Goi-mailako txirrindularitza, zuzen-zuzenean EiTBn bizi
Aurten ere EiTBk txirrindularitzaren aldeko apustua egin du, eta hainbat lasterketa emango ditu zuzenean. ETBn eta eitb.com-en, UCI ProTourreko egutegiko lasterketa asko ikusteko aukera izango da; Euskal Herriko Itzulia, Italiako Giroa eta Romandiako Tourra, besteak beste.
Klasikoak ere protagonista izango dira EiTBn Milan-San Remo, Brabanteko Gezia eta Strade Bianche, esaterako.
MARTXOA
Martxoak 1, OMLOOP HET NIEUWSBLAD
Martxoak 8, STRADE BIANCHE
Martxoak 9, ROMA MAXIMA
Martxoak 12-18, TIRRENO - ADRIATICO
Martxoak 23, MILAN - SAN REMO
Martxoak 24-30, KATALUNIAKO ITZULIA
Martxoak 26, DWARS DOOR VLAANDEREN
Martxoak 30, GENT - WEVELGEM
APIRILA
Apirilak 5, INDURAIN SARIA, LIZARRA (Laburpena)
Apirilak 7-12, EUSKAL HERRIKO ITZULIA
Apirilak 9, SCHELDEPRIJS
Apirilak 13, UDABERRI SARIA, AMOREBIETA-ETXANO (Laburpena)
Apirilak 16, BRABANTEKO GEZIA
Apirilak 29 - Maiatzak 4, ROMANDIAKO ITZULIA
MAIATZA
Maiatzak 9-Ekainak 1, ITALIAKO GIROA
EKAINA
Ekainak 14-22, SUITZAKO ITZULIA
UZTAILA
Uztailak 25, ORDIZIAKO SARIA (Laburpena)
Uztailak 31, GETXOKO SARI NAGUSIA (Laburpena)
ABUZTUA
Abuztuak 2, DONOSTIA - DONOSTIA
IRAILA
Irailak 6, PARIS - BRUSELA
URRIA
Urriak 5, LOMBARDIAKO ITZULIA
Zure interesekoa izan daiteke
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Pello Bilbao: “Etxean, zaleen aurrean, iragarri nahi nuen"
36 urteko txirrindulariak 2026ko Itzuliko azken etaparen atarian iragarri du denboraldiaren amaieran erretiroa hartuko duela.
Pello Bilbaok txirrindularitza profesionala utziko du denboraldi amaieran
36 urteko txirrindularia 2011n bihurtu zen profesional Euskaltel-Euskadi taldearekin, eta maila goreneko ibilbide luze eta arrakastatsua egin du.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.