Vuelta (15. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Philipsenek lortu du etapa garaipena

Jasper Philipsenek irabazi du Vueltako 15. etapa, esprintean Ackermann eta Steimle mendean hartuta. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Roglicek jarraitzen du lidergoan.
Jasper Philipsen, 15. etapan lortu duen garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB

Jasper Philipsenek (UAE Emirates) irabazi du 2020ko Vueltako 15. etapa, Mos eta Puebla de Sanabria artean egin dena, edizio honetako luzeena 230,8 kilometroko ibilbidearekin. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) lidergoan jarraitzen du.

Philipsenek 22 urte ditu eta esprintean lortu du garaipena, bere kirol-ibilbideko garrantzitsuena, Pascal Ackermann (Bora Hansgrohe) eta Jannik Steimle (Deceuninck Quick Step) mendean hartuta.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon; Primoz Roglic da liderra, Richard Carapaz (Ineos) bigarren 39 segundora eta Hugh Carthy (EF) hirugarren, 47 segundora.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X