ''Arraunlariok gero eta gutxiago pintatzen dugu hemen''
Getariako entrenatzailea oso haserre agertu da Pobra do Caramiñalen, Galiziako lehen jardunaldian, aurkitutako estropada eremuarekin.
2025/08/09 - 20:25
Itziar Eguren: ''Indar froga bat zen, eta horretan gure neskak ondo dabiltza''
Arraun Lagunak klubeko presidentea pozik azaldu da Galiziako lehen estropada irabazi ostean. 8. garaipena lortuta, Liga ongi bideratuta dutela baina oraindik asko geratzen dela esan du.
2025/08/08 - 23:04
Traineru guztiak Galizian dira asteburuko jardunaldietarako
Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Galiziako uretara iritsiko dira asteburu honetan. Igandean, Boirora, eta larunbatean, A Pobra do Caramiñalera.
2025/08/08 - 16:25
Cabo da Cruzek mailari eusteko itxaropena du
Galiziarrak Eusko Label Ligako azken tokian dira, eta euren helburua play-offetan sartzea da, hor salbazioa lortzen saiatzeko. Kaiku zazpi puntura dute, amaierarako bederatzi jardunaldiren faltan.
2025/08/07 - 13:07
Getaria, sasoiz
Getaria maila ona ematen ari da 2025 denboraldian. Gaizka Gorostiaga Getariako arraunlariak EITB Mediarekin hitz egin du taldeak orain arte egindako lanaz, eta sasoi amaierara arteko helburuez mintzatu da.
2025/08/06 - 16:38
Tolosaldeak gehiago nahi du
Denboraldi erdia pasata Tolosaldeak bandera bakarra irabazi du, eta hirugarren da sailkapenean. Uxune Urkiak, Tolosaldeko arraunlariak, taldearen egoeraren gainean hitz egin du EITB Mediarekin. Kontxako Bandera irabaztea du amets.