Europako Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilse Pluimersek irabazi du 23 urtez azpiko Europako Txapelketako errepideko proba

Herbeheretarra nagusitu da Hoogeveenen hasi eta Col du VAMen amaitutako ibilbidean. Anna Shackley britainiarra izan da bigarren eta Linda Zanetti suitzarra hirugarren. Eneritz Vadillok 20. bukatu du; Idoia Erasok, aldiz, 30. postuan.
Shackely, Pluimers eta Zanetti
Shackely (2.), Pluimers (irabazlea) eta Zanetti (3.), podiumean. Argazkia: @UEC_cycling

Ilse Pluimersek irabazi du 23 urtez azpiko Europako Txapelketako emakumezkoen errepideko proba, ostiral honetan, irailaren 22an, Herbehereetan. Onena izan da Hoogeveenen hasi eta Col du VAMen amaitutako lasterketan.

Zoe Backstedek (Britainia Handia) gatza eta piperra jarri dizkio probari tropeletik ihes eginda, baina harrapatu egin dute helmugara iristeko 10 kilometro falta zirenean. 30 txirrindularik osatutako taldea iritsi da azken maldara, eta han nagusituta da Pluimers, Anna Shacley (Britainia Handia) bigarrenari eta Linda Zanetti (Suitza) hirugarrenari segundo bana aterata.

Bestalde, euskal txirrindulariek lan ona egin dute: Eneritz Vadillo 20. izan da irabazlearekiko 28 segundora eta Idoia Erasok 30. postuan amaitu du Pluimersekiko 38 segundora.

Sailkapena:

1 - PLUIMERS Ilse (PaĆ­ses Bajos) 2:46:33

2 - SHACKLEY Anna (Britainia Handia) +0:01

3 - ZANETTI Linda (Suitza) d. b.

4 - MASETTI Gaia (Italia) +0:05

5 - SCHREIBER Marie (Luxenburgo) +0:13

6 - KOPECKY Julia (Txekiar Errepublia) +0:14

7 - RÜEGG Noemi (Suiza) +0:22

8 - VAN EMPEL Fem (PaĆ­ses Bajos) d. b.

9 - GASPARRINI Eleonora Camilla (Italia) +0:24

10 - WLODARCZYK Dominika (Polonia) +0:25

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X