Bredewold: ''Gustuko ditut esprintean amaitzen diren egun gogorrak''
Mischa Bredewoldek irabazi du 2025eko Itzulia Womeneko 1. etapa. Iazko lehendabiziko bi etapa garaipenak ere bereak izan ziren. Herbeheretarrak begiz jota zeukan Aguraingo helmuga.
Mischa Bredewoldek irabazi du 2025eko Itzulia Womeneko 1. etapa. Iazko lehendabiziko bi etapa garaipenak ere bereak izan ziren. Herbeheretarrak begiz jota zeukan Aguraingo helmuga.
Itzulia Womeneko 1. etapa esprintean bukatu da, eta Aguraingo helmugan Mischa Bredewold izan da azkarrena. Anna van der Breggenek eroriko larria izan du helmugarako 8 kilometro falta zirenean.
Mischa Bredewold SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra gailendu da Agurainen, Itzulia Womeneko aurreneko etapan; halaber, Bredewoldek, esprinta eskuratuta, maillot horia ere bereganatu du.
Lehendabiziko etapa esprintean bukatu da, eta Mischa Bredewold izan da azkarrena helmugan. Anna van der Breggenek eroriko larria izan du helmugarako 8 kilometro falta zirenean.
Gainera, Euskal Herriko errepideek Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra hartuko dute.
19 taldetako 113 parte-hartzaile izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen nabarmenenak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
Demi Volleringek hirugarrenez irabazi du Itzulia Women lasterketa. Horrez gain, denboraldi hasiera bikaina egiten ari da. 2025 sasoia hasi baino ez da egin, eta garaipen gehiago bereganatzea du helburu.
Gipuzkoarrak 29. postuan amaitu du 2025eko Itzulia Women. Azken etapa disfrutatzeko aukera izan duela azpimarratu du, indarrez nahiko justu joan arren.
Zarauztarrak seigarren egin du Itzulia Women lasterketako 2. etapan, Mischa Bredewold etapa garaile eta sailkapeneko liderraren denbora berean.
2025eko Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra artean jokatuko da. Bertan, Demi Vollering, Anna van der Bregen, Marlen Reusser, eta Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) bezalako txirrindulariak lehiatuko dira.
19 talde eta 110 txirrindulari izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen esanguratsuak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
EITBk Itzulia Womeneko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
Zumarragan aurkeztu dituzte 2025eko Itzulia Womeneko maillotak. Bideo honetan ikus ditzakezu nolakoak diren liderrak eta puntukako, mendiko zein gazteen sailkapenetako onenek jantziko dituzten elastikoak.
Lasterketa maiatzaren 16tik 18ra jokatuko da. Antolatzaileek Itzulia Womenen 4. edizioan lehiatuko diren izar nagusiak jakinarazi dituzte. Etapa guztiak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.