Navardauskasek amaiera biribila eman dio jardunaldiko ihesaldiari
Ramunas Navardauskasek (Garmin) irabazi du Giroaren 11. etapa hasierako kilometrotan sortutako ihesaldiari amaiera biribila emanda. Jardunaldiak 182 kilometro izan ditu Tarviso eta Vajont artean, eta Vincenzo Nibalik lidergoari eutsi dio.
Navardauskas lituaniarrak helmugarako bost kilometroren faltan jo du erasora, eta helmugara bakarrik heldu da. Daniel Oss eta Stefano Pirazzi italiarrak sartu dira bigarren eta hirugarren, 1:06ra eta 2:59ra hurrenez hurren. Euskaltel-Euskadiko Egoi Martinez ere ihesaldian izan da, eta zazpigarren postuan bukatu du.
Elastiko arrosaren taldeak Navardauskasek baino bost minutu eta erdi gehiago behar izan ditu. Lidergoan Nibalik jarraitzen du, eta bigarren postuan Cadel Evans (BMC) dago, 41 segundora. Hirugarren postuan, Rigoberto Uran (Sky), 2:04ra. BeƱat Intxausti tropela baino 18 segundo lehenago helmugarartu da, eta sailkapen nagusian bederatzigarren kokatu da.
Ostegunean hamabigarren etapa jokatuko da, Longarone eta Treviso artean (127 kilometro). Etapa laua izango da, ihesaldietarako aproposa.
11. etapa:
1 Ramunas NAVARDAUSKAS LTU GRS 4:23:14
2 Daniel OSS ITA BMC +1:08
3 Stefano PIRAZZI ITA BAR +2:59
4 Salvatore PUCCIO ITA SKY +3:07
5 Paul MARTENS GER BLA +3:07
6 Danilo DI LUCA ITA VIN +3:07
7 Egoi MARTINEZ DE ESTEBAN EUS EUS +3:07
8 Serge PAUWELS BEL OPQ +3:10
9 Evgeny PETROV RUS TST +3:11
10 Jackson RODRIGUEZ VEN AND +3:25
11 Juan Jose COBO ACEBO ESP MOV +3:25
12 Vladimir GUSEV RUS KAT +3:25
13 Jens KEUKELEIRE BEL OGE +3:36
14 Frederik VEUCHELEN BEL VCD +3:36
15 Guillaume BONNAFOND FRA ALM +3:51
16 Leonardo Fabio DUQUE COL COL +3:51
17 Patrick GRETSCH GER ARG +3:51
18 Johan LE BON FRA FDJ +3:51
19 Cayetano JosƩ SARMIENTO TUNARROSA COL CAN +3:51
20 BeƱat INTXAUSTI ELORRIAGA EUS MOV +5:47
Sailkapen nagusia:
2 Cadel EVANS AUS BMC 41
3 Rigoberto URAN URAN COL SKY +2:04
4 Bradley WIGGINS GBR SKY +2:05
5 Robert GESINK NED BLA +2:12
6 Michele SCARPONI ITA LAM +2:13
7 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN +2:55
8 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM +3:35
9 BeƱat INTXAUSTI ELORRIAGA EUS MOV +4:05
10 Domenico POZZOVIVO ITA ALM +4:17
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.