Frantziako Tourra
2023/07/15 - 20:48
Carlos Rodriguezek irabazi duen 14. etapako azken kilometroa
Espainiarrak Vingegaard eta Pogacar aurreratu ditu azken kilometroetan eta bost segundoko aldearekin iritsi da helmugara. Hemen dituzu azken kilometroaren irudiak.
2023/07/15 - 20:39
Motor batek Pogacarren erasoa zapuztu du
Helmugarako 12 kilometro inguru falta zirenean, Tadej Pogacarrek erasoa jo du Jonas Vingegaard atzean utzi nahian, baina haien aurretik zihoazen motorrek bidea oztopatu dute eta esloveniarraren erasoa zapuztu dute.
2023/07/15 - 20:02
Carlos Rodriguezek faboritoak gainditu ditu etapa bereganatzeko
Espainiarrak Vingegaard eta Pogacar aurreratu ditu azken kilometroetan eta bost segundoko aldearekin iritsi da helmugara. Pogacar izan da bigarren eta Vingegaard hirugarren, maillot horia mantenduz.
2023/07/15 - 16:30
Tourreko 14. etapa neutralizatu egin behar izan dute hasieran eman den eroriko handi batengatik
Frantziako Tourreko 14. etaparen hasieran eroriko handia eman da, eta, ondorioz, neutralizatu egin behar izan dute. Ondoren, berriz martxan jarri da. Antonio Pedrerok, Louis Mentjesek eta Esteban Chavesek lasterketa utzi dute.
2023/07/14 - 21:37
Kwiatkowskiren garaipena eta Pogacarrek zortzi segundo atera dizkio Vingegaardi
Michal Kwiatkowski poloniarrak irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 13. etapa, bakar-bakarrik helmugaratuz. Sailkapen nagusiko lehian, Tadej Pogacar azkarrago ibili da eta zortzi segundo atera dizkio Jonas Vingegaardi, orain bederatzira duena.
2023/07/14 - 20:26
Matxin: ''Taldea bikain egon da, Pogacar gero eta hobeto dago, pozik gaude''
Jose Antonio Fernandez 'Matxin' Tadej Pogcar taldeburu duen UAE Emirateseko kirol zuzendariak Frantziako Tourreko 13. etapan gertatutakoari buruz hitz egin du EITB Mediarekin. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/07/14 - 20:08
Kwiatkowskik irabazi duen 13. etapako azken kilometroa
Michal Kwiatkowskik (INEOS Grenadiers) bereganatu du garaipena Frantziako Tourreko 13. etapan. Poloniarra ihes eginda iritsi da, eta ospatzeko ere tartea izan du Grand Colombier mendateko helmugan. Faboritoen arteko lehian, aldiz, Tadej Pogacarrek 7 segundo atera dizkio Jonas Vingegaardi.
2023/07/14 - 19:41
Pogacar eta Vingegaarden arteko lehia Grand Colombierreko igoeran
Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) eta Tadej Pogacar (UAE Emirates) tropelaren ondoan mantendu dira etapa osoan zehar, azken metroetan esloveniarrak erasoa jo eta maillot horia jarraitzeko gai izan ez den arte.
2023/07/14 - 19:41
Frantziako Tourreko 14. etaparen profila eta ibilbidea: Annemasse-Morzine les Portes du Soleil (151,8 km)
4.200 metroko desnibel metatuak proban jarriko ditu parte-hartzaileen erresistentzia, Morzinen garaipena lortu nahi badute, beren jaitsiera-dohainak erakusteko beharraz jabetuko direnak.
2023/07/14 - 19:23
Kwiatkowskik bereganatu du garaipena Grand Colombierren, eta Pogacarrek zortzi segundo jan dizkio Vingegaardi
Michal Kwiatkowskik irabazi du Frantziako Tourreko 13. etapa, helmugara bakarka iritsita. Faboritoen arteko lehian, aldiz, Tadej Pogacarrek zazpi segundo atera dizkio Jonas Vingegaardi; ondorioz, esloveniarra danimarkarrarekiko bederatzi segundora dago, orain, sailkapen nagusian.
2023/07/14 - 17:40
Pello Bilbao: ''Itzela da euskal txirrindularitzan bizitzen ari garen momentua''
Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa bereganatu eta gero, euskal txirrindularitza bizitzen ari den momentua itzela dela azpimarratu du Pello Bilbaok. "Bi euskaldunek bi etapa irabazita, Izagirrerrekin horrelako momentua bizi ahal izatea poztasun handikoa da" gaineratu du.
2023/07/14 - 16:16
Jon Izagirre: ''Afarian pixka bat ospatu genuen garaipena, taldea oso ilusionatuta dago aurtngo Tourrean''
Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi zuen Jon Izagirrek. Gipuzkoako txirrindulariak taldearekin nola ospatu zuen kontatu dio EITB Mediari, 13. etapa abiatu aurretik.
2023/07/14 - 15:35
''Um ble ble''ren doinuan ospatu dute Jon Izagirreren garaipena Cofidis taldean
Jon Izagirrek Frantziako Tourraren 12. etapan lortutako garaipena "Um ble ble" abestuz ospatu zuten Cofidis taldeko kideek, Jon Izagirrek berak gidatuta.
2023/07/13 - 22:26
Ormaiztegiko herritarrak, pozez gainezka Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa irabazi ostean
Ormaiztegiko herritarrek poz handia hartu dute Jon Izagirrek Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi ostean.
2023/07/13 - 21:42
Jon Izagirre, beste behin, maisu
Jon Izagirre jaun eta jabe izan da Frantziako Tourreko 12. Etapan, eta bakarrik helmugaratu da Tourreko bere bigarren garaipena eskuratzeko.
2023/07/13 - 20:48
Bingen Fernandez: ''Bagenekien ihesaldirako eguna gaur izango zela''
Bingen Fernandez txirrindulari ohiak eta Cofidis taldeko zuzendariak Jon Izagirrek Tourraren 12. etapan lortutako garaipena goraipatu du, taldearen bigarrena lasterketa honetan.
2023/07/13 - 20:31
Jon Izagirre, podiumean Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi eta gero
Jon Izagirre gipuzkoarrak Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi du, bere bigarrena lasterketa honetan. Cofidis taldeko txirrindulariak erasora jo du helmugarako 30 kilometro falta zirenean, eta azkenean, etaparen garailea izan da.
2023/07/13 - 20:14
Jon Izagirre: ''Nire indarrekin konfiantza neukan etapa eskuratzeko''
Jon Izagirrek irabazi du Frantziako Tourreko 12. etapa, eta prentsaurrekoan oso pozik agertu da Frantziako lasterketan lortutako bigarren garaipenarekin.
2023/07/13 - 20:11
Jon Izagirreren erasoa eta bakarkako azken kilometroak Tourreko 12. etapa irabazteko
Jon Izagirrek Frantziako Torreko bere bigarren garaipena eskuratu du lasterketaren 12. etapan. Helmugarako 30 kilometro falta zirenean, gipuzkoarrak ihes egin du eta jarraitzaileek ezin izan dute Izaguirre harrapatu.
2023/07/13 - 19:34
Jon Izagirrek irabazi duen 12. etapako azken kilometroa
Jon Izagirre (Cofidis) gipuzkoarra bakarrik iritsi da helmugara, 30 kilometroren faltan ihesaldia eman ostean. Bideo honetan etapako azken kilometroa ikus dezakezu.