Euskaltel-Euskadi eta Caja Rural, Mont Ventouxeko Desafioan
Dauphine amaitu eta Suitzako Tourra jokatzen ari dela gaur Mont Ventouxeko Desafioa egingo da gaur.
Bertan Caja Rural-Seguros RGA eta Euskaltel-Euskadi taldeek gonbidapena izan dute; Caja Ruralen Garcia kolonbiarra eta Julen Amezketa nafarra izango dira taldeburuak eta gainerako bost ziklistak Hector Saez, Carmelo Urbano, Orluis Aular, Alvaro Cuadros eta Jokin Murguialday dira.
Jorge Azanzaren Euskaltel-Euskadi taldeari dagokionez Gari Bravo, Iker BallarĆn, Joan Bou, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Txomin Juaristi eta Unai Cuadrado izango dira irteeran eta Movistar Team taldeak ere Frantziako lasterketa honetan hartuko du parte Enric Mas, Miguel Angel Lopez, Carlos Verona, Juri Hollmann, Mathias Nosgaard, Antonio Pedrero eta Lluis Masekin.
4.400 metroko desnibela du 154 kilometroko proba honek, La Madeleine, Gabelle, Rocher du Cire eta Mont Ventoux mendateekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Laboral Kutxa-Euskadik igande honetan hasiko du denboraldiaurrea, Altean
2026ko denboraldiko taldea osatzen duten hamabost txirrindulariak Alacanteko udalerrian bilduko dira, abenduaren 14tik 21era bitartean.
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
Euskadi Fundazioak hamalau txirrindulari izanen ditu 2026 denboraldian
Euskadi Fundazioko formakuntza taldeak, Euskaltel-Euskadiren filiala dena, zazpi txirrindulariren gehitzea iragarri du astelehen honetan
Jasotako aukerengatik eskertuta, Red Bull-Boraren eskutik goi mailara jauzi egiteko prest da Haimar Etxeberria
Bere managerrak gonbidatuta, Haimar Etxeberria astebeteko egonaldia egiten ari da Kanaria Handian. Pogacar, Sivakov edota Philipsen bezalakoekin entrenatzen ari da egunotan. Hemendik aurrera, izen handi horiek ohiko aurkari izango ditu.
Caja Rural-Seguros RGAk Fernando Gaviria fitxatu du 2026ko denboraldirako
Horrela, Nafarroako taldeak bere ibilbidean zehar Frantziako Tourreko bi etapa garaipen eta Italiako Giroko bost dituen txirrindulari bat fitxatu du. Gaviria, 31 urtekoa bera, Movistar taldetik ailegatu da Caja Rural-Seguros RGAra.
Ken Pharmak sei txirrindularik taldea utziko dutela iragarri du
Pau Miquel, Jose Felix Parra, Unai Aznar, Miguel Angel Fernandez, Kiko Galvan eta Haimar Etxeberria dira; azken hori Red Bull-BORAn arituko da.
NSN enpresak Israel Premier Techen lekua hartuko du txirrindularitza profesionalean
Never Say Never Andres Iniesta futbolari ohiak eta Stoneweg enpresak fundatu dute. Stoneweg inbertsio plataforma hispaniar-suitzarra da, eta dagoeneko akziodun berria da.
Joao Almeida 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren irabazleak UAErekin berritu du, 2028ra arte
Horrela, Espainako Vueltan bigarren postuan amaitu zuen Almeidak Tadej Pogacarren taldean jarraituko du hurrengo hiru denboraldietan, gutxienez.
2026ko Itzulia Bergaran amaituko da, Gorla, Asentzio eta Azkarate mendateak bi aldiz igo ondoren
Txirrindulariek, beraz, apirilean azken etapa gogorra gainditu beharko dute, ohikoa baino gogorragoa. Antzuolatik abiatu eta Bergarako hirigunean bukatuko da, 2004tik etapa amaierarik ez zuen herrian.
Kern Pharmak Jose Maria Martin fitxatu du, 2027ra arte
Andaluziarrak, hamaika garaipen lortu ditu afizionatuetan, 2025eko denboraldian: "2026an, txirrindulari eta pertsona moduan aurrepauso handia ematea espero dut; taldeari lagundu, hobetzen jarraitu, eta noraino ailegatzen ahal naizen ezagutu".