Zubieta
2023/04/03 - 00:17
Realak azken minutuetan galdu du Vila-realen aurkako norgehiagoka (2-0)
Penaltiz 77. minutuan sartutako gol batek eta lau minutu beranduago Jacksonek egindako jokaldi on batean egindako golak saririk gabe utzi dute Reala Vila-realen.
2023/03/28 - 22:45
Aritz Elustondoren 29. urtebetetzeko desioa
Realeko jokalariak 29 urte bete ditu eta kandelei putz egin eta desio bat eskatzeko eskatu diogu. Elkarrizketa osoa ikusgai izango da biharko "Gaur Egun" albistegietan eta eitb.eusen.
2023/03/19 - 19:25
Reala garaipenarekin aurkitu da berriz Elx mendean hartuta (2-0)
Take Kubo eta Ander Barrenetxearen bi golek hiru puntuak eman dizkiete gipuzkoarrei, hilabetez partidarik irabazi gabeko bolada txarrarekin amaituz.
2023/03/19 - 15:58
Iñigo Juaristi: ''Oso txarto hasi gara, baina taldeak borrokatu du eta partida berdintzetik gertu izan gara''
Alaves 2-0 galtzen zihoan 8. minuturako. Atzetik joan den arren ez du amore eman eta Reala harrapatzekotan egon da behin baino gehiagotan. Azkenean, partida 6-3 amaituko zela zirudienean, 6-5 jartzea lortu dute gasteiztarrek.
2023/03/18 - 16:57
Imanol Alguacil: ''Behingoz zaletuen aurrean garaipena lortu nahi dugu, berdin zaigu nor dagoen aurrean''
Realak Elcheren aurka jokatuko du igandean. Imanolen taldeak garaipena nahi du, izan ere, emaitzei erreparatuta, bolada kaskarrean da talde txuri-urdina. Irabazteko, Elcheren aurka partida ona egin behar dela azpimarratu du.
2023/03/12 - 17:29
Realak bana berdindu du Mallorcaren aurka
Lehen zatian oso nagusi izan dira txuri-urdinak baina ez dute Carlos Fernandezen gol goiztiarrari jarraipenik ematen asmatu. Bigarren zatia hasi eta berehala Mallorcak partida berdindu du eta Realak ezin izan du garaipena lortu.
2023/02/28 - 18:33
Silva eta Cho taldearekin entrenatzen hasi dira
Bi jokalariak taldearen dinamikan sartu dira, eta litekeena da ostiral honetan Cadizen aurkako partidan minutu batzuk jokatzea.
2023/02/26 - 00:22
Realak galdu egin du Valentziaren aurka (1-0)
Zubeldiak 40. minutuan bere atean sartutako gol batekin Realak ezin izan du bigarren zatian markagailua irauli eta hiru puntuak Mestallan gelditu dira.
2023/01/09 - 18:11
Carlos Fernandez entrenamenduetara itzuli da
Sevillarra gainerako taldekideekin entrenatu da derbiaren astean, ezker bizeps femoralaren lesioa sendatu ostean.
2023/01/07 - 19:06
Imanol Alguacil: ''Trantsizioetan min handia ematen du Almeriak''
Realak Santander Ligako 16. jardunaldiko partida jokatuko du Almeriaren aurka, igandean, 14:00etan. Imanol Alguacilek partida irabazteko gakoak eman ditu prentsaurrekoan.
2022/12/13 - 21:45
Jon Pacheco: ''Entrenatuz eta indartsu egonez aukera gehiago izatea lortu dut''
Azkenaldian minutu ugari izaten ari da Jon Pacheco baztandarra Imanol Alguacilek zuzendutako taldean. Orain dela ia hiru urte debuta eginda, badirudi hamaikakoan bere lekua egiten ari dela.
2022/11/29 - 23:25
Jokin Aperribayk Realeko presidente izaten jarraituko du
Botoen % 99,84ren babesa jaso du astearte honetan egindako Akziodunen Batzar Orokorrean. Berrautatzeaz gain, akziodunen gehiengoak Batzar Nagusiko gai-zerrendako puntu guztiak babestu ditu.
2022/11/14 - 17:15
Imanol Alguacil: ''Historia egin dut, baina historia hori handiagoa egitea da nire nahia''
Entrenatzaile oriotarrak Realarekin zuen kontratua berritu du. Hitzarmen berria 2025era artekoa da eta bi aldeak oso pozik agertu dira akordio berriarekin.
2022/10/16 - 18:35
Realak bolada ona luzatu du Celtari irabazita (1-2)
Illarramendik eta Zubeldiak sartutako golek garaipena eman diote Realari, Galizian. Txuri-urdinek 7 partida irabazi dituzte jarraian.
2022/10/15 - 15:48
Imanol Alguacil: ''Bihar izugarrizko partida egin behar dugu, lehen minututik azkenera arte''
Imanol Alguacilek prentsaurrekoa eman du Celtaren aurkako partidaren bezperan. Hauk dira Orioko entrenatzailearen hitzak Vigora bidaiatu aurretik.
2022/09/27 - 21:35
Igor Zubeldiak lesioa du ezkerreko bizeps femoralean
Lesionatuta erretiratu da entrenamendu saiotik. Itxura guztien arabera, ez da igandean Gironaren aurka jokatzeko prest egongo.
2022/09/26 - 18:34
Reala, lanean Munichera begira
Ostegunean etorriko partida jokatuko dute txuri-urdinek Munichen. Joaneko partidan 0-1 galduta, oraindik sailkatzeko aukerak dituztela argi dute Natalia Arroyoren jokalariek.
2022/09/10 - 19:43
Imanol Alguacil: ''Partida serioa egin beharko dugu, gogorra, beraiek oraindik irabazi gabe daude''
Manchesterretik itzultzeko bidaian Getaferen aurkako partida zuen buruan Imanol Alguacilek. Igandean (irailak 11) neurtuko dira madrildarren aurka. Bere kontratuari buruz ere aritu da entrenatzaile oriotarra prentsaurrekoan.
2022/08/07 - 23:37
Reala, Athletic eta Osasuna Santander Ligari ekiteko prest
Itxi dute denboraldiaurrea Ligan arituko diren Euskal Herriko hiru taldeek. Txapelketari heltzeko asmoz dira dagoeneko.
2022/08/07 - 21:27
Navarro eta Turrientes Realaren lehen taldean arituko dira
Orain arte, bigarren taldeko jokalariak izan dira, baina, aurten, lehen talderako jauzia eman dute. Klubak espero du proiektuari "gaztetasuna, lana eta ilusioa" ematea.