Unai Laso
2022/05/29 - 22:30
Ezkurdiaren eta Lasoren arteko Buruz Buruko finaleko tantorik onena
5 eta 14koa izan da Unai Lasok Joseba Ezkurdiari irabazi dion Buruz Buruko finaleko tantorik onena. Laso 7 eta 22 gailendu da azkenean.
2022/05/29 - 22:10
Joseba Ezkurdia: ''Ezinean ibili naiz, kolpea hartuta noa etxera''
Arbizuko pilotariak 7 eta 22 galdu du Unai Lasoren aurka jokatutako Buruz Buruko finala.
2022/05/29 - 22:09
2022ko Buruz Burukoaren sari banaketa ekitaldia
Horrela jaso dituzte 2022ko Buruz Buurko txapelketako pilotari onenek euren sariak lepo beteta zegoen Nafarroa Arena pilotalekuan.
2022/05/29 - 22:08
Lasoren amona eta gurasoak, harro pilotariak lortutakoaz
Lasoren gurasoak eta amona hunkituta azaldu dira pilotariak lortutako Buruz Buruko txapelagatik. Ezin pozago daudela onartu dute, eta garaipena merezita duela.
2022/05/29 - 21:38
Unai Laso: ''Hasieratik zentratuta egon naiz eta ia partida perfektua jokatu dut''
Unai Laso 7-22 nagusitu zaio Joseba Ezkurdiari nafarren artean jokatutako Buruz Buruko finalean. Oso eroso sentitu dela eta hasieratik garaipenean zentratu dela kontatu digu.
2022/05/29 - 21:35
Hau izan da Buruz Buruko finaleko azken tantoa
Unai Laso Buruz Buruko txapeldun berria bilakatu da tanto honekin. Finala 22-7 irabazio dio Joseba Ezkurdiari.
2022/05/29 - 17:35
Ezkurdiaren eta Lasoren jarraitzaileak, prest eta gogotsu finalerako
Ezkurdiaren eta Lasoren jarraitzaileak Nabarreria plaza hautatu dute Buruz Buruko finalaren aurreko hitzordua egiteko, eta giro ezin hobean dabiltza.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/28 - 16:34
Lasoren ilusioa Ezkurdiaren esperientziaren aurka
Baikokoa da faboritoa, baina Ezkurdiak badu nahikoa esperientzia bere herritarrari zailtasunak emateko.
2022/05/28 - 16:30
Zortzi urte geroago, nafarren arteko finala izango du Buruz Buruko txapelketak
Nafarroa Arenan igande honetan jokatuko den Buruz Buruko finala nafarren arteko 31.na izango da. Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Unai Laso bizkarretarra azken partidara iritsi dira Jakari eta Altunari irabazi ostean, hurrenez hurren.
2022/05/27 - 17:15
Buruz Buruko aurreko urteetako txapeldunek final irekia aurreikusten dute Ezkurdia eta Laso artean
Buruz Buruko 11 txapeldun Sondikan bildu dira bazkaltzeko eta igandean Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten final handia izan dute hizpide.
2022/05/26 - 15:22
Mariezkurrena: ''Unaik badaki begirada batekin zer esan nahi diodan''
Jon Mariezkurrena, Unai Lasoren botileroa, datorren igandean jokatuko den finalaz eta pilotariarekin daukan harremanaz mintzatu da EITB Mediarekin. Horrez gain, Lasoren indarguneak eta argalguneak zeintzuk diren kontatu ditu.
2022/05/25 - 16:59
Aparteko ikusmina Buruz Buruko finalerako material hautaketan
Igandean, Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten Buruz Buruko finalerako pilota hautaketa egin dute asteazken eguerdian, Nafarroa Arenan. Pilotazale ugari bertaratu da, aukeraketaren nondik norakoen berri izateko.
2022/05/24 - 18:25
Unai Laso: "Frontoi bizia da, ona niretzat, baina baita Ezkurdiarentzat ere"
Unai Laso Nafarroa Arenan entrenatzen aritu da, igande honetan Ezkurdiaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko txapelketako finala prestatzeko. Sentsazio onak dituela eta lasai dagoela dio pilotariak.
2022/05/19 - 17:45
24 pilotarik jokatuko dute, taldeka, Bizkaia Torneoa
Talde bakoitzean lau pilotari egongo dira eta hiru modalitateetan jokatuko dute: Binaka, Buruz Buru eta Lau T'erdikoan. Finala Bilboko Aste Nagusian jokatuko da.
2022/05/17 - 16:54
Unai Laso, haserre, baina Ezkurdiari begira
Lasok badu ardurarik hilaren 29an Ezkurdiaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finala ahalik eta hobekien prestatzeko. Hala, ez zaio batere gustatu aste honetan Nafarroa Arenan ezin entrenatzea.
2022/05/14 - 22:51
Lasok Buruz Buruko finala jokatuko du Altuna 17-22 garaitu ondoren
Laso 17 eta 13 izan da atzetik baina bederatzi tanto jarraian egin ditu 22ra iritsi arte. Horrela, nafarra Iruñean jokatuko den final handian izango da. Bertan, Ezkurdaik eta Jakak jokatuko duten bigarren finalerdiareb irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.
2022/05/14 - 22:18
Altunak eta Lasok liskar txiki bat izan dute 10-9ko tantoan
Altunak "atxiki" egin duela bolea batean esaten zuen Lasok. Berak ere gauza bera egin duela aurreko tanto batean leporatu dio Altunak.
2022/05/14 - 21:55
Lasok Altuna egungo txapelduna kanporatu du eta Buruz Buruko finalean izango da (17-22)
Nafarra gehiago izan da Bilbon jokatutako finalerdi gogorrean.
2022/05/10 - 17:47
Unai Laso prest dago Buruz Buruko finalerdia jokatzeko
Unai Lasok Buruz Buruko Txapelketan jarraitzea kolokan jartzen zuen giharretako lesioa gainditu du eta datorren larunbatean denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenaren finalerdia jokatuko du Bilbon Jokin Altunaren aurka.