Xabier Mikel Azparren
2025/05/20 - 19:35
Azparren: ''3 edo 4 kilometro falta zirenean akopleak askatu egin dira, saio ona egiten ari nintzen, pena da''
Xabier Mikel Azparren hamargarren izan da 2025eko Italiako Giroko hamargarren etapan. Azken txanpan ezbeharra izan du, eta ezin izan du postu hobea lortu. Hauexek dira euskal txirrindulariaren adierazpenak, erlojupekoa amaituta.
2025/05/15 - 19:54
Azparren: ''Erorikoaren ondoren, blokeatuta geratu naiz''
Xabier Mikel Azparren (Q36.5) txirrindulari donostiarrak Italiako Giroaren 6. etapan egindako erlojupekoa baloratu du. Esan du ibilbide zaila izan dela, errepidearen egoera zela eta. Gehitu du kontuz ibiltzeko moduko tartea zela, erorikorik ez izateko, hain justu.
2025/05/14 - 21:40
Xabier Mikel Azparren: ''Espero baino dezente hobeto sentitu naiz etapan zehar''
Q36.5 taldeko txirrindulari donostiarrak, Italiako Giroko bosgarren etapa amaituta, nabarmendu du Tom Pidcock taldekideak hirugarren postua lortu duela; halaber, azaldu du nola eskuratu duen berak laugarren tokia Red Bull KM izeneko tarteko mugan.
2025/05/10 - 20:26
Azparren: ''Beldur dezenterekin joan naiz kurbak direla eta''
Xabier Mikel Azparren (Q36.5) txirrindulari donostiarrak Italiako Giroaren 2. etapan egindako erlojupekoa baloratu du. Errepidearen egoera zela eta, ibilbide zaila izan dela esan du, eta erorikoekin kontuz ibili behar zela.
2023/12/30 - 18:15
Xabier Mikel Azparren, gogotsu eta pozarren Euskaltel Euskadi utzi osteko etapa berriari ekiteko
HIru denboraldiz Euskaltel Euskadin ibili ostean, Xabier Mikel Azparrenek taldez aldatuko du 2024an. Urte berriarekin batera ProTeam mailako (2. maila) Q36.5 taldean arituko da. EITB Mediarekin hitz egin du datorren sasoirako dituen helburuei buruz.
2022/12/09 - 19:15
Azparren anaiak elkarrekin arituko dira Euskaltel-Euskadin
Enekoitz Azparren bigarren taldetik igo dute, eta, horri esker, bere anaia Xabier Mikelekin batera arituko da datorren denboraldian.
2022/03/17 - 22:08
Azparren: ''Oso pozik nago, harro taldeaz, ea egiten ari garen lana lasterketa irabazita biribiltzen dudan''
Xabier Mikel Azparren Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak Alentejoko Itzuliko bigarren etapa irabazi du. Gainera, lasterketako liderra da. Pozik azaldu da garaipena lortu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/03/17 - 20:40
Azparrenek irabazi du Alentejoko Itzuliko bigarren etapa eta lasterketako lider berria da
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia den Xabier Mikel Azparren nagusitu da Alentejoko bigarren etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Tropelarekiko metro batzuk hartu ditu Machadorekin batera, eta esprintean nagusi izan da donostiarra.