Giovanni Viscontik irabazi du Galibierren, elur artean
Giovanni Viscontik (Movistar) irabazi du Italiako Giroko 15. etapa, aurtengo edizioko etapa nagusia, Cesana Torinese eta Galibier artean. 114,8 kilometro egin dituzte txirrindulariek. Amaiera Marco Pantaniren omenezko monumentoan izan da.
Etapa gogorra izan da, ibilbideagatik eta eguraldiagatik. Hala ere, Vincenzo Nibali liderrak indartsu jarraitzen duela argi utzi du eta sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.
Viscontik Movistar taldearen bigarren garaipena lortu du. Lehenengoa Alex Dowsett britaniarrak erdietsi zuen banakako lehen erlojupekoan. Viscontik 4 ordu 40 minutu eta 47 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Bigarren Carlos Alberto Betancur kolonbiarra izan da, Niemiec eta Majka poloniarrak hirugarren eta laugarren izan dira, hurrenez hurren, 42 segundora. Nibaliren taldea 54 segundora sartu da.
Samuel Sanchezek erasoa jo du azken kilometroetan baina azkenean 16. sartu da, minutu eta sei segundora. BeƱat Intxausti, berriz, 18. izan da, irabazlearengandik minutu eta 26 segundora.
Astelehenean atseden eguna dute txirrindulariek eta asteartean 16. etapa korrituko dute, aurtego Giroko bigarren Lucena, 237 kilometrokoa, eta mendi ertainekoa.
Etapa:
1 Giovanni VISCONTI ITA MOV 4:40:48
2 Carlos Alberto BETANCUR GOMEZ COL ALM +42
3 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM +42
4 Rafal MAJKA POL TST +42
5 Fabio Andres DUARTE AREVALO COL COL +47
6 Michele SCARPONI ITA LAM +54
7 Vincenzo NIBALI ITA AST +54
8 Cadel EVANS AUS BMC +54
9 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN +54
10 Rigoberto URAN URAN COL SKY +54
11 Robert KISERLOVSKI CRO RLT +54
12 Damiano CARUSO ITA CAN +58
13 Franco PELLIZOTTI ITA AND +58
14 Wilco KELDERMAN NED BLA +1:00
15 Yury TROFIMOV RUS KAT +1:00
16 Samuel SANCHEZ GONZALEZ ESP EUS +1:06
17 Danilo DI LUCA ITA VIN +1:09
18 Benat INTXAUSTI ELORRIAGA ESP MOV +1:26
Ā
Sailkapen nagusia:
1 NIBALI Vincenzo ITA AST 62:02:34 0:00
2 EVANS Cadel AUS BMC 62:04:00 1:26
3 URAN URAN Rigoberto COL SKY 62:05:20 2:46
4 SANTAMBROGIO Mauro ITA VIN 62:05:21 2:47
5 SCARPONI Michele ITA LAM 62:06:27 3:53
6 NIEMIEC Przemyslaw POL LAM 62:07:09 4:35
7 BETANCUR GOMEZ Carlos A. COL ALM 62:07:49 5:15
8 MAJKA Rafal POL TST 62:07:54 5:20
9 POZZOVIVO Domenico ITA ALM 62:08:31 5:57
10 INTXAUSTI ELORRIAGA Benat ESP MOV 62:08:55 6:21
11 KISERLOVSKI RobertCRORLT62:09:166:42
12 TROFIMOV YuryRUSKAT62:09:597:25
13 GESINK RobertNEDBLA62:10:127:38
14 KANGERT TanelESTAST62:10:438:09
15 PELLIZOTTI FrancoITAAND62:10:498:15
16 HENAO MONTOYA Sergio LuisCOLSKY62:10:508:16
17 SANCHEZ GONZALEZ SamuelESPEUS62:11:108:36
18 CARUSO DamianoITACAN62:12:319:57
19 KELDERMAN WilcoNEDBLA62:16:0313:29
20 DI LUCA DaniloITAVIN62:17:1814:44
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.