Nibalik lidergoa kendu dio Beñat Intxaustiri
Alex Dowsett Movistar taldeko britaniarra nagusitu da Italiako Giroko zortzigarren etapan. Txirrindulariek 54,8 egin dituzte, erlojuaren kontra, Gabicce Mare eta Saltara artean. Vincenzo Nibali (Astana) da lider berria.
Eguneko denborarik onena Dowsettena izan da (ordu 1, 16 minutu eta 27 segundo), bigarren Sky taldeko Bradley Wiggins izan da, 10 segundora; hirugarren, Tanel Kangert (Astana) estoniarra 14 segundora; eta, laugarren, Vincenzo Nibali, 21 segundora.
Beñat Intxausti sailkapeneko ordura arteko liderrak ez du etapa ona egin eta lau minutu eta bi segundo galdu ditu irabazlearekiko. Samuel Sanchez ere ez da ondo ibili eta hiru minututik gora galdu du. Euskaldunen artean, Juanma Garate izan da onena; 19. denborarik onena egin du.
Sailkapen nagusia goitik behera aldatu da. Orain Vincenzo Nibali da lider berria; bigarren, Cadel Evans australiarra (BMC) 29 segundora; eta, hirugarren, Robert Gesink holandarra (Blanco) minutu eta bost segundora.
Igandean 9. etapa lehiatuko dute, 170 kilometro Sansepolcro eta Florencia artean. Mendi ertaineko etapa da, hiru mendate baititu azken tartean (Vallombrosa, lehen mailakoa; Venta le Croci, 3. mailakoa eta Fiesole 4. mailakoa).
Etapako sailkapena:
1 Alex Dowsett MOV 1h16:27
2 Bradley Wiggins SKY 10"-ra
3 Tanel Kangert AST 14"-ra
4 Vincenzo Nibali AST 21"-ra
5 Stef Clement BLA 32"-ra
6 Luke Durbridge OGE 35"-ra
7 Cadel Evans BMC 39"-ra
8 Manuele Boaro TST 45"-ra
9 Sergio Luis Henao SKY 53"-ra
10 Michele Scarponi 53"-ra
11 Robert Gesink BLA 1:22-ra
12 Rigoberto Urán 1:48-ra
13 Patrick Gretsch ARG 1:48-ra
14 Wilco Kelderman BLA 1:57-ra
15 Jesse Sergent RLT 2:00-ra
16 Przemyslaw Niemiec 2:13-ra
17 Nelson Oliviera RLT 2:17-ra
18 Ryder Hesjedal GRS 2:23-ra
19 Juanma Garate BLA 2:28-ra
20 Domenico Pozzovivo ALM 2:34-ra
29 Samuel Sánchez a 3:17-ra
41 Beñat Intxausti a 4:02-ra
60 Xabier Zandio a 4:56-ra
Sailkapen nagusia:
1 Vincenzo Nibali AST
2 Cadel Evans BMC a 29"-ra
3 Robert Gesink BLA a 1:15-ra
4 Bradley Wiggins SKY a 1:16-ra
5 Michele Scarponi LAM a 1:24-ra
6 Ryder Hesjedal GRS a 2:05-ra
7 Sergio Henao SKY a 2:11-ra
8 Mauro Santambrogio VIN a 2:43-ra
9 Przemyslaw Niemiec LAM a 2:44-ra
10 Rigoberto Urán SKY a 2:49-ra
11 Pieter Weening OGE a 2:50-ra
12 Tanel Kangert AST a 3:02-ra
13 Wilco Kelderman BLA a 3:26-ra
14 Beñat Intxausti MOV a 3:36-ra
15 Samuel Sanchez EUS a 3:43-ra
16 Domenico Pozzovivo ALM a 4:05-ra
17 Rafal Majka TST 4:09-ra
18 Fabio Aru AST a 4:31-ra
19 Thomas Danielson GRS a 4:37-ra
20 Ivan Santaromita BMC a 4:50-ra
27 Juanma Garate 5:42-ra
38 Jorge Azanza 8:25-ra
50 Egoi Martinez 11:19-ra
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.