Espainako Vuelta
2024/07/24 - 15:27
Euskaltel-Euskadik Vueltan lehiatuko den taldea iragarri du
Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Victor De la Parte, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Luis Angel Mate dira talde laranjak aukeratutako txirrindulariak.
2024/07/18 - 18:55
Landa, Roglic eta Kuus 2024ko Vueltan izango dira
Vueltaren zuzendaria Gasteizen izan da 18. etapa aurkezteko, Arabatik zehar lehiatuko dena ibilbide osoa.
2024/07/18 - 17:19
2024ko Vueltako 18. etapa aurkeztu dute, Araban zehar lehiatuko dena
Itzulia abuztuaren 17an hasiko da, Lisboan (Portugal), eta irailaren 8an amaituko da, Madrilen. 18. etapan Arabako lurraldetik soilik igaroko da, Gasteizen hasiz eta Maeztun amaituz, irailaren 5ean.
2024/05/05 - 21:15
Demi Volleringek Espainiako Vuelta irabazi du lehenengoz, azken etapan nagusituta
Herbeheretarra bakarrik iritsi da helmugara, Evita Muzic (FDJ) eta Riejanne Markus (Team Visma) txirrindularien aurretik.
2024/05/04 - 20:26
Marianne Vosek irabazi du Sigüenzan, eta Vollering lider iritsi da azken etapara
Herbehereetako txirrindulari beteranoa, Visma taldekoa, ihesaldien taldeari gailendu zaio azken aldapan erasoa jota.
2024/05/03 - 22:12
Evita Muzicek irabazi du Laguna Negran, eta Demi Volleringek lidertza sendotu du
Txirrindulari frantziarra nagusitu da La Laguna Negra mendatean kokatutako helmugan, eta haren atzetik sartu da Demi Vollering lasterketako liderra.
2024/05/01 - 21:54
Kristen Faulknerrek irabazi du Espainiako Vueltako laugarren etapa; Marianne Vosek jantzi du maillot gorria
EF Education taldeko txirrindulari estatubatuarrak bakarka irabazi du lasterketako laugarren jardunaldian; haizeak markatu du hori, 19 ziklistak osatutako multzo bat aurretik gelditu baita. Vismako herbeheretarra denbora-sariei esker jarri da lider.
2024/04/30 - 22:58
Vos herbeheretarrak irabazi du hirugarren etapa eta Vas hungariarrak lidergoari eutsi dio
Tropelak amaieratik 7,5 kilometrora harrapatu du Mireia Benito kataluniarra, ehun kilometro baino gehiagoz ihesean egon ondoren.
2024/04/30 - 00:02
Jackson kanadarrak irabazi du bigarren etapa eta Vas hungariarra da lider berria
Azken hiru kilometroetan izandako bi erorikoek azken esprinta baldintzatu dute, eta egoera hori baliatu du EF Education taldeko txirrindulariak garaipena bereganatzeko.
2024/04/29 - 23:58
Espainiako Itzuliako 2. etapako laburpena, Alison Jacksonen garaipenarekin
Kanadiarra esprintean gailendu da, ibilbideko 118,3 kilometroak beteta. Blanka Vas hungariarra lider jarri da sailkapen nagusian.
2024/04/28 - 20:20
Gaia Realini da lehen liderra, Lidl-Trek taldeak lehen eguneko erlojupekoa irabazita
Estatubatuarrek 19 minutu eta 20 segundo behar izan dituzte taldekako erlojuaren kontrako 16 kilometroak egiteko. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa hamabosgarren izan da.
2024/04/26 - 13:48
Santestebanek eta Ostolazak ez dute Espainiako Vueltan parte hartuko, arnas arazoen ondorioz
Ane Santestebanek eta Uxue Ostolazak ez dute parte hartuko 2024ko Vueltan Laboral Kutxa taldearekin, arnas arazoak izan dituztelako. Beraz, Eraso, Oyarbide, Quagliotto, Schweikart, Silvestri, Tomasi eta Tonetti txirrindulariek osatuko dute Espainiako lasterketarako taldea.
2024/03/08 - 16:01
Emakumezkoen Vueltak zortzi etapa izango ditu, eta apirilaren 28a eta maiatzaren 5a bitartean jokatuko da
Valentziatik abiatuko da, eta Madrilen amaitu. Zortzi etapa izango ditu, eta Bizkaia-Durango eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa dira bertan parte hartuko duten 23 taldeetako bi.
2024/02/16 - 16:18
Jorge Azanza (Euskaltel-Euskadi): "Gonbidapen hau oso garrantzitsua da"
Vueltaren aurtengo edizioan parte hartzeko jasotako gonbidapena pozik hartu du taldeko kirol arduradunak. Abuztuaren 17an abiatuko da lasterketa.
2024/02/16 - 16:04
J. Oroz: "Vueltan parte hartzea oso pozgarria da Kern Pharmarentzat, momentu egokian datorkigu gonbidapena"
Taldeko managerra pozik azaldu da Espainiako Vueltako antolatzaileen gonbidapena jaso ostean.
2024/02/16 - 13:30
Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma taldeek Vueltan hartuko dute parte, gonbidatuta
Bi gonbidatu horiez gain, World Tourreko 18 ekipoak eta UCI Pro Teameko lehen bi sailkatuak (Lotto Dstny eta Israel Premier Tech) ere izango dira lehian.
2023/12/21 - 19:25
Vingegaardek eta Kussek Vismarekin berritu dute 2027 eta 2028ra arte, hurrenez hurren
Bi txirrindulariak eroso agertu dira klubarekin, bai pertsonalki, bai lortutako emaitzekin.
2023/12/19 - 22:11
2024ko Espainiako Itzuliak Araba zeharkatuko du irailaren 5ean
Hemezortzigarren etapa Gasteiztik irtengo da eta Izkiko Parke Naturalean amaituko da, 175 kilometro eginez.
2023/11/21 - 18:04
2024ko Espainiako Vueltako etapa bat Gasteizen hasiko da, eta Izkiko Parke Naturalean amaitu
Radio Vitoriak aurreratu du, asteartean; gainera, iragarri ere iragarri du ia itxita dagoela 2024ko Euskal Herriko Itzuliko etapa bat Legution bukatzea.
2023/09/18 - 01:44
Kaden Grovesek irabazi duen 2023ko Espainiako Vueltako 21. etaparen laburpena
Kaden Grovesek (Alepcin-Deceuninck) irabazi du 2023ko Espainiako Vueltako azken etapa, eta Sepp Kuss (Jumbo Visma) izan da edizioko txapelduna.