36 urterekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luca Paolini da lider berria, hirugarren etapa irabazi ostean

Katusha taldeko txirrindulariak helmugarako 6,6 kilometro falta zirenean jo du erasoa. Evans izan da bigarren, eta Hesjedal hirugarren. Samuel Sanchezek bosgarren postuan bukatu du etapa.
18:00 - 20:00
Paolinik etapa garaipena eta lidergoa eskuratu ditu

Luca Paolinik (Katsuha) irabazi du Giroko hirugarren etapa, eta bera da lasterketako lider berria. Sorrento eta Marina di Ascena artean korritu da 222 kilometroko etapa hau, eta helmugarako 6,6 kilometro falta zirenean jo du erasoa Paolinik. Inor ez da italiarraren gurpila jarraitzeko gai izan, eta etapa garaipena lortu du.

Giroa irabazteko faboritoak diren txirrindulariak bat eginda iritsi dira helmugara, etapa irabazlearekiko 15 segundora. Cadel Evans (BMC) izan da bigarren, eta Ryder Hesjedal (Garmin-Sharp) hirugarren. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) bosgarren izan da, eta BeƱat Intxaustik (Movistar) zortzigarren postuan bukatu du etapa.

Sailkapen nagusiko liderra Luca Paolini da, eta 17 segundoko abantaila du bigarren sailkatua den Bradley Wigginsekiko (Sky), eta hirugarren postuan dagoen Rigoberto Uranekiko (Sky). BeƱat Intxausti (Movistar) sailkapen nagusiko laugarren postuan dago, liderrarekiko 27 segundora.

3. etapako sailkapena:

1. Luca Paolini (Katusha) 5:43:50

2. Cadel Evans (BMC) + 16

3. Ryder Hesjedal (Garmin-Sharp) d.b.

4. Mauro Santambrogio (Vini Fantini) d.b.

5. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.

6. Giampaolo Caruso (Katusha) d.b.

7. Pieter Weening (Orica-Greenedge) d.b.

8. Bradley Wiggins (Sky) d.b.

9. BeƱat Intxausti (Movistar Team) d.b.

10. Robert Gesink (Blanco) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Luca Paolini (Katusha)

2. Bradley Wiggins (Sky) + 17

3. Rigoberto Uran (Sky) d.b.

4. BeƱat Intxausti (Movistar Team) + 26

5. Vincenzo Nibali (Astana) + 31

6. Valerio Agnoli (Astana) d.b.

7. Ryder Hesjedal (Garmin-Sharp) + 34

8. Giampaolo Caruso (Katusha) + 36

9. Yury Trofimov (Katusha) d.b.

10. Sergio Luis Henao (Sky) + 37

    Zure interesekoa izan daiteke

    Gehiago ikusi
    Publizitatea
    X
    Publizitatea
    X