Frantziako Tourra
2023/07/19 - 22:55
Vingegaardek Tourra erabaki du eta Pogacar jota geratu da, Felix Gallek Courchevelen irabazitako etapan
Austriarrak etapa nagusia irabazi du, bere lehen partaidetzan. Pello Bilbao hirugarren izan da helmugan.
2023/07/19 - 22:52
Tadej Pogacar: ''Bizikleta gainean izan dudan egunik txarrenetarikoa izan da''
Felix Gall, Jonas Vingegaard, Tadej Pogacar eta Pello Bilbao txirindularien hitzak, 2023ko Frantziako Tourreko 17. etaparen ostean.
2023/07/19 - 22:45
Felix Gall irabazle etapa nagusian; eta Vinegaardek Tourra erabakita utzi du
Felix Gall austriarra gailendu da Frantziako Tourreko etapa nagusian. Pogacarri indarrak huts egin diote eazken igoeran eta Vingegaardek nagusian duen aldea handitu du. Pello Bilbao, bikain, hirugarren helmugaratu da.
2023/07/19 - 20:40
La Lozeko igoerako azken kilometroak eta Courchevelgo helmugarako iritsiera
Ikusi berriro 2023ko Frantziako Tourreko 17. etapako azken kilometroak, Tourra Vingegaarden mesedetan erabakita utzi dutenak
2023/07/19 - 20:36
Pello Bilbao: ''Sailkapenean postu batzuk aurrera egiten saiatu gara''
Pello Bilbao gernikarra Tourreko 17. etapako protagonistetako bat izan da. Eguneko ihesaldian sartu da, eta azkenerako hirugarren amaitu du etapan.
2023/07/19 - 09:13
Frantziako Tourraren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint-Gervais Mont-Blanc-Courchevel (165,7 km)
Sailkapen nagusiko onenentzako etapa da; izan ere, 1. mailako bi mendate igo beharko dituzte, 2. mailako bat, eta azkena, Col de la Loze, maila berezikoa. Vingegaardek atzo lortutako garaipenak lana zaildu dio Pogacarri, lehen postura hurbiltzeko emaitza historikoa lortu beharko bailuke gaur.
2023/07/19 - 00:29
Vingegaardek hegan egin du erlojupekoan eta orain ia 2 minutuko aldea du Pogacarrekin sailkapen nagusian
Danimarkarrak erakustaldia eman du 22,4 kilometroko erlojuaren kontrako saioan, asteazkeneko mendiko etapa nagusiaren atarian.
2023/07/18 - 22:51
Vingegaard oso gustura egindakoarekin; Pogacar, etapa nagusiari begira
Jonas Vingegaardek aurkari guztiak jipoitu ditu Frantziako Tourreko erlojuaren kontrako saioan. Tadej Pogacar ia 2 minutura da orain sailkapenean, baina esloveniarrak ez du itxaropena galdu.
2023/07/18 - 22:34
Jonas Vingegaardek erakustaldia eman du Tourreko erlojupekoan
Danimarkarrak lidergoa sendotu du, Tadej Pogacarri minutu eta 38 segundo aterata. Esloveniarrak bigarren jarraitzen du sailkapen nagusian, baina orain minutu eta 48 segundora dago. Pello Bilbaok laugarren denbora onena egin du.
2023/07/18 - 21:03
Mikel Landaren Izagirre anaien eta Alex Aranbururen hitzak, erlojupekoaren ostean
Mikel Landak, Gorka eta Jon Izagirrek eta Alex Araburuk rlojuaren kontrako saioaren gogortasuna azpimarratu dute, Frantziako Tourreko 16. etapa bukatu ostean.
2023/07/18 - 20:47
Pello Bilbao: ''Ez nuen espero hain aurrean geratzea''
Bizkaitarrak erlojuaren kontrako saio bikaina egin du, Frantziako Tourreko 16. etapan. Laugarren izan da, Vingeegaard, Pogacar eta Van Aert txirirndularien atzetik eta sailkapen nagusian zazpigarren dago.
2023/07/18 - 20:16
Vingegaardek eta Pogacarrek erlojupekoan izandako lehia ikusgarriaren momenturik onenak
Jonas Vingegaardek erakustaldia eman du 2023ko Frantziako Tourreko 16. etapako eroluaren kontrako lehian. Aurkari guztiak jipoitu ditu eta lidergoa sendotu du. Tadej Pogacar ia 2 minutura du orain sailkapen nagusian.
2023/07/18 - 09:09
Frantziako Tourreko 16. etaparen profila eta ibilbidea: Passy - Combloux (22,4 km, erlojupekoa)
Horiz jantzitako txirrindulariak mahaian kolpea emateko aukera izango du sailkapenaren goialdean planto egiteko, baina baita aurkariek ere loria kentzen saiatzeko.
2023/07/16 - 21:34
Carlos Rodriguez: ''Egindakoarekin pozik egon behar gara eta beste bi etapa nagusietan pentsatu behar dugu''
Carlos Rodriguez, INEOSeko txirrindulariak, Frantziako Tourreko 15. etapari buruz hitz egin du. Jardunaldi honetan 19. postuan geratu den arren, sailkapen nagusian hirugarren mantentzen da.
2023/07/16 - 21:04
15. etaparen azken igoerako amaierako kilometroak
Wout Poelsek irabazi du Saint-Gervais Mont-Blancen. Jonas Vingegaardek, bestalde, liderraren maillot horiari eutsi dio, Tadej Pogacarrekin batera helmugaratuta. Mikel Landa, berriz, bosgarren iritsi da helmugara. Hemen dituzue ikusgai 15. etaparen azken igoerako amaierako kilometroak.
2023/07/16 - 20:18
Poelsek irabazi du Saint-Gervais Mont-Blancen; Vingegaard eta Pogacar batera helmugaratu dira
Wout Poelsek irabazi du Frantziako Tourreko 15. etapa, helmugara bakarka iritsi ostean. Bestalde, Jonas Vingegaardek liderraren maillot horiari eutsi dio, Tadej Pogacarrekin batera helmugaratuta.
2023/07/16 - 17:00
Zale batek hainbat txirrindulari erortzea eragin du Tourreko 15. etapan
Frantziako Tourreko 15. etapa hasi eta gutxira, hainbat txirrindulari lurrera joan dira. Zale batek haietako bat kolpatu du, eta hura lurrera erortzean beste hainbat ere atzetik joatea eragin du.
2023/07/15 - 23:11
Pello Bilbao: ''Lehengo hamar postuen artean sailkatzeko borrokatuko naiz''
Frantziako Tourreko 14. etapan Jumbo-Visma taldeak sekulako erritmoa ezarri duela adierazi du Pello Bilbaok. Bai atzo eta bai gaur onenekin nahiko denbora galdu du gernikarrak baina "lehengo hamar postuen artean sailkatzeko borrokatuko dela" gaineratu du.
2023/07/15 - 23:02
Frantziako Tourreko 15. etaparen profila eta ibilbidea: Les Gets - Saint-Gervais Mont-Blanc (179 km)
Mendate gogorretan oinarritutako etapa izango da, txirrindularien indarrak mugan jarriko dituena.
2023/07/15 - 22:23
Carlos Rodriguezen garaipena eta Vingegaardek segundo bat atera dio Pogacarri
Carlos Rodriguez (INEOS) espainiarrak indar erakustaldia eman du Frantziako Tourreko 14. etapako azken kilometroetan Pogacar eta Vingegaard faboritoei aurrea hartuz. Hala, hirugarren postuan jarri da sailkapen nagusian.