Unai Laso
2022/02/17 - 16:41
Playofferako eta finalerdietarako txartelak jokoan, asteburu honetako partidetan
Ezkurdia-Tolosak Urrutikoetxea-Arangurenen aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean. Bi bikoteek garaipena behar dute playoffean sartzeko. Igandean, Altuna-Martijak euren esku dute finalerdietan matematikoki sartzea. Laso-Imazek beste emaitzen zain egon beharko dute.
2022/02/14 - 22:33
Gauza asko erabakitzeke Binakako Txapelketako azken jardunaldian
Jardunaldi bakarra falta da Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko. Irribarria-Rezusta, Altuna III-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteek 9na garaipen dituzte. Lasok eta Imazek 8. Peña II.a eta Albisu playoffetara sailkatuta daude. Beste guztia airean dago.
2022/02/10 - 17:24
Dena prest, Labriteko eta Tafallako partida garrantzitsuetarako
Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteek Labriten jokatuko dute Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko partida. Bestalde, Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteak nor baino nor ariko dira Tafallan. Materiala aukeratu dute jada.
2022/02/05 - 21:47
Laso eta Imaz behin-behineko liderrek kinka larrian utzi dituzte Ezkurdia eta Tolosa (18-22)
Lasok eta Imaze, zortzigarren puntua batu dute Binakako Txapelketan, Ezkurdia eta Tolosari 22 eta 18 irabazita. Aspeko bikotea kinka larrian dago. Baiko enpresakoa, aldiz, sendo, lider jarri da, behin-behinean.
2022/01/31 - 15:33
Irribarria eta Laso dira lider berriak
Binakako Txapelketako 11. jardunaldia jokatuta behealdetik oraindik dena dago argitzeko eta goialdetik lau bikote daude zazpi garaipenetan berdinduta.
2022/01/29 - 12:11
Hirugarren partida jarraian galdu du Elezkano-Zabaleta bikoteak (22-15)
Laso eta Imaz nagusi izan dira Hendaiako pilotalekuan jokatutako partidan. Neurketa irauli eta irabazi dute, atzetik joan eta 14 eta 2ko partziala eginda.
2022/01/28 - 17:32
Binakako Txapelketako lidertza jokoan, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Binakako Txapelketako 11. jardunaldiari ekingo diote Laso-Imaz eta Elezkano-Zabaleta bikoteek gaur gauean, Hendaian. Lehendabizikoek irabaziz gero, bigarrenak harrapatuko lituzkete sailkapenean. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/01/26 - 17:46
Elezkano II.a-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak, prest Hendaian ikusmina sortu duen partidarako
Ostiral honetan, urtarrilaren 28an, Elezkano II-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak nor baino nor ariko dira Hendaian, Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko partidan. Jada, materiala aukeratu dute.
2022/01/24 - 22:40
Lehia estutu egin da Binakako Txapelketan, 10. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketak gainditu du jada hamargarren jardunaldia. Sailkapena estutu egin da, azken emaitzen eraginez.
2022/01/22 - 21:04
Laugarren garaipena jarraian, Peña-Albisu bikotearentzat (22-14)
Iazko txapeldunordeek txapelketako bosgarren puntua eskuratu dute Laso eta Imaz Markinan mendean hartuta.
2022/01/17 - 21:34
Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Imaz bikoteen garaipen garrantzitsuak Binakako Txapelketan
2022ko Binakako Txapelketak atzean utzi du jada 9. jardunaldia. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2022/01/15 - 17:43
Lasok eta Imazek bereganatu zuten Buñuelen jokoan egon zen puntua (17-22)
Buñuelgo herrian jokatutako Baikoko pilotarien arteko norgehiagokan, Unai Laso eta Ander Imaz nagusitu ziren Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Arangurenen aurrean.
2022/01/14 - 14:40
Binakako Txapelketa Buñuelera bueltatuko da
Ostiral honetan, Buñuelgo (Nafarroa) frontoiak bigarrenez hartuko du Binakako Txapelketako neurketa bat: Urrutikoetxea-Aranguren vs Laso-Imaz. ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai 22:00etatik aurrera.
2022/01/12 - 16:17
Urrutikoetxea-Aranguren vs Laso-Imaz, Buñuelen
Buñuelgo (Nafarroa) frontoiak hartuko du Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko lehen partida ostiral honetan. Pilotari gehienentzat arrotza den frontoia da.
2022/01/10 - 22:45
Lidergoan dagoen Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak ondo ekin dio Binakako Txapelketako bigarren itzuliari
2022ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia abian jarri zen iragan astean. Bideo honetan duzu ikusgai zortzigarren jardunaldiaren laburpena.
2022/01/06 - 21:15
Lasok eta Imazek bosgarren puntua lortu dute (22-21)
Jaka eta Mariezkurrena hartu dituzte mendean Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partida ikusgarrian.
2022/01/05 - 17:36
Zabaleta eta Laso, Binakako Txapelketako lehen itzulian gehien nabarmendu diren pilotariak
2022ko Binakako ligaxkaren lehen 7 jardunaldiak jokatu ostean, Aspeko Jose Javier Zabaleta atzelaria eta Baikoko Unai Laso aurrelaria izan dira pilotari nabarmenenak.
2021/12/25 - 21:40
Pilota partida ikusgarriak Eguberri egunean
Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak, Labriten, eta Imazek eta Lasok, Astelenean, oso garaipen garrantzitsuak erdietsi dituzte neurketa ikusgarrietan.
2021/12/25 - 20:44
Imazen eta Lasoren garaipen ikusgarria Eibarren (21-22)
Txapelketako laugarren garaipena erdietsi dute Imazek eta Lasok Irribarriari eta Rezustari irabazita Astelenako pilotalekuan. Neurketa ikusgarria izan da.
2021/12/19 - 22:39
Lasok eta Imazek hirugarren puntua batu dute Ezkurdia eta Tolosari irabazita (13-22)
Unai Laso eta Ander Imazek erraz irabazi diete huts asko egin duten Ezkurdia eta Tolosari. Irabazleek txapelketako hirugarren puntua bildu dute. Galtzaileek, berriz, puntu bakarraekin jarraituko dute bost jardunaldi jokatu ostean.